1882
1882. urtea | |
---|---|
Kronologia | |
Mendeak | XVIII.a • XIX.a • XX.a |
Hamarkadak | 1860(e)koa • 1870(e)koa • 1880(e)koa • 1890(e)koa • 1900(e)koa |
Urteak | 1879 • 1880 • 1881 • 1882 • 1883 • 1884 • 1885 |
Beste egutegi batzuetan | |
Gregoriotar egutegia | 1882 MDCCCLXXXII |
Ab urbe condita | 2635 |
Armeniar egutegia | 1331 ԹՎ ՌՅԼԱ |
Bahá'í egutegia | 38 – 39 |
Bengaliar egutegia | 1289 |
Berber egutegia | 2832 |
Egutegi budista | 2426 |
Myanmarko egutegia | 1244 |
Bizantziar egutegia | 7390 – 7391 |
Koptoen egutegia | 1598 – 1599 |
Etiopiar egutegia | 1874 – 1875 |
Hebrear egutegia | 5642 – 5643 |
Egutegi hinduak | |
Bikram Samwat | 1938 – 1939 |
Shaka Samvat | 1804 – 1805 |
Kali Yuga | 4983 – 4984 |
Iraniar egutegia | 1260 – 1261 |
Islamiar egutegia | 1299 – 1300 |
Japoniar egutegia | Meiji 15 (明治15年) |
Korear egutegia | 4215 |
Thailandiar eguzki egutegia | 2425 |
Holozeniar egutegia | 11882 |
Daturen bat gaineratzen baduzu, egunaren lotura segi dezakezu han ere sartzeko. Eskerrik asko!
Gertaerak
- Martxoaren 2a – Roderick McLean-ek huts egin zuen Viktoria Erresuma Batukoa erregina erail nahian Windsor-en (Ingalaterra).
- Maiatzaren 20a – Aliantza Hirukoitza adostu zuten Austria-Hungariako Inperioak, Alemaniak eta Italiak.
- Ekainaren 6a - Zikloi batek Arabiako itsasoan uholdeak eragin zituen Bombay-ko kaialdean, 100.000 hildako inguru eraginez.
- Uztailaren 26a - Boer jendeak sortu zuen Stellaland-eko errepublika Hegoafrikan.
- Abuztuaren 18a – Britainia Handian "The Married Women's Property Act" baimendu zuten, eta horren arabera ezkondutako emakumeek euren jabetza ahal zuten mantendu, erosi edo saldu.
Arte eta kultura
- Uztailaren 26a - Parsifal, Richard Wagnerren opera estreinatu zen Bayreutheko Festspielhausen.
- Abuztuaren 20a - Piotr Ilitx Txaikovskik "1812 Obertura" estreinatu zuen Moskun.
- Urriaren 14a - Punjab-eko Unibertsitatea sortu zuten Lahoren, Pakistan modernoan.
Zientzia eta teknologia
- Martxoaren 24a - Robert Kochek "Mycobacterium tuberculosis" aurkitu zuen, tuberkulosia sortzen duen bakterioa.
- Apirilaren 29a - Ernst Werner von Siemens asmatzaile alemaniarrak "Elektromote" delakoa lehen aldiz abiarazi zuen, Berlingo aldirietan, munduko lehen trolebusa.
Kirolak
- Irailaren 5a - Tottenham Hotspur Football Club taldea sortu zuten Hotspur F.C. izenarekin Ingalaterran.
- Abenduaren 16a - 1883ko Home Nations Txapelketa hasi zen, gaur egun Sei Nazioen Txapelketa denaren lehen ekitaldia.
Jaiotzak
Urtarrila
- Urtarrilaren 5a - Edwin Barclay, Liberiako 18. presidentea (h. 1955).
- Urtarrilaren 8a - Luciano Pérez Platero, nafar elizgizona (h. 1963).
- Urtarrilaren 10a - Eugène Delporte, belgikar astronomoa (h. 1955).
- Urtarrilaren 15a - Mauro Ortiz de Urbina, arabar margolaria (h. 1936).
- Urtarrilaren 15a - Daniel Vázquez Díaz, espainiar margolaria (h. 1969).
- Urtarrilaren 15a - Florian Znaniecki, poloniar-estatubatuar soziologo eta filosofoa (h. 1958).
- Urtarrilaren 16a - Margaret Wilson, estatubatuar eleberrigilea (h. 1973).
- Urtarrilaren 18a - Aleksandra Ekster, errusiar margolari eta moda diseinatzailea (h. 1949).
- Urtarrilaren 18a - A. A. Milne, ingeles idazlea, Winnie the Poohren sortzailea (h. 1956).
- Urtarrilaren 20a - Santiago Cunchillos Manterola, nafar legegizona eta itzultzailea (h. 1953).
- Urtarrilaren 24a - Jose Maritorena, nafar bertsolaria (h. 1953).
- Urtarrilaren 25a - Virginia Woolf, ingeles idazlea (h. 1941).
- Urtarrilaren 30a - Franklin Delano Roosevelt, Ameriketako Estatu Batuetako 32. Presidentea (h. 1945).
Otsaila
- Otsailaren 1a - Louis St. Laurent, Kanadako lehen ministroa (h. 1973).
- Otsailaren 2a - Andres Greziakoa, greziar printzea (h. 1944).
- Otsailaren 2a - James Joyce, irlandar idazlea, XX. mendeko ingelesezko idazle garrantzitsuenetakoa (h. 1941).
- Otsailaren 4a - Paulo Iantzi, nafar bertsolaria (h. 1962).
- Otsailaren 4a - Edwin John Pratt, kanadar olerkaria (h. 1964).
- Otsailaren 12a - Walter Nash, Zeelanda Berriko lehen ministroa (h. 1968).
- Otsailaren 14a - John Barrymore, estatubatuar aktorea (h. 1942)
- Otsailaren 19a - Jenny Hempel, daniar botanikoa, landareen fisiologian aitzindaria (h. 1975).
- Otsailaren 20a - Pádraic Ó Conaire, irlandar kazetari eta idazlea (h. 1928).
- Otsailaren 20a - Elie Nadelman, poloniar-estatubatuar eskultorea (h. 1946).
- Otsailaren 26a - Pierre MacOrlan, frantziar idazlea (h. 1970).
Martxoa
- Martxoaren 1a - Gotzon Bidaurratzaga Lazpita, euskal mediku naturista (h. 1971).
- Martxoaren 5a - Adrián Loyarte, gipuzkoar kazetari eta idazlea (h. 1962).
- Martxoaren 14a - Johannes Gabriel Granö, finlandiar esploratzailea (h. 1956).
- Martxoaren 18a - Gian Francesco Malipiero, italiar musikagilea (h. 1973).
- Martxoaren 18a - Clément Mathieu, lapurtar artzapezpiku eta euskaltzalea (h. 1963).
- Martxoaren 20a - René Coty, Frantziako Laugarren Errepublikako bigarren eta azken presidentea (h. 1962).
- Martxoaren 20a - Melanie Klein, austriar psikoanalista (h. 1960).
- Martxoaren 21a - Fritzi Massary, austro-estatubatuar soprano eta aktorea (h. 1969).
- Martxoaren 23a - Emmy Noether, alemaniar matematikaria, XX. mendeko algebran aditu garrantzitsuenetakoa (h. 1935).
- Martxoaren 25a - Kiusaku Ogino, japoniar ginekologoa (h. 1975).
- Martxoaren 29a - Antonio Lezama, arabar kazetari eta idazlea (h. 1971).
- Martxoaren 30a - Stefan Banach, poloniar matematikaria (h. 1945).
- Martxoaren 30a - Emma Jung, suitzar psikologoa eta idazlea, psikologia analitikoan espezialista (h. 1955).
- Martxoaren 31a - Manuel Arantzadi, nafar politikari jeltzale eta abokatua (h. 1942).
Apirila
- Apirilaren 1a - María Domínguez Remón, espainiar maistra eta politikaria, Espainiar estatuko lehen emakume alkatea (h. 1936).
- Apirilaren 7a - Kurt von Schleicher, Alemaniako kantzilerra (h. 1934).
- Apirilaren 14a - Moritz Schlick, alemaniar filosofoa (h. 1936).
- Apirilaren 17a - Artur Schnabel, austriar pianista eta musikagilea (h. 1951).
- Apirilaren 18a - Monteiro Lobato, brasildar idazlea, argitaratzailea eta itzultzailea (h. 1948).
- Apirilaren 18a - Leopold Stokowski, ingalaterran jaiotako estatubatuar orkestra-zuzendaria (h. 1977).
- Apirilaren 19a - Getúlio Vargas, Brasilgo presidentea (h. 1954).
- Apirilaren 21a - Percy Williams Bridgman, estatubatuar fisikaria, 1946ko Fisikako Nobel Saria (h. 1961).
- Apirilaren 23a - Augusto d'Halmar, txiletar poeta, eleberrigilea eta diplomatikoa (h. 1950).
- Apirilaren 24a - Joe Anduran, lapurtar errugbilaria (h. 1914).
- Apirilaren 27a - Jessie Fauset, afroamerikar editorea, poeta, saiakeragilea eta eleberrigilea (h. 1961).
Maiatza
- Maiatzaren 5a - Douglas Mawson, ingeles jatorriko australiar geologo eta Antartikako esploratzailea (h. 1958).
- Maiatzaren 5a - Sylvia Pankhurst, ingeles aktibista, sufragismo eta komunismoa babestu zituena (h. 1960).
- Maiatzaren 6a - Gilen Prusiakoa, azken Alemaniar Inperioko eta Prusiako Erresumako printze oinordekoa (h. 1951).
- Maiatzaren 6a - Bonifazio Laskurain, gipuzkoar txistularia eta musikagilea (h. 1978).
- Maiatzaren 9a - Henry John Kaiser, estatubatuar industrialaria (h. 1967).
- Maiatzaren 13a - Georges Braque, frantziar margolaria eta eskultorea (h. 1963).
- Maiatzaren 20a - Sigrid Undset, norvegiar idazlea, 1928ko Literaturako Nobel Saria (h. 1949).
- Maiatzaren 25a - Alice Herz, alemaniar bakezale eta kazetaria, Vietnamgo gerragatik protestan bere burua bonzo eran erre zuena (h. 1965).
Ekaina
- Ekainaren 1a - John Drinkwater, ingeles olerkari eta dramagilea (h. 1937).
- Ekainaren 3a - Alphonse Chérel, Assimil kontzeptua sortu zuen bretainiarra (h. 1956).
- Ekainaren 15a - Ion Antonescu, Errumaniako diktadorea (h. 1946).
- Ekainaren 16a - Mohammad Mossadegh, Irango lehen ministroa (h. 1967).
- Ekainaren 17a - Igor Stravinski, errusiar musikagile, piano-jotzaile eta orkestra zuzendaria (h. 1971).
- Ekainaren 18a - Georgi Dimitrov, Bulgariako lehen ministroa (h. 1949).
- Ekainaren 18a - Ștefania Mărăcineanu, errumaniar fisikaria (h. 1944).
- Ekainaren 21a - Lluis Companys, Kataluniako Generalitateko 123. Presidentea (h. 1940).
- Ekainaren 23a - Juan Jose Lete Oregi, gipuzkoar antzerki-idazlea (h. 1955).
Uztaila
- Uztailaren 2a - Marie Bonaparte, frantziar printzesa, idazle, itzultzaile eta psikoanalista (h. 1962).
- Uztailaren 6a - Arnstein Arneberg, norvegiar arkitektoa, bere garaiko erangikorrenetarikoa (h. 1961).
- Uztailaren 7a - Janka Kupala, bielorrusiar olerkaria eta idazlea (h. 1942).
- Uztailaren 8a - Percy Grainger, estatubatuar musikagilea (h. 1961).
- Uztailaren 9a - Patrizio Etxeberria, gipuzkoar enpresaburua eta politikaria (h. 1972).
- Uztailaren 22a - Edward Hopper, estatubatuar margolaria (h. 1967).
- Uztailaren 27a - Donald Crisp, ingeles aktore, ekoizle, zuzendari eta gidoilaria (h. 1974).
Abuztua
- Abuztuaren 8a - Emiliano Mujika, euskal idazlea (h. 1949).
- Abuztuaren 11 - Francisco Baztarretxe Diaz de Bulnes, espainiar militarra eta politikaria (h. 1962).
- Abuztuaren 11 - Rodolfo Graziani, italiar mariskala (h. 1955).
- Abuztuaren 11 - Horace Kallen, estatubatuar filosofoa (h. 1974).
- Abuztuaren 11a - Volin, errusiar anarkista (h. 1945).
- Abuztuaren 22a - Raymonde de Laroche, frantziar hegazkinlaria eta pilotu-lizentzia jaso zuen lehen emakumea (h. 1919).
- Abuztuaren 24a - Mykolas Biržiška, lituaniar historialaria, argitaratzailea, literatura irakaslea eta politikaria (h. 1962).
- Abuztuaren 25a - Sean Thomas O´Kelly, Irlandako presidentea (h. 1966).
- Abuztuaren 26a - James Franck, alemaniar fisikaria, 1925eko Fisikako Nobel Saria (h. 1964).
- Abuztuaren 26a - Carlo Galetti, italiar txirrindularia (h. 1949).
Iraila
- Irailaren 1a - Ramon Zubiaurre, euskal margolaria (h. 1969).
- Irailaren 4a - Leonhard Frank, alemaniar eleberrigilea (h. 1961).
- Irailaren 5a - Lorenzo Luis Yanguas, nafar musikari eta musikagilea (h. 1946).
- Irailaren 14a - Ricardo Tejedor, nafar margolari eta marrakilaria (h. 1944).
- Irailaren 20a - Phoebe Waterman Haas, estatubatuar astromoa (h. 1967).
- Irailaren 22a - Wilhelm Keitel, alemaniar kanpo mariskala (h. 1946).
- Irailaren 26a - Tomás Domínguez Arévalo, nafar politikari eta idazlea (h. 1952).
- Irailaren 30a - Hans Geiger, alemaniar fisikaria (h. 1945).
Urria
- Urriaren 5a - Robert Goddard, estatubatuar ingeniaria, kohetegintzako aintzindarietako bat (h. 1945).
- Urriaren 6a - Jan Czekanowski, poloniar antropologoa eta etnografoa (h. 1965).
- Urriaren 6a - Karol Szymanowski, poloniar musikagilea (h. 1937).
- Urriaren 14a - Éamon de Valera, Irlandako presidentea (h. 1975).
- Urriaren 18a - Lucien Petit-Breton, frantziar-argentinar txirrindularia (h. 1917).
- Urriaren 19a - Umberto Boccioni, italiar margolari eta eskultorea (h. 1916).
- Urriaren 19a - Vincas Krėvė-Mickevičius, lituaniar idazlea (h. 1954).
- Urriaren 20a - Béla Lugosi, errumaniar aktorea (h. 1956).
- Urriaren 24a - Emmerich Kálmán, hungariar opereta musikagilea (h. 1953).
- Urriaren 29a - Jean Giraudoux, frantziar idazlea (h. 1944).
- Urriaren 30a - Günther von Kluge, alemaniar landa mariskala Bigarren Mundu Gerran (h. 1944).
Azaroa
- Azaroaren 2a - Leo Perutz, alemanezko eleberrigile eta matematikari austro-txekiarra (h. 1957).
- Azaroaren 3a - Jakub Kolas, bielorrusiar idazlea (h. 1956).
- Azaroaren 9a - Teodoro Gonzalez de Zarate, arabar enpresaburu eta politikaria (h. 1937).
- Azaroaren 11 - Gustavo VI.a Adolfo Suediakoa, Suediako erregea (h. 1973).
- Azaroaren 12a - Maria Teresa Borboikoa, Espainiako infanta eta Bavariako printzesa ezkontidea (h. 1912).
- Azaroaren 17a - Jose Maria Azkona, nafar idazle, itzultzaile eta liburuzalea (h. 1951).
- Azaroaren 17a - Germaine Dulac, frantziar zinemagilea (h. 1942).
- Azaroaren 18a - Wyndham Lewis, ingeles idazle, margolari eta kritikaria (h. 1957).
- Azaroaren 18a - Jacques Maritain, frantziar filosofo katolikoa (h. 1973).
- Azaroaren 23a - John Rabe, alemaniar negozio gizona (h. 1950).
- Azaroaren 25a - Jose Maria Beobide, euskal musikagile eta organo-jotzailea (h. 1967).
- Azaroaren 26a - Antoni Rovira i Virgili, kataluniar politikari eta kazetaria (h. 1949).
Abendua
- Abenduaren 3a - Giovanni Rossignoli, italiar txirrindularia (h. 1954).
- Abenduaren 8a - Manuel Ponce, mexikar musikagilea (h. 1948).
- Abenduaren 9a - Joaquín Turina, espainiar piano-jotzaile eta musikagilea (h. 1949).
- Abenduaren 10a - Otto Neurath, austriar filosofoa (h. 1970).
- Abenduaren 11 - Florencio Alfaro, nafar politikaria (h. 1936).
- Abenduaren 11 - Max Born, alemaniar fisikaria, 1954ko Fisikako Nobel Saria (h. 1970).
- Abenduaren 16a - Zoltán Kodály, hungariar musikagile, pedagogo, eta folklore-ikertzailea (h. 1967).
- Abenduaren 24a - Gregorio Muxika, euskal idazle eta kazetaria (h. 1931).
- Abenduaren 28a - Arthur Stanley Eddington, ingeles astronomo eta fisikaria (h. 1944).
- Abenduaren 28a - Lili Elbe, daniar artista, sexu berresleitze kirurgiari men egin zion lehenengo pertsona (h. 1931).
- Abenduaren 28a - Virgínia Quaresma, Portugalgo lehen emakume kazetaria (h. 1973).
- Abenduaren 31 - Maria Soledad Moral Santa Cruz, bizkaitar arrain saltzaile, "sardinera", eta ekintzailea (h. 1944).
Egun ezezaguna edo zehaztugabea
- Abendua - Luis Urteaga, gipuzkoar musikagilea eta organo-jotzailea (h. 1960).
- Antonio Arruti, gipuzkoar idazlea (h. 1919).
- Ricardo Irezabal Goti, bizkaitar enpresaburua.
- Ricardo Martín, Donostian bizi izandako badajoztar argazkilaria, garaiko argazkilari ospetsuenetarikoa (h. 1936).
- Román Oiartzun, nafar kazetari eta politikari karlista (h. 1968).
- Abdullah I.a Jordaniakoa, Jordaniako erregea (h. 1951).
- Abram Gots, judu jatorriko errusiar militante eserista.
- Harry Pennell, britainiar militar eta esploratzailea (h. 1916).
- Herbert Sturges, matematikari eta estatistikaria (h. 1958).
Heriotzak
Urtarriletik ekainera
- Urtarrilaren 3a - William Harrison Ainsworth, ingeles eleberrigilea (j. 1805).
- Urtarrilaren 6a - Richard Henry Dana, estatubatuar abokatu, politikari eta idazlea (j. 1815).
- Urtarrilaren 7a - Ignacy Łukasiewicz, poloniar farmazeutikoa (j. 1822).
- Urtarrilaren 8a - Blas Villate, euskal militar eta politikaria (j. 1824).
- Urtarrilaren 11 - Theodor Schwann, alemaniar zientzialaria (j. 1810).
- Urtarrilaren 20a - Joaquín Ignacio Mencos, Gendulaingo zazpigarren kondea, nafar politikari eta poeta, Iruñeko alkatea (j. 1779).
- Urtarrilaren 31 - James Spriggs Payne, Liberiako presidentea (j. 1819).
- Otsailaren 11 - Francesco Hayez, italiar margolaria (j. 1791).
- Martxoaren 9a - Giovanni Lanza, Italiako lehen ministroa (j. 1810).
- Martxoaren 24a - Henry Wadsworth Longfellow, estatubatuar olerkaria (j. 1807).
- Apirilaren 3a - Jesse James, estatubatuar gaizkilea (j. 1847).
- Apirilaren 5a - Cristóbal Lekunberri, nafar arkitektoa (j. 1819).
- Apirilaren 5a - Frédéric Le Play, frantziar ingeniari, ekonomialari eta soziologoa (j. 1806).
- Apirilaren 8a - Luciano Urizar, euskal politikari eta enpresaburura (j. 1823).
- Apirilaren 9a - Dante Gabriel Rossetti, ingeles olerkari eta margolaria (j. 1828).
- Apirilaren 13a - Bruno Bauer, alemaniar filosofoa (j. 1809).
- Apirilaren 18a - Henry Cole, britainiar disenatzailea (j. 1808).
- Apirilaren 19a - Charles Darwin, ingeles naturalista, eboluzioaren teoriaren aita (j. 1809).
- Apirilaren 27a - Ralph Waldo Emerson, estatubatuar idazle eta filosofoa (j. 1803).
- Ekainaren 2a - Giuseppe Garibaldi, italiar militar eta politikaria, Italiako Risorgimento edo pizkundearen ezinbesteko pertsonaia (j. 1807).
- Ekainaren 3a - James Thomson, Bysshe Vanolis, eskoziar olerkaria (j. 1834).
- Ekainaren 10a - Vasili Perov, errusiar margolaria (h. 1834).
- Ekainaren 20a - François-Auguste Biard, frantziar margolaria (j. 1799).
Uztailetik abendura
- Uztailaren 16a - Mary Todd Lincoln, Ameriketako Estatu Batuetako lehen dama (j. 1818).
- Abuztuaren 13a - William Stanley Jevons, ingeles ekonomialari eta filosofoa (j. 1835).
- Abuztuaren 25a - Friedrich Reinhold Kreutzwald, estoniar idazlea, Estoniako literaturaren aitatzat hartua (j. 1803).
- Irailaren 8a - Joseph Liouville, frantziar matematikaria (j. 1809).
- Irailaren 14a - Georges Leclanché, frantziar kimikaria (j. 1839).
- Irailaren 16a - Edward Bouverie Pusey, ingeles teologo anglikanoa (j. 1800).
- Irailaren 23a - Friedrich Wöhler, alemaniar kimikaria (j. 1800).
- Urriaren 13a - Joseph Arthur Gobineau, frantziar diplomatiko eta idazlea (j. 1816).
- Urriaren 22a - János Arany, hungariar olerkari, itzultzaile eta kazetaria (j. 1817).
- Urriaren 24a - Juana Manuela Irusta, gipuzkoar bertsolaria (j. 1844).
- Urriaren 25a - Emma Stebbins, estatubatuar eskultorea (j. 1815).
- Azaroaren 14a - Mariana Angélica de Andrade, portugalder poeta (j. 1840).
- Azaroaren 20a - Henry Draper, estatubatuar astronomoa (j. 1837).
- Abenduaren 6a - Louis Blanc, frantziar politikari eta historialari sozialista, sozialdemokraziaren aitzindarietakotzat hartua (j. 1811).
- Abenduaren 6a - Anthony Trollope, ingeles eleberrigilea (j. 1815).
- Abenduaren 13a - Theodor Ludwig Wilhelm von Bischoff, alemaniar fisikari eta biologoa (j. 1807).
- Abenduaren 31 - Léon Gambetta, frantziar politikaria (j. 1838).
Egun ezezaguna edo zehaztugabea
- Claudio Menchacatorre, bizkaitar esklabu trafikatzailea (j. 1822).
Kanpo estekak
Denbora unitateak | ||
---|---|---|
attosegundo • femtosegundo • pikosegundo • nanosegundo • mikrosegundo • milisegundo • segundo
|