Alexander Selkirk
Alexander Selkirk (Largo, Fife, Eskozia, 1676 – itsasoa, 1721eko abenduaren 13a) itsasgizona izan zen. 1703an, William Dampierren espedizioan parte hartu zuen, baina Stradling kapitainarekin haserretu, eta Juan Fernandez uhartediko uharte batean (egungo Robinson Crusoen) utzi zuten. Han bizi izan zen, bakardadean, 1709 arte. Daniel Defoe idazlea Selkirken istorioan oinarritu zen Robinson Crusoe eleberria idazteko.
Erreferentziak