Alderdi Kontserbadorea (Norvegia)

Alderdi Kontserbadorea (Norvegia)
«Muligheter for alle»
Datuak
Izen ofiziala
Høyre, Conservative Party of Norway eta Olgešbellodat
Izen laburraH eta H
Motaalderdi politikoa
HerrialdeaNorvegia
Ideologialiberal conservatism (en) Itzuli
Kokapen politikoazentro-eskuin
Jarduera
KidetzaEuropako Alderdi Popularra eta International Democracy Union (en) Itzuli
Kide kopurua29.584 (2022)

Storting
36 / 169
Agintea
LehendakariaErna Solberg
Idazkari orokorraTom Erlend Skaug (en) Itzuli eta Tom Erlend Skaug (en) Itzuli
Egoitza nagusi
Prentsa-organoaHøyres Avis (en) Itzuli eta Tidens tegn (en) Itzuli
GazteriaNorwegian Young Conservatives (en) Itzuli
Osatuta
Agder Høyre (en) Itzuli
Legezko formaforening/lag/innretning (en) Itzuli
Historia
Sorrera1884ko abuztuaren 25a
Koloreak    
webgune ofiziala
Facebook: hoyre Twitter: Hoyre Instagram: hoyre Flickr: hoyre Edit the value on Wikidata

Norvegiako Alderdi Kontserbadorea (norvegieraz: Høyre, euskaraz: «Eskuina») Norvegiako alderdi politikoa da, 1920 ingurutik 1990 hamarkadaren amaierara arte estatuko bigarren alderdi bozkatuena izan zena. Egun, hirugarren alderdi nagusiena da, Alderdi Progresistak aurrea hartu zionetik. 2005ean inoizko emaitza apalenak izan zituen arren, 2009tik aurrera inkestetan gorako joera nabarmena erakusten ari da.

Ideologikoki sozialismoaren etsaitzat dauka bere burua. Liberalismo ekonomikoa sustatzen du, eta gehiegizko zerga eta gastu publikoa kritikatzen. Halaber, pribatizazioen eta "lege eta ordena" politikaren defendatzailea da. Norvegiako alderdien artetik, Europar Batasunarekin bat egitearen aldeko jarrera argiena du, jarrera hori defendatu baitzuen 1972 eta 1994ko erreferendumetan.

Norvegiako gobernuan parte hartu du sei aldiz 1950etik; batasun nazionaleko bi gobernutan (1960 hamarkadakoak) izan ezik, gainerakoetan Alderdi Laboristaren alternatiba izan nahirik.

Ekonomia alorrean, zergak murriztu eta Ongizate-estatua moteldu nahian ibiltzeagatik, ezkerreko alderdiek aberatsenen defendatzaile izatea leporatu diote. Dena den, alderdi honek Europako bere kideen aldean jarrera irekiagoa du gai sozialetan; besteak beste, ezkontza homosexualen aldeko jarrera erakusten du.

Kanpo estekak

Politika
Norvegia
Artikulu hau Norvegiako politikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.