Apirilaren 24
Apirilaren 24a gregoriotar egutegiaren urteko ehun eta hamalaugarren eguna da, 115garrena bisurteetan. 251 egun falta dira urtea amaitzeko.
|
|
|
Gertaerak
Euskal Herria
- 2006 – Euskal Y-a eraikitzeko akordioa sinatu zuten Euskal Autonomi Erkidegoko eta Espainiako administrazioek.
- 2010 – Paul Bilbao Kontseiluko idazkari nagusi berria izendatu zuten.
- 2012- Francoren Armadak Elgeta hartu eta elgetar ugari fusilatu eta bortxatu zituen egunaren 75. urteurrenean, haren ondorengo den Espainiako Armadak Elgetan maniobrak egin zituen.
Mundua
- K. a. 1184 – greziarrak Troiako Zaldia erabiliz Troian sartu omen ziren.
- 224 – Hormizdaghango guduan, Ardaxir I.ak partiarak menderatu eta sasandarren agintea aldarrikatu zuen.
- 1898 – Espainiak gerra deklaratu zien Estatu Batuei. Ondorioz Kuba, Puerto Rico, Filipinak eta Guam galdu zituen.
- 1915 – Armeniako genozidioa: Lehen Mundu Gerra betean, gauez, Otomandar Inperioan, Istanbulgo 600 armeniar exekutatu zituzten herri horren aurkako genozidioa hasiz. Turkiak XX. mendeko lehen genozidioa burutu zuen, milioi t'erdi armeniar akabatuz.
- 1916 – Dublin hirian Irlandar Pazko Altxamendua hasi zen.
- 1918 – Gurdi blindatuen arteko historiako lehen borroka gertatu zen Lehen Mundu Gerran.
- 1968 – Maurizio Nazio Batuen Erakundean (NBE) sartu zen.
- 1980 – Jordi Pujol Kataluniako Generalitateko presidente aukeratu zuten.
- 2006 – Egiptoko Dahab herrian egondako hiru leherketak 30 hildako eragin zituzten.
- 2010 – 6,1eko lurrikara Indonesian, Moluka uharteetan.
- 2013 –
- Alepoko meskita handiko minaretea (XI. mendekoa) suntsitu zuten bonba baten ondorioz.
- Bangladeshko hiriburua den Dhakatik hurbil, Savar Upazilan, 8 solairuko eraikin komertzial bat lurrera etorri zen, 1.129 hildako eta 2.500 zauritu utziz. Istripu hau izan da terrorismoak ez eragindako hondamendirik hilgarriena.
Arte eta kultura
Euskal Herria
- 1943 – Don Manolito, Pablo Sorozabalen musika eta Luis Fernández eta Anselmo C. Carreñoren libretoa duen zarzuela estreinatu zen Madrilgo Victoria antzokian.
- 1994ko Prudentzio Deuna Bertso Sarian Zigor Enbeita izan zen irabazlea.
Mundua
- 1982 – Nicole-en "Ein Bißchen Frieden"ek Eurovision txapelketako XXVII. edizioa irabazi zuen Alemaniaren izenean, Harrogate-en (Erresuma Batua).
Zientzia eta teknologia
Euskal Herria
Mundua
- 1817 – Lehenengo bizikleta prototipoa, pedalik gabea, Karl Drais baroiak ezagutarazi zuen.
- 1990 – Hubble espazio teleskopioa jaurtiki zuten.
- 2003 – Genomaren sekuentzia osatu zuten.
Kirolak
Euskal Herria
Mundua
Jaiotzak
Euskal Herria
- 1678 – Pedro Agirre, militar eta esploratzaile euskalduna.
- 1767 – Josef Imatz, gipuzkoar ekonomialari eta politikaria (h. 1834).
- 1880 – Fidel Fuidio, arabar erlijioso marianista eta arkeologoa (h. 1936).
- 1882 – Joe Anduran, lapurtar errugbilaria (h. 1914).
- 1894 – Trinidad Urtasun, nafar bertsolari eta okina, Perpetua Saragueta idazlearen senarra (h. 1978).
- 1898 – Fidela Bernat, erronkariera edo Erronkariko euskalkia hitz egiteko gai zen azken pertsona (h. 1991).
- 1932 – Karmelo Etxenagusia, euskal idazlea, euskaltzain urgazlea eta Bilbo elizbarrutiko gotzain laguntzailea (h. 2008).
- 1933 – Patxi Iraola, gipuzkoar bertsolaria, epailea eta gai-jartzailea (h. 2019).
- 1941 – Jose Antonio Agirregomezkorta, gipuzkoar futbolaria (h. 2012).
- 1942 – Ángel García de Dios, nafar langile eta politikaria.
- 1943 –
- Jean-Michel Ezponda, lapurtar errugbilari ohia.
- Andres Gandarias, bizkaitar txirrindularia (h. 2018).
- 1949 – Pedro de la Sota, euskal zinema zuzendari eta gidoigilea, Buenos Airesen.
- 1954 – Txema Montero, bizkaitar politikaria.
- 1955 – Teresa Calo, gipuzkoar aktore eta gidoigilea.
- 1959 –
- Patxi Salaberri Zaratiegi, nafar euskalaria.
- Juanan Urkijo, gaztelaniazko arabar idazlea.
- 1960 – Donato Larretxea, nafar aizkolaria, XX. mendeko handienetakoa.
- 1966 – Maria Sáez de Albéniz Bregaña, nafar politikaria.
- 1971 – Oskar Tabuenka, bizkaitar futbolari ohia.
- 1972 – Jorge Pérez, nafar igerilari ohia, tximeleta eta libre estiloetan aditua.
- 1976 – Juanma Garate, gipuzkoar txirrindularia.
- 1976 – Oihana Olaberria Jaka, nafar arkeologo teknikaria eta politikaria.
- 1977 – Javier Lombraña, bizkaitar futbolari ohia.
- 1985 – Iraia Iturregi, bizkaitar futbolaria.
Mundua
- 757 – Hixam I.a, Kordobako II. emir omeiarra (h. 796).
- 1086 – Ramiro II.a Aragoikoa, Aragoiko erregea (h. 1157).
- 1533 – Gilen I.a Orange-Nassaukoa, Orangeko printzea eta Nassauko kondea (h. 1584).
- 1575 – Jakob Böhme, alemaniar kristau mistikoa eta teologoa (h. 1624).
- 1581 – San Bizente Paulekoa, frantziar apaiz erromatar katolikoa (h. 1660).
- 1620 – John Graunt, demografiaren eta estatistikaren aitzindaria (h. 1674).
- 1706 – Giovanni Battista Martini, italiar musikagilea (h. 1784).
- 1743 – Edmund Cartwright, ingeles apaiz asmatzailea (h. 1823).
- 1774 – Jean Itard, hezkuntza bereziaren eta haurraren psikiatriaren aitzindaria (h. 1838).
- 1787 – Mathieu Orfila, frantziar sendagile eta kimikaria (h. 1853).
- 1796 – Karl Leberecht Immermann, alemaniar idazlea (h. 1840).
- 1812 – Walthère Frère-Orban, Belgikako lehen ministroa (h. 1896).
- 1815 – Anthony Trollope, ingeles eleberrigilea (h. 1882).
- 1845 – Carl Spitteler, suitzar idazlea, 1919ko Literaturako Nobel Saria (h. 1924).
- 1846 – Marcus Clarke, australiar idazle eta kazetaria (h.1881).
- 1849 – Joseph Gallieni, frantziar militarra (h. 1916).
- 1856 – Philippe Pétain, Frantziako Estatuburua (h. 1951).
- 1859 – Pedro Planas Basagañas, Balergo destakamenduko espainiar soldadua (h. 1913).
- 1871 – Ioannis Metaxas, greziar militar, politikari eta diktadorea (h. 1941).
- 1874 – Lillian Elliott, kanadar aktorea (h. 1959).
- 1876 – Erich Raeder, alemaniar almirantea (h. 1960).
- 1878 – Fidel Dávila, espainiar militarra (h. 1962).
- 1880 – Gideon Sundback, suediar ingeniaria, kremaileraren sortzailea (h. 1954).
- 1892 – Albert Mayer, Lehen Mundu Gerran hil zen lehen soldadu alemaniarra (h. 1914).
- 1895 – Joseph Putz, frantziar militarra, Bilboko guduan Eusko Gudarosteko 1. dibisioa zuzendu zuena (h. 1945).
- 1897 – Benjamin Lee Whorf, estatubatuar hizkuntzalari eta suteen prebentziorako ingeniaria (h. 1941).
- 1903 – José Antonio Primo de Rivera, espainiar politikaria, Falange Española alderdiaren sortzailea (h. 1936).
- 1904 – Willem de Kooning, estatubatuar margolaria eta eskultorea (h. 1997).
- 1905 – Robert Penn Warren, estatubatuar idazlea (h. 1989).
- 1912 – Víctor Ruiz Iriarte, espainiar idazle eta antzerkigilea (h. 1982).
- 1918 – Fernando Díaz-Plaja, kataluniar historialaria, saiakeragilea eta narratzailea (h. 2012).
- 1919 –
- Glafkos Kliridis, Zipreko presidentea (h. 2013).
- César Manrique, kanariar artista (h. 1992).
- 1926 –
- Florinda Chico, espainiar aktorea (h. 2011).
- Thorbjörn Fälldin, Suediako lehen ministroa (h. 2018).
- 1930 –
- Richard Donner, estatubatuar zinema zuzendari eta ekoizlea (h. 2021).
- José Sarney, Brasilgo presidentea.
- 1931 – Bridget Riley, britainiar margolaria, Op Art arte-mugimenduko margolari aipagarrienetako bat.
- 1934 – Shirley MacLaine, estatubatuar aktorea.
- 1936 –
- Akwasi Afrifa, Ghanako estatuburua (h. 1979).
- Jill Ireland, ingeles aktorea (h. 1990).
- Robert McCartney, britainiar abokatu eta politikaria, Britainia Handiko Alderdi Unionistako buruzagi nagusi ohia.
- 1937 – Grace Oladunni Taylor, nigeriar biokimikaria.
- 1940 – Sue Grafton, eleberri poliziakoen estatubatuar idazlea (h. 2017).
- 1941 –
- Richard Holbrooke, estatubatuar politikaria eta diplomatikoa (h. 2010).
- E. J. Potter, estatubatuar motozikleta diseinatzaile eta lasterkaria (h. 2012).
- 1942 –
- Silvia Federici, italiar-estatubatuar idazle, irakasle eta ekintzaile feminista.
- Barbra Streisand, estatubatuar aktore eta abeslaria.
- George Vella, Maltako presidentea.
- Shahla Lahiji, irandar idazle, argitaratzaile, itzultzaile eta emakumeen eskubideen aldeko ekintzailea (h. 2024).
- 1943 – David Morrell, kanadar idazlea, John Rambo pertsonaia sortzeagatik ezaguna.
- 1945 – Larry Tesler, gizakien eta ordenagailuen arteko elkarrekintzen alorrean lan egin zuen estatubatuar informatikaria (h. 2020).
- 1947 –
- Josep Borrell, PSOEko espainiar politikaria.
- Roger D. Kornberg, estatubatuar biokimikari eta unibertsitate irakaslea, 2006ko Kimikako Nobel Saria.
- 1948 – José Luis Inciarte, 1972ko Uruguaiko Aireko Armadaren 571 hegaldiaren istripu eta odiseatik bizirik ateratako bat (h. 2023).
- 1949 – Véronique Sanson, frantziar abeslaria eta musikagilea.
- 1951 –
- Christian Bobin, frantziar idazlea (h. 2022).
- Enda Kenny, Irlandako Taoiseacha.
- 1952 – Jean Paul Gaultier, frantziar jostuna.
- 1954 – Mumia Abu-Jamal, afroamerikar ekintzailea eta kazetaria.
- 1955 – Volker Mehrmann, alemaniar matematikaria.
- 1956 – Hisashi Kato, japoniar futbolari ohia.
- 1957 –
- Sandra Mihanovich, argentinar abeslari eta aktorea.
- Bamir Topi, Albaniako presidentea.
- 1959 – Eren Keskin, turkiar abokatua eta giza eskubideen aldeko ekintzailea.
- 1961 – Tetsuya Totsuka, japoniar futbolari ohia.
- 1964 –
- Cedric the Entertainer, estatubatuar aktorea.
- Djimon Hounsou, benindar-estatubatuar aktore eta modeloa.
- 1966 – Alessandro Costacurta, italiar futbolaria.
- 1968 –
- Aidan Gillen, irlandar aktorea.
- – Jorge Medina Barra, afro-boliviar herriaren eskubideen aldeko aktibista (h. 2022).
- Hashim Thaçi, Kosovoko presidentea.
- 1969 – Rory McCann, eskoziar aktorea.
- 1971 – Alejandro Fernández, ranchera estiloko mexikar kantaria.
- 1973 –
- Sachin Tendulkar, indiar kriket jokalaria, Kriketeko historiako bateatzailerik onenetarikoa.
- Lee Westwood, ingeles golfaria.
- 1975 –
- Sebastian Bieniek, alemaniar gidoilari, ekoizle, margolari, aktore eta zinema zuzendaria (h. 2022).
- Nora Navas, kataluniar aktorea.
- 1976 – Ana Afonso, portugaldar aktore eta modeloa (h. 2024).
- 1977 –
- Nicolas Cazalé, frantziar aktorea eta modeloa.
- Rebecca Mader, ingeles modelo eta aktorea.
- 1980 – Alba Caride, espainiar gimnasta erritmiko ohia.
- 1981 –
- Xavier Aldekoa, Afrikako gaietan berezitutako kataluniar kazetaria.
- Marcus Tulio Tanaka, japoniar futbolaria.
- Jasmine Trinca, italiar aktorea.
- 1982 –
- Kelly Clarkson, estatubatuar kantautore, konpositore, aktore eta aurkezlea.
- Maria Kalesnikava, bielorrusiar musikaria eta ekintzaile politikoa.
- David Oliver, estatubatuar atleta ohia, hesi proba motzetan aditua.
- 1985 – Joséphine Jobert, frantziar aktorea.
- 1988 – Oleksandra Xevtxenko, Femen protesta taldeko ukrainar ekintzaile feminista.
- 1989 – Elīna Babkina, letoniar saskibaloi-jokalaria.
- 1991 – Ana Pomares Martínez, espainiar idazlea.
- 1992 – Yuki Kobayashi, japoniar futbolaria.
- 1995 - Kehlani, Rhythm and blueseko estatubatuar abeslari, konpositore eta dantzaria.
- 1996 – Sandra Piñeiro Fungueiriño, galiziar arraunlaria.
- 1997 –
- 2000 – Roberto López Alcaide, espainiar futbolaria.
Heriotzak
Euskal Herria
- 1890 – Felipe Uhagon, bilbotar bankaria eta Bilboko alkatea (j. 1822).
- 1926 – Luis Mazzantini, euskal zezenketaria, Madrilen (j. 1856).
- 1934 – Juan Ignazio Uranga, euskal olerkaria (j. 1863).
- 1959 – Sabino Bidegain, nafar militar frankista, Madrilen (j. 1875).
- 1961 – Élie Lambert, lapurtar arte-historialaria, Parisen (j. 1888).
- 1999 – Ramón Vizcaíno, bizkaitar enpresa-gizona (j. 1907).
- 2011 –
- Aitzol Aramaio, euskal zinema zuzendari eta gidoilaria (j. 1971).
- Jose Manuel Uribarri, euskal ingeniari eta politikaria (j. c. 1935).
- 2018 – Bittor Garaigordobil, bizkaitar apaiza (j. 1915).
- 2019 – Carlos Pera, bizkaitar mediku eta politikaria, Calpen (j. 1952).
Mundua
- 624 – Melito Canterburykoa, artzapezpikua.
- 1479 – Jorge Manrique, gaztelaniazko olerkaria.
- 1521 – Juan de Padilla, gaztelar aristokrata (j. 1490).
- 1530 – Jacopo Sannazaro, italiar poeta eta humanista (j. 1458).
- 1671 – François Vatel, Nicolas Fouqueten eta Luis II.a Borboi-Condékoa printzearen sukaldari eta etxezaina (j. 1631).
- 1731 – Daniel Defoe, ingeles idazlea (j. 1660).
- 1783 – Grigori Orlov, Errusiako aitonen seme eta politikaria, Petri III.a tsarraren aurkako matxinoa (j. 1734).
- 1803 – Adélaïde Labille-Guiard, frantziar margolaria, historia gaietan berezitua (j. 1749).
- 1822 – Giovanni Battista Venturi, italiar fisikaria (j. 1746).
- 1852 – Vasili Zhukovski, errusiar olerkaria (j. 1783).
- 1874 – Octave Tassaert, frantziar margolari, litografo eta grabatzailea (j. 1800).
- 1885 – Nísia Floresta, brasildar hezitzailea, idazlea eta poeta, Brasilen feminismoaren aitzindaritzat joa (j. 1810).
- 1891 – Helmuth Karl Bernhard von Moltke, prusiar militarra (j. 1800).
- 1914 – Benedetto Menni, italiar apaiza (j. 1841).
- 1924 –
- Ferdinand Arnodin, frantziar ingeniari eta industriagizona, Bizkaiko Zubiaren egilea (j. 1845).
- Granville Stanley Hall, estatubatuar hezitzailea eta psikologoa (j. 1846).
- 1929 –
- José María Pascual del Pobil, espainiar aristokrata eta politikaria, Bizkaiko gobernadore zibila (j. 1847).
- Caroline Rémy de Guebhard, frantziar anarkista, kazetaria eta feminista (j. 1855).
- 1939 – Louis Trousselier, frantziar txirrindularia (j. 1881).
- 1942 –
- Louis Bernacchi, belgo-tasmaniar fisikaria eta astronomoa (j. 1876).
- Lucy Maud Montgomery, kanadar haur literatura egilea (j. 1874).
- Leonor Serrano Pablo, espainiar pedagogoa, legelaria, abokatua eta idazle feminista (j. 1890).
- 1944 – Michael Pedersen Friis, Danimarkako lehen ministroa (j. 1857).
- 1947 – Willa Cather, estatubatuar eleberrigilea (j. 1873).
- 1948 – Manuel Ponce, mexikar musikagilea (j. 1882).
- 1954 – Rafael de Penagos, espainiar marrazkilari eta margolaria (j. 1889).
- 1960 – Max von Laue, alemaniar fisikaria, 1914ko Fisikako Nobel Saria (j. 1879).
- 1962 – Emilio Prados, 27ko belaunaldiaren idazlea eta poeta andaluziarra (j. 1899).
- 1964 – Gerhard Domagk, alemaniar patologo eta bakteriologoa, 1939]]ko Medikuntzako Nobel Saria (j. 1895).
- 1974 –
- Bud Abbott, estatubatuar aktore eta ekoizlea (j. 1897).
- Franz Jonas, Austriako presidentea (j. 1899).
- 1976 – Mark Tobey, estatubatuar margolaria (j. 1890).
- 1980 – Alejo Carpentier, kubatar idazle eta musikologoa, errealismo magikoaren aitzindaritzat joa (j. 1904).
- 1986 –
- Antonio Rosón Pérez, Galiziako Xuntako lehenengo presidentea (j. 1911).
- Wallis Simpson, Windsorko dukesa,, estatubatuar socialitea, Eduardo VIII.a Erresuma Batukoarekin ezkondu zena (j. 1896).
- 1989 –
- Franz Binder, austriar futbolari eta entrenatzailea (j. 1911).
- Edgar Sanabria, Venezuelako presidentea (j. 1911).
- 1993 – Oliver Tambo, hegoafrikar politikaria eta giza eskubideen aldeko ekintzailea (j. 1917).
- 1996 – Vincenzo Torriani, Patroia, Italiako Giroko zuzendaria 1949tik 1992ra (j. 1918).
- 1998 –
- Yakov Malkiel, judu jatorriko estatubatuar filologoa eta hizkuntzalaria (j. 1914).
- Mel Powell, estatubatuar musikagilea, piano-jotzailea eta musika-irakaslea (j. 1923).
- Christiane Rochefort, frantziar eleberrigile feminista (j. 1917).
- 2001 – Roger Laporte, frantziar idazlea (j. 1925).
- 2004 – Estee Lauder, izen bereko kosmetika enpresaren sortzailea (j. 1906).
- 2005 –
- Fei Xiaotong, txinatar soziologo eta antropologoa (j. 1910).
- Ezer Weizman, Israelgo 7. presidentea (j. 1924).
- 2010 – Pierre Hadot, frantziar filosofo, filologo eta historialaria (j. 1922).
- 2014 –
- Hans Hollein, austriar arkitekto post-modernoa (j. 1934).
- Tadeusz Różewicz, poloniar olerkari, antzerkigile eta itzultzailea (j. 1921).
- 2017 – Don Gordon, estatubatuar zinema eta telebistako aktorea (j. 1926).
- 2021 – Christa Ludwig, alemaniar mezzosopranoa (j. 1928).
Jaiak eta urteurrenak
- Sehaska egutegiko izendegia: Ibai eta Zühartz/Zuhartze.
- Multilateralismoaren eta Bakearen aldeko Diplomaziaren nazioarteko Eguna
Kanpo estekak
Urteko hilak | ||
---|---|---|
Urtarrila • Otsaila • Martxoa • Apirila • Maiatza • Ekaina • Uztaila • Abuztua • Iraila • Urria • Azaroa • Abendua |