Armand Duplantis
Armand Gustav "Mondo" Duplantis (Lafayette, Luisiana, 1999ko azaroaren 10a) suediar-estatubatuar pertika jauzilaria da, munduan 6 metro eta 26 zentimetro saltatu zuen lehen pertsona. Txapeldun olinpikoa izan da 2020an eta 2024an.
Biografia
Aita estatubatuarra eta ama suediarra du, eta bere amaren herrialdeagatik lehiatzen da.
2020ko Udako Olinpiar Jokoetan urrezko domina irabazi zuen 6.02 metroko jauziarekin. 2019ko munduko txapelketan zilarrezko domina irabazi zuen eta 2018an Europako txapeldun izan zen hemezortzi urterekin.
Hainbat aldiz hautsi du munduko errekor absolutua aire libreko pertika-jauzian: 2020ko otsailean Renaud Lavillenie-k zuekan marka (6,16) gainditu zuen Toruń-en (Polonian) 6,17 metroko jauzia egin zuenean; baina 7 egun geroago 6,18 metrotan ezarri zuen errekorra Glasgow-en. 2022ko uztailean munduko txapeldun izan zen Eugene-n (Estatu Batuetan) aire libreko pertika-jauzian 6,21eko altuerarekin eta 2023ko otsailean zentimetro batekin gainditu zuen bere marka: 6,22ko jauzia egin zuen pertikako "All Star Perche" pista estaliko txapelketan, Clermont-Ferrand-en (Frantzian). [1]
2024ko Udako Olinpiar Jokoetan pertika-jauziko txapelketan urrea lortu zuen eta errekor olinpiko berria ezarri ostean, berriro munduko errekorra ezarri zuen, 6,25 metro saltatuz[2]. Abuztuaren 25ean munduko errekor berria ezarri zuen Silesian, 6,26 m.[3]
Nazioarteko emaitzak
Olinpiar Jokoak | |||
---|---|---|---|
Urtea | Lekua | Domina | Proba |
2020 | Tokio ![]() |
![]() |
Pertika jauzia |
2024 | Paris ![]() |
![]() |
Pertika jauzia |
Munduko txapelketak | |||
Urtea | Lekua | Domina | Proba |
2019 | Doha ![]() |
![]() |
Pertika jauzia |
2022 | Eugene ![]() |
![]() |
Pertika jauzia |
2023 | Budapest ![]() |
![]() |
Pertika jauzia |
Munduko txapelketak (Indoor) | |||
Urtea | Lekua | Domina | Proba |
2022 | Belgrado ![]() |
![]() |
Pertika jauzia |
2024 | Glasgow ![]() |
![]() |
Pertika jauzia |
Erreferentziak
- ↑ (Gaztelaniaz) SL, TAI GABE DIGITALA. (2023-02-25). «Duplantis establece un nuevo récord del mundo de pértiga con 6,22 metros» naiz: (Noiz kontsultatua: 2023-02-26).
- ↑ (Gaztelaniaz) Payá, Rafa. (2024-08-05). «La magia de Duplantis regala a París el récord del mundo: 6,25» Diario AS (Noiz kontsultatua: 2024-08-25).
- ↑ (Gaztelaniaz) SL, TAI GABE DIGITALA. (2024-08-25). «Duplantis eleva el récord del mundo de pértiga a 6,26, un centímetro más que en París» naiz: (Noiz kontsultatua: 2024-08-25).
Kanpo estekak
![]() |
Artikulu hau Suediako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |