Bailengo etxe orratza
Bailengo etxe orratza | |
---|---|
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Bizkaia |
Herria | Bilbo eta San Frantzisko (Bilbo) |
Koordenatuak | 43°15′36″N 2°55′37″W / 43.26002°N 2.92698°W |
Historia eta erabilera | |
Eraikuntza | 1940 - 1946 |
Arkitektura | |
Arkitektoa | Jose María Chapa Manuel Ignacio Galíndez |
Dimentsioak | 43 () m |
Solairuak | 13 |
Bailengo etxe orratza Bilboko Bailen kalearen hasieran 1940ko hamarkadaren hasieran altxatutako eraikina izendatzeko erabilitako izena da. Elizak alde batera utzita, Euskal Herrian eta Bilbon 40 metrotik gora altxatutako lehen eraikina izan zen. 43 metro eta 13 solairuko altuerarekin[1] eraikuntza lanak 1940 eta 1946 urteen artean luzatu ziren.
Kokagunea eta diseinua
Eraikina San Frantzisko auzoaren hasieran dago Bilbao-Concordia geltokiaren ondoan eta Abandoko geltokitik gertu.
Dorrea Jose María Chapa eta Manuel Ignacio Galíndez arkitektoek diseinatu zuten eta 1968ra arte hikiko eraikuntzarik garaiena izan zen. Gaur egun, bulego eraikin honen jabea Adif da eta udalaren Alde Zaharra berrezartzeko plangintzak babesturik dauka.
Berritzea
Urteetan zehar berrikuntza edo hobekuntza lanik egin ez denez, eraikina nahiko egoera kaxkarrean kontserbatu da, eta 2008an, Adifek eraikina eraberritzeko asmotan zegoela esan zuen.
Erreferentziak
Kanpo estekak
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Bilbo |
- (Ingelesez) Eraikinaren fitxa Emporis.com webgunean.