Zezendegi

Zezendegi
eskorta
Honen parteZezen plaza

Zezendegiak zezenketarako zezenak egoten diren ukuiluak dira,[1] toril eta baka ere deituak euskaraz.[2] zezen-plazaren ondoan dagoen lekua izan ohi da, eta bertan toreatu behar diren zezenak itxita egiten dira plazara irten aurretik.

20. mendetik, zezenak kamioiz eramaten dituzte zezen plazetara, eta han bizitzen dira eskorta batzuetan, ondoan espazio itxi edo ukuiluak ere badituztelarik (chiquero deituak gazteleraz).

Euskal Herrian

Iruñean zezenentzako eskortak aparte zeudela eta, haietatik zezendegietarako bidea egiteko ohituratik jaio zen Sanfermin jaietako entzierroa.[3]

Zestoan, herriko plaza nagusian Torilak esaten dioten eraikina dago, jaiak eta zezenketak direnean funtzio hau duena 21. mendean ere.

Zestoako Torilak.
Donostiako zezen plaza zaharreko zezendegiak.

Erreferentziak

  1. «EH - Bilaketa - Zezendegi» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2024-11-21).
  2. Fundazioa, Elhuyar. «toril» Elhuyar Hiztegia (Noiz kontsultatua: 2024-11-21).
  3. (Gaztelaniaz) Gran Enciclopedia, Navarra. «Sanfermines» Gran Enciclopedia de Navarra (Noiz kontsultatua: 2024-11-22).

Kanpo estekak