Zipriano (Kartagoko apezpikua)
San Zipriano, jatorrian latinez eta osorik Thascius Caecilius Cyprianus, (? - 258ko irailaren 14), Kartagoko apezpiku eta latinezko kristau idazle apologista bat izan zen, Tertulianoren jarraitzaile. Eliza Katolikoaren santu ere bada. Martir hil zen. Bere jaia irailaren 16an ospatzen da.