Zerrenda:Lappiko armarriak
Lappiko armarrien zerrenda Finlandia iparraldean dagoen Lappi eskualdeko, eskualdeko udalerrietako eta aspaldiko armarrien bilduma da.
Armarriak
Eskualdearena
Armarria | Eskualdea eta azalpena | Onarpen data |
---|---|---|
![]() |
Lappi Perlazko konderri koroaren azpian, eta atzealde gorriaren gainean, gerripeko berde eta erramu koroa duen basagizon bizarduna dago, eskuineko sorbaldaren gainean urrezko mazo edo borra bat duena |
2009ko urtarrilaren 1a |
Udalerrienak
Eduki-taula: E I K M P R S T U Y |
Armarria | Udalerria eta azalpena | Onarpen data |
---|---|---|
![]() |
Enontekiö / Eanodat Atzealde urdinaren gainean, zilarrezko eskandinaviar lagopodo bat dago. |
1961eko apirilaren 21a |
![]() |
Inari / Aanaar / Aanar / Anár Zelai beltz baten gainean, zilar koloreko koregono arraina agertzen da, elur-oreinen urrezko adarrak dituena buruaren soinean. |
1955eko otsailaren 25a |
![]() |
Kemi Zuzen horizontal batek bi zatitan banatzen du armarria: goiko eremuan, atzealde gorriaren gainean, zilarrezko aingura dago; behekoan, aldiz, zelai urdinaren gainean, ezkerrera begira dagoen izokin zilarkara dago. G. A. Kajanus |
1873ko maiatzaren 28a |
![]() |
Kemijärvi Zelai beltz baten gainean, sustraiak zabaltzen dituen zilarrezko enborra ageri da, zilarrezko sei puntako bi izarrek gordetzen dutena. |
1973ko urtarrilaren 1a |
![]() |
Keminmaa Zelai gorri baten gainean, ezkerrera begira dagoen izokin bat azaltzen da, ahoan sarrail beltza duen zilarrezko giltzarrapo itxi bat duena. |
1955eko urtarrilaren 14a |
![]() |
Kittilä Atzealde beltzaren, eta honen gainean dagoen zilarrezko muinoaren aurrean, mingain, hortz eta atzapar gorriak dituen jatun beltza dago. Einari Junttila |
1963ko azaroaren 26a |
![]() |
Kolari Zelai grisaren aurrean, mendi beltz bat dago, gainetik suzko bost gar gorri ateratzen zaizkion tontorra. |
1951ko abenduaren 10a |
![]() |
Muonio Atzealde gorriaren gainean, zilarrezko mendi tontorra dago, buruan sei puntako zilarrezko izarra duena. Harald B. Hellström |
1955eko azaroaren 15a |
![]() |
Pelkosenniemi Zilarrezko atzealdearen aurrean, urdin koloreko gurutzea dago, urdinezkoak ere diren hiru tontorren gainean. |
1960ko martxoaren 24a |
![]() |
Pello Zelai urdin ilunaren gainean, zilarrezko hiru tontor daude, buruan 1+2 kokapena duten zilarrezko sei puntako hiru izar dituztenak. |
1952ko maiatzaren 30a |
![]() |
Posio Atzealde beltzaren aurrean, sarrera gorria duten eta 2+1 kokapena duten zilarrezko hiru lavvu daude. Gustaf von Numers |
1958ko maiatzaren 2a |
![]() |
Ranua Zelai berde ilunaren gainean, buruz behera dagoen zilarrezko zerra dago, azpian zilarrezkoa ere den ur haria moztear dagoela. |
1959ko azaroaren 23a |
![]() |
Rovaniemi Zelai berde baten gainean, goiko bi izkinetatik bera egiten duten tximista itxurako zilarrezko bi zuzen daude, armarriaren erdigunean, urrezko sugarraren azpian bat egin eta beheko muturrean bidea bukatzen dutenak. Toivo Vuorela |
2006ko urtarrilaren 1a |
![]() |
Salla Atzealde urdinaren gainean, zilarrezko arku bat dago. Kaj Kajander |
1961eko apirilaren 21a |
![]() |
Savukoski Zelai beltzaren aurrean, urrezko zutikako sami biltegi tradizionala dago, sustraiak dituen enborrak lurretik goratzen duena. Heikki Paaer |
1956ko apirilaren 17a |
![]() |
Simo Zelai urdinaren gainean, gurutze moduan antolatuta dauden zilarrezko lau izokin buztan daude. |
1957ko otsailaren 27a |
![]() |
Sodankylä / Soađegilli Zelai beltzaren aurrean, sei puntako zilarrezko izarra eta, aurrean suzko gar gorriztak dituen eta zilarrezkoa ere den banda horizontala daude. Aarno Liuksiala |
1960ko martxoaren 24a |
![]() |
Tervola Atzealde gorriaren aurrean, mokoan urrezko tipula duen zilarrezko kurriloa dago. |
1957ko otsailaren 15a |
![]() |
Tornio Zilarrezko atzealdearen gainean, dorre gorria dago, leiho, ate eta teilatu urdinak dituena. |
1958ko ekainaren 12a |
![]() |
Utsjoki / Ohcejohka Atzealde beltzaren aurrean, zilarrezko lau puntako izarra eta eguzkiaren garrak daude. Gustaf von Numers |
1953ko apirilaren 20a |
![]() |
Ylitornio Zilarrezko atzealdearen gainean, gorri kolorekoak diren eguzkia eta hiru tontor daude. Jaakko Hänninen |
1953ko irailaren 28a |
Aspaldikoak
Eduki-taula: A K L P R |
Armarria | Udalerria eta azalpena | Onarpen eta baliogabetze datak |
---|---|---|
![]() |
Alatornio Zuzen horizontal batek bi zatitan banatzen du armarria: goiko eremuan, zilarrezko atzealdearen gainean, gora begira ari den arku urdina dago; behekoan, aldiz, zelai urdinaren gainean, ezkerrera begira dagoen izokin zilarkara dago. |
1952ko maiatzaren 7a 1973ko urtarrilaren 1a |
![]() |
Karunki Atzealde berdearen gainean, ezkerrera begira dauden hiru izokin zilarkara daude, isats eta hegats gorriak dituztenak; ezkerraldean, hain zuzen, goitik behera zabaltzen den eta ertzean lau uhin dituen zerrenda zilarkara dago. |
1956ko urtarrilaren 28a 1973ko urtarrilaren 1a |
![]() |
Kemijärven kauppala Zelai gorriaren gainean, gurutzatuta dauden zilarrezko bi xafla hegodun daude. |
1960ko azaroaren 25a 1973ko urtarrilaren 1a |
![]() |
Petsamo Atzealde beltzaren gainean, urrezkoak diren hiru bakailao burugabe daude, ezkerrera begira daudenak. Eric O. W. Ehrström |
1921eko urtarrilaren 1a 1948ko urtarrilaren 1a |
![]() |
Rovaniemen kauppala Atzealde azurraren beheko aldean zilarrezko muino bat dago, gainean, zilarrezko koroa duen "R" hizki gotikoa duena. Väinö Tiger |
1930eko apirilaren 14a 2005eko urtarrilaren 1a |
Armarria | Lurraldea eta azalpena | Onarpen data |
![]() |
Lappi probintzia Zuzen bertikal batek bi zatitan banatzen du konderri koroaren azpian dagoen armarria; ezkerrean, zelai urdinaren gainean, sei ostrobotniar erbinude zuri daude, ezkerrera begira daudenak; eskuinean, aldiz, zelai gorriaren gainean, gerripeko berde eta erramu koroa duen basagizon bizarduna dago, eskuineko sorbaldaren gainean urrezko mazo edo borra bat duena. |
1961eko apirilaren 21a 1997ko urtarrilaren 1a |
![]() |
Lappi probintzia Zuzen bertikal batek bi zatitan banatzen du dukerri koroaren azpian dagoen armarria; ezkerrean, zelai gorriaren gainean, gerripeko berde eta erramu koroa duen basagizon bizarduna dago, eskuineko sorbaldaren gainean urrezko mazo edo borra bat duena; eskuinean, aldiz, zelai urdinaren gainean, hiru ostrobotniar erbinude zuri daude, ezkerrera begira daudenak. |
1997ko urtarrilaren 1a 2010eko urtarrilaren 1a |
Bibliografia
- Suomen kunnallisvaakunat. Suomen Kunnallisliitto, 1982. ISBN 951-773-085-3.
Ikus, gainera
![]() |
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Lappiko armarriak ![]() |
- Finlandiako armarriak