1944ko uztailaren 20ko atentatua
1944ko uztailaren 20ko atentatua | |
---|---|
Mota | gertaera historiko decapitation strike (en) Konspirazio estatu-kolpe saiakera attempted murder (en) |
Honen parte da | Bigarren Mundu Gerra |
Data | 1944ko uztailaren 20a |
Kokaleku | Wolfsschanze |
Herrialdea | Polonia |
Helburu | Adolf Hitler |
Pertsona hilak | 4 |
Pertsona zaurituak | 8 |
1944ko uztailaren 20ko atentatua, baita ere Valkiria operazioa izenaz ezaguna (alemanez Operation Walküre) Adolf Hitlerren kontrako atentatu eta hilketa saiakera izan zen, huts egin zuena. II. Mundu Gerran aktibo ziren militar alemanen arteko konspirazioa izan zen.
Konspirazioa
Claus von Stauffenberg eta beste konspiratzaile batzuek Adolf Hitler Führerra hiltzen saiatu ziren, Rastenburg-etik hurbil, Ekialdeko Prusian zeukan koartel nagusian. Valkiria operazioaren izena, hasiera batean konspirazioaren zati bati buruzkoa zen, gertaera osoari lotu zaio.[1]
Hiltzeko saiakeraren itxurazko helburua zen Alemaniaren eta haren indar armatuen kontrol politikoa kentzea Alderdi Naziaei eta SS indarrei, eta bakea egitea mendebaldeko aliatuekin ahalik eta azkarren. Konspiratzaileen bake-ekimenen xehetasunak ezezagunak dira oraindik ere, baina eskaera ez oso errealistak zerabiltzaten asmoetan, Alemaniak Europan kontrolatzen lurralde zabala berresteko. [2][3][4][5][6]
Hilketa-saiakerari estatu-kolpe militarrak jarraitu behar zion, baina lehenak huts eginik, bigarren fasea abiatu egin zen arren, horrek ere porrot egin zuen ordu batzuen buruan. Ondorengo asteetan 7.000 pertsona baino gehiago atxilotu zituen Gestapok, eta 4.980 exekutatu zituzten.[7]
Erreferentziak
- Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, ingelesezko wikipediako «20 July plot» artikulutik itzulia izan da, 2022-01-24 data duen 1067703097 bertsioa oinarritzat hartuta. Sartze-datarik ez duten erreferentziak, edo 2022-01-24 baino lehenago datatuak, jatorrizko artikulutik ekarri dira itzulpenarekin batera.
- ↑ «July Plot» Britannica.
- ↑ Hoffmann 1996.
- ↑ Klemens von Klemperer, German Resistance against Hitler: The Search for Allies Abroad 1938–1945
- ↑ Hans Helmut Kirst "20th of July"
- ↑ Winston Churchill, war annual books, "1944"
- ↑ William L. Shirer The Rise and Fall of the Third Reich, part IV, chapter "20th July"
- ↑ According to Shirer, Führer Conferences on Naval Affairs, 1960, p. 1393.