Abuztuaren 7
Abuztuaren 7a gregoriotar egutegiaren urteko berrehun eta hemeretzigarren eguna da, 220.a bisurteetan. 146 egun falta dira urtea amaitzeko.
|
|
|
Gertaerak
Euskal Herria
- 1357 - Faltzesko matxinada hasi zen.
- 1934 - Irungo pospologileek, guztiak emakumeak, grebara jo eta lantegia okupatu zuten.
- 1983 - Landetako Léon herrian Frantziako poliziarekin izandako tiroketa baten ostean desagertu zen Jean-Louis Larre, Iparretarrak taldeko kidea.
- 2013 - Donostiako Pasealeku Berrian harri bat gainera erorita gazte bat hil zen.
Mundua
- 1819 - Boyacako guduaren ondorioz, Kolonbiak Espainiaretiko independentzia politikoa lortu zuen.
- 1858 - Viktoria I.a erreginak Ottawa aukeratu zuen Kanadako hiriburu.
- 1942 - Aliatuak Salomon uharteetako Guadalcanal, Gavutu, Tanambogo eta Florida irletan lehorreratu ziren.
- 1947 - Thor Heyerdahl norvegiarrak gidatutako espedizioak 101 egunetan Ozeano Barea zeharkatu zuen Kon-Tiki ontzian.
- 1960 - Boli Kostak Frantziarekiko independentzia politikoa lortu zuen.
- 1984 - Irakek Iranen aurkako erasoari berrekin zion persiar Golkoko petrolio ontziei misilekin erasoz.
- 1996 - Biescas (Espainia) inguruan 87 hildako eta 183 zauritu izan ziren, ekaitz batek Las Nieves deituriko kanpina txikitu ondoren.
- 1998 - Ameriketako Estatu Batuetako Kenya eta Tanzaniako enbaxaden aurka eginiko atentatuetan 210 hildako eta 4.500 zauritu izan ziren. Atentatu hauek ustez Al-Qaedak burutu zituen.
- 2008 - 2008ko Hego Osetiako Gerra hasi zen Georgiaren eta Hego Osetiako errepublikaren artean.
- 2010 - Errusia erdialdeko suteek Moskuko zerua belztu eta hainbat osasun arazo eragin zituzten. 50 hildako egon ziren.
Arte eta kultura
Euskal Herria
Mundua
- 1954 - King Richard and the Crusaders ("Rikardo erregea eta Gurutzadak") filma estreinatu zen, David Butlerek zuzendu eta Rex Harrison, Virginia Mayo, George Sanders, Laurence Harvey, Robert Douglas, Michael Pate aktoreek antzeztu zutelarik.
- 1957 - 3:10 to Yuma ("Yumarako 3:10ekoa") filma estreinatu zen, Delmer Davesek zuzendu eta Glenn Ford, Van Heflin eta Felicia Farr aktoreek antzeztu zuten.
- 1997 - Conspiracy Theory ("Konspirazioaren Teoria") filma estreinatu zen, Richard Donnerek zuzendu eta Mel Gibson, Julia Roberts eta Patrick Stewart aktoreek antzeztu zuten.
- 2013 - Elysium filma estreinatu zen, Neill Blomkampek zuzendu eta Matt Damon, Jodie Foster, Sharlto Copley, Alice Braga, Diego Luna, Wagner Moura eta William Fichtner aktoreek antzeztu zutelarik.
Zientzia eta teknologia
Euskal Herria
Mundua
- 1959 - Ameriketako Estatu Batuek Explorer 6a jaurti zuten Lurraren satelite bidezko lehen argazkia ateratzeko.
- 2006 - Apple konpainiak bere Mac Pro ordenagailu berria merkaturatu zuen.
Kirolak
Euskal Herria
Mundua
Jaiotzak
Euskal Herria
- 1592 - Arnaud Oihenart, zuberotar poeta (h. 1668).
- 1752 - Justo Antonio Olagibel, gasteiztar arkitektoa, Euskal Herriko arkitekto neoklasiko garrantzitsuena (h. 1818).
- 1887 -
- Pierre Alvarez, Rupert, euskal arraunlaria (h. 1964).
- Étienne Lesbats, euskal arraunlaria.
- 1889 - Jean-Baptiste Brisé, baxenafar errugbilaria (h. 1917).
- 1941 - Irene Laffitte, gipuzkoar margolaria (h. 2001).
- 1952 - Jose Luis Garaioa, nafar agustindar fraidea eta misiolaria (h. 2020).
- 1953 -
- Fernando Roscubas, bizkaian errotutako margolaria, Palma Mallorcakoan.
- Vicente Roscubas, bizkaian errotutako margolaria, Palma Mallorcakoan.
- 1957 - Algis Arlauskas, errusiar aktore, zuzendari eta gidoigilea, Bilbon bizi dena.
- 1959 - Txetxu Gallego, bizkaitar futbolari ohia.
- 1960 -
- Edorta Arana, gipuzkoar EHUko irakaslea eta kazetaria.
- Jon Tati Egiarte, bizkaitar txirrindularia (h. 2018).
- 1966 - Juan Carlos de Diego, Txutxi, bizkaitar futbolari ohia, Burgosen.
- 1967 - Aitor Elkoro, gipuzkoar pilotari ohia.
- 1968 - Iñaki Alonso, bizkaitar futbol-entrenatzailea.
- 1972 - Juan Gabriel Concepción, bizkaitar atleta, pertika jauzian aditua.
- 1975 - Cristina López, gipuzkoar eskubaloi jokalari ohia.
- 1976 - Silvia Albert Sopale, gipuzkoar aktore, antzerki-zuzendari, sortzaile eta arrazakeriaren kontrako ekintzaile feminista.
- 1978 - Francisco Javier Cachorro, bizkaitar futbolaria.
- 1983 -
- Aintzane Crujeiras, gipuzkoar aktorea eta ahots-bikoiztailea.
- Egoitz Murgoitio, bizkaitar ziklo-kroseko txirrindularia.
- 1993 - Baptiste Chouzenoux, lapurtar errugbilaria.
- 1994 - Eneko Otaño, gipuzkoar aizkolaria.
- 1996 - Mikel Murgoitio, bizkaitar futbolaria.
- 1999 - Aitziber Errazkin, gipuzkoar aktorea.
- 2000 - Patricia Zugasti, nafar futbolaria.
Mundua
- 317 - Konstantzio II.a, erromatar enperadorea (h. 361).
- 1533 - Alonso Ertzilla, espainiar olerkaria (h. 1594).
- 1560 - Elisabet Báthory, Kondesa odoltsua, hungariar aristokrata (h. 1614).
- 1735 - Claudine Picardet, frantziar kimikaria, minerologoa, meteorologoa eta itzultzaile zientifikoa (h. 1820).
- 1779 - Carl Ritter, alemaniar geografoa (h. 1859).
- 1802 - Germain Henri Ivanovitx Hess, suitzar-errusiar kimikaria, bere izena duen legearen proposatzailea (h. 1850).
- 1813 - Paulina Kellogg Wright Davis, estatubatuar abolizionista, sufragista, emakumeen eskubideen aldeko ekintzailea eta hezitzailea (h. 1876).
- 1831 - Amado Lázaro, espainiar ingeniaria (h. 1902).
- 1849 - Antonio del Moral, madrildar militar eta politikaria (h. 1924).
- 1862 - Viktoria Badengoa, Suediako erregina ezkontidea (h. 1930).
- 1867 - Emil Nolde, alemaniar margolari eta grabatzailea (h. 1956).
- 1868 - Ladislaus Bortkiewicz, poloniar-errusiar ekonomialari eta estatistikaria (h. 1931).
- 1870 -
- Philip Herbert Cowell, britainiar astronomoa (h. 1949).
- Gustav Krupp von Bohlen und Halbach, alemaniar diplomazialari eta enpresaburua (h. 1950).
- 1876 - Mata Hari, herbeheretar jatorriko striptease dantzari ospetsua, espioitzagatik hiltzera zigortua (h. 1917).
- 1881 - François Darlan, frantziar almirante eta politikaria (h. 1942).
- 1890 - Elizabeth Gurley Flynn, estatubatuar politikari, sindikalista eta feminista (h. 1964).
- 1891 - Ilmari Aalto, finlandiar margolaria (h. 1934).
- 1896 - Ernesto Lecuona, kubatar musikagile eta piano-jotzailea (h. 1963).
- 1903 -
- Ralph Bunche, estatubatuar diplomazialaria, 1950eko Bakearen Nobel Saria (h. 1971).
- Louis Leakey, britainiar antropologoa (h. 1972).
- 1906 - Nelson Goodman, estatubatuar filosofoa (h. 1998).
- 1911 - Nicholas Ray, estatubatuar zinema zuzendaria (h. 1979).
- 1913 - Julián San Valero Aparisi, espainiar antropologoa eta arkeologoa (h. 1997).
- 1921 - Maurice Tillieux, belgikar komikilaria (h. 1978).
- 1924 - Jean Dorst, frantziar zoologoa, ornitologian espezializatua (h. 2001).
- 1932 - Abebe Bikila, etiopiar atleta, distantzia luzeetan aditua (h. 1973).
- 1933 - Elinor Ostrom, estatubatuar politologoa, 2009ko Ekonomiako Nobel Saria (h. 2012).
- 1938 - Xosé Luís Méndez Ferrín, galiziar idazlea.
- 1939 - Carme Alemany Gómez, kataluniar soziologo eta feminista (h. 2021).
- 1940 - Jean-Luc Dehaene, Belgikako lehen ministroa (h. 2014).
- 1942 -
- Sigfried Held, alemaniar futbolari ohia.
- B. J. Thomas, estatubatuar pop, country eta musika kristauko abeslaria (h. 2021).
- Caetano Veloso, brasildar abeslaria.
- 1943 -
- Alain Corneau, frantziar zinema zuzendari eta gidoigilea (h. 2010).
- Valery Nepomnyashchy, errusiar futbolari ohia eta entrenatzailea.
- 1944 - Nancy Morejón, kubatar poeta, dramagile, ensaiolari eta itzultzailea.
- 1945 - Caroline Cellier, frantziar aktorea (h. 2020).
- 1946 - John C. Mather, estatubatuar astrofisikari eta kosmologoa, 2006ko Fisikako Nobel Saria.
- 1947 -
- Luis Mariñas, espainiar kazetari eta telebista aurkezlea (h. 2010).
- Sofia Rotaru, errumaniar jatorriko ukrainiar pop abeslaria.
- 1948 -
- James P. Allison, estatubatuar immunologoa, 2018ko Medikuntzako Nobel Saria.
- Pau Riba, kataluniar folk kantautore, artista ikonoklasta eta idazlea (h. 2022).
- 1953 - María Pantoja Sánchez, camarada Doris, perutar soziologoa eta iraultzailea, Sendero Luminosoko kidea.
- 1954 - Antonio Resines, espainiar aktorea.
- 1956 - Christiana Figueres, costaricar antropologoa, ekonomialaria eta analista.
- 1960 -
- David Duchovny, estatubatuar aktorea.
- Deborah Ellis, kanadar idazlea eta aktibista.
- Steven Rooks, herbeheretar txirrindulari ohia.
- 1961 -
- Carlos Vives, kolonbiar abeslari, aktore eta musikagilea.
- Maggie Wheeler, estatubatuar aktorea.
- 1962 - Alain Robert, Giza Armiarma, frantziar eskalatzailea, etxeorratzak eskalatzeagatik ospetsua.
- 1963 - Ana de Roque, espainiar kazetaria.
- 1964 - Tom McGrath, estatubatuar ahots-aktorea, zuzendari eta gidoigilea.
- 1966 - Jimmy Wales, estatubatuar informatikaria, Wikipediaren sortzailea.
- 1971 - Eva Hache, espainiar aktorea, aurkezlea, komediantea eta esataria.
- 1975 -
- Kamil Ausbuher, txekiar ziklokros txirrindulari ohia.
- Rosa Martínez Rodríguez, espainiar aktibista ekologista eta politikaria.
- Charlize Theron, hegoafrikar aktorea.
- 1977 - Paula Echevarría, espainiar aktorea.
- 1979 - Nenad Đorđević, serbiar futbolari ohia.
- 1980 - Seiichiro Maki, japoniar futbolaria.
- 1981 - Lorena Roldán, kataluniar abokatu eta politikaria.
- 1982 - Merilin Kotta, estoniar erromanista, itzultzailea eta irakaslea.
- 1984 - Yun Hyon-seok, Hego Koreako giza eskubideen aldeko ekintzaile eta poeta homosexuala (h. 2003).
- 1988 - Adrien Moerman, frantziar saskibaloi jokalaria.
- 1990 - Julian Savea, zeelandaberritar errugbilaria.
- 1991 - Eréndira Derbez, mexikar ilustratzaile, idazle eta arte historialaria.
- 1992 - Simon Yates, ingeles txirrindularia.
- 1995 - Sasha Calle, estatubatuar aktorea.
- 1999 - Mariah Angeliq, estatubatuar reggaeton eta trap latino abeslaria.
Heriotzak
Euskal Herria
- 1870 - Pedro Cirilo Uritz, nafar apaiza, Iruñeko apezpikua (j. 1799).
- 1944 - Antonio Trueba Aginagalde, euskal konpositore eta organo-jolea (j. 1955).
- 1971 - Luis Gonzalez de Etxabarri, Aizkibel'dar Bingen, bizkaitar idazlea, Buenos Airesen (j. 1893).
- 1983an desagertua - Jean-Louis Popo Larre, Iparretarrak erakundeko militantea (j. 1962).
- 2000 - José Luis Sanz-Magallón, euskal herritar arkitekto eta margolaria, Madrilen (j. 1926).
- 2013 -
- Javier Atutxa, bizkaitar politikari jeltzalea (j. 1937).
- Jean-Pierre Destrade, PSF alderdi sozialdemokratako euskal herritar politikaria (j. 1941).
- 2014 - Alberto Pérez Zabala, bizkaitar futbolaria, Madrilen (j. 1925).
Mundua
- 461 - Maioriano, erromatar enperadorea.
- 479 - Yuryaku, Japoniako enperadorea.
- 1106 - Henrike IV.a, Germaniako Erromatar Inperio Santuko enperadorea (j. 1050).
- 1162 - Erramun Berenger IV.a, Bartzelona, Girona, Osona eta Cerdanyako kondea.
- 1547 - Gaitan Thienekoa, italiar elizgizona, teatinoen ordenaren sortzailea eta Erreforma Katolikoaren eragile handia (j. 1480).
- 1560 - Anastasia Romanovna Zakharina, Ivan IV.a Errusiakoa Izugarria tsarraren lehen emaztea.
- 1616 - Vincenzo Scamozzi, pizkundeko veneziar arkitektoa (j. 1548).
- 1643 - Margarita Brunswick-Lüneburgekoa, alemaniar noblea, Welf leinuko kidea eta Saxonia-Coburgeko dukesa ezkontidea (j. 1573).
- 1657 - Robert Blake, ingeles almirantea (j. 1598).
- 1817 - Pierre Samuel du Pont de Nemours, frantziar ekonomialaria eta politikaria (j. 1739).
- 1821 - Karolina Brunswickekoa, Britainia Handiko erresumako erregina ezkontidea (j. 1768).
- 1848 - Jöns Jakob Berzelius, suediar kimikaria, kimika modernoaren sortzailetariko bat (j. 1779).
- 1893 - Alfredo Catalani, italiar musikagilea (j. 1854).
- 1900 - Wilhelm Liebknecht, alemaniar politikaria (j. 1826).
- 1920 - Louis Palander, suediar marinel eta esploratzailea (j. 1842).
- 1921 - Aleksandr Blok, errusiar olerkari sinbolista (j. 1880).
- 1923 - Ada Henry Van Pelt, estatubatuar sufragista, editorea, hizlaria eta asmatzailea (j. 1838).
- 1937 - Takeo Wakabayashi, japoniar futbolaria (j. 1907).
- 1938 - Konstantin Stanislavski, errusiar antzezle, antzerki-zuzendari eta teorialaria (j. 1863).
- 1941 - Rabindranath Tagore, Gurudev, bengalar poeta, idazle, hezitzaile, eleberrigile, musikagile, erreformista eta gizarte eragilea (j. 1861).
- 1942 - Michael O'Flanagan, irlandar apaiz eta irakaslea, Sinn Féineko buruzagietako bat (j. 1876).
- 1957 - Oliver Hardy, estatubatuar aktorea, Laurel eta Hardy komiko bikote ospetsuko kidea (j. 1892).
- 1964 - Ahmed Agouliz, marokoar ekintzailea, Askapen Nazionalerako Armadako kidea (j. 1927).
- 1974 -
- Virginia Apgar, estatubatuar anestesista obstetrikoa, Apgar testaren asmatzailea (j. 1909).
- Rosario Castellanos, mexikar idazlea (j. 1925).
- 1980 - Henry Everard, Rhodesiako presidentea (j. 1897).
- 1984 - Esther Phillips, estatubatuar R&B abeslaria (j. 1935).
- 1987 -
- Camille Chamoun, Libanoko bigarren presidentea (j. 1900).
- Nobusuke Kishi, Japoniako lehen ministroa (j. 1896).
- 1989 -
- Enrique Gaviola, argentinar astrofisikaria (j. 1900).
- Hans Hartung, germano-frantziar margolaria (j. 1904).
- 1992 - Francisco Fernández Ordóñez, espainiar politikari eta abokatua (j. 1930).
- 1995 - Don Patinkin, israeldar ekonomista (j. 1922).
- 2003 - Pierre Vilar, frantziar historialari eta hispanista (j. 1906).
- 2008 - Simon Gray, britainiar antzerkigilea (j. 1936).
- 2009 - Lola Lemos, espainiar aktorea (j. 1913).
- 2011 - Nancy Wake, Sagu zuria, Bigarren Mundu Gerran aliatuen armadako ohore-domina gehien lortu zituen emakumea (j. 1912).
- 2016 - Gustavo Bueno, espainiar filosofo, irakasle eta idazlea, materialismo filosofikoaren mugimenduaren sortzailea (j. 1924).
- 2019 - Kary Mullis, estatubatuar biologoa, 1983ko Kimikako Nobel Saria (j. 1944).
- 2022 - Ezekiel Alebua, Solomon Uharteetako lehen ministroa (j. 1947).
- 2023 -
- William Friedkin, estatubatuar zinema eta telebista zuzendaria zein ekoizlea (j. 1935).
- Kostis Gimossoulis, greziar poeta eta eleberrigilea (j. 1960).
Jaiak eta urteurrenak
- Sehaska egutegiko izendegia: Kai, Kaia, Kaine, Kaiet, Mamine eta San Mames.
Kanpo estekak
Urteko hilak | ||
---|---|---|
Urtarrila • Otsaila • Martxoa • Apirila • Maiatza • Ekaina • Uztaila • Abuztua • Iraila • Urria • Azaroa • Abendua |