Zuriñe Hidalgo
Zuriñe Hidalgo | |
---|---|
![]() (2016) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Gasteiz, 1990eko urriaren 19a (34 urte) |
Herrialdea | ![]() |
Hezkuntza | |
Heziketa | Nafarroako Unibertsitate Publikoa |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | abeslaria, telebista aurkezlea eta katedraduna |
Kidetza | Hesian Betizu Taldea |
Musika instrumentua | ahotsa |
![]() ![]() |
Zuriñe Hidalgo Alonso (Gasteiz, Araba, 1990eko urriaren 19a) abeslari, irakasle eta telebista-aurkezle euskalduna da. Nafarroako Unibertsitate Publikoan Haur Heziketa ikasi zuen. Telebistan lan egin du, non ETB 1eko Betizu telebista-saioa aurkeztu zuen. Hesian taldeko abeslaria zen,[1] eta hilekoaren arloko irakaslea.[2]
Bizitza
Txikitan lotsatia zen; hala ere, gazterik hasi zen abeslari izateko lehen urratsak ematen, amonarekin, etxean. 11 urte zituela abestu zuen lehen aldiz jendaurrean, Betimu karabanarekin, karaoke antzeko batean. Ondoren etorri zen Hesian taldeko abeslari izatea. Haur Hezkuntzako irakasle izateko ikasketak egin zituen, eta zenbait urtez irakasle jardun zuen, harik eta telebistan hasi arte. Hidalgoren pasioa musika da.[3]
Erreferentziak
- ↑ «Zuriñe Hidalgo: "Nahiago dut plaza dantzan baino sentimenduz beterik kantatzen ikusi"» Gaztezulo (156) 2014/11.
- ↑ ERRASTI, Asier. (2020-05-24). «Elikadura ekologikoan eta ziklikotasunean bereizitako emakumeentzako erretiroa, Zuriñe Hidalgoren azken proiektua» irratia.naiz.eus (Noiz kontsultatua: 2020-07-20).
- ↑ Zuriñe Hidalgo: Nire pasioa musika da. Berria.
Kanpo estekak
![]() |
Artikulu hau Arabako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |