Zhu Rongji
Zhu Rongji (Changsha, 1928ko urriaren 23a) txinatar politikaria da, Txinako lehen ministroa 1998tik 2003ra.
1949an Txinako Alderdi Komunistan sartu zen eta 1952tik 1956ra Estatuko Plangintza Batzordean lan egin zuen. 1957an Mao Zedongen politika ekonomikoa kritikatu zuen eta alderditik bota zuten. 1962an barkatu egin zioten, baina berriro purgatu zuten Iraultza Kulturalean. Mao hil ondoren birgaitu zuten eta 1976tik 1979ra Petrolio Ministerioan lan egin zuen. Shanghaiko alkate izan zen 1988tik 1991ra, eta han ezagutu zuen Jiang Zemin.
1993an lehen ministrorde izendatu zuten eta erreforma ekonomikoak sakondu zituen. 1998tik 2003ra lehen ministro izan zen Jiangen lehendakaritzan.