Barkillo (janaria)
- Artikulu hau gozokiari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Barkillo (argipena)».
Barkillo (janaria) | |
---|---|
galleta | |
![]() | |
Historia | |
Jatorria | Espainia |

Barkilloa legamiarik gabeko irinez eta azukre edo eztiz eginiko ore fina da, eta kanela ere izan ohi du. Gozogintzan oso erabilia da, baita izozkietarako gehigarri gisa ere[1].
19. mendearen amaieran eta 20.ean zehar, ohikoa izan zen Euskal Herrian barkilleroek saltzea barkilloak, erruleta bat zeukan edukiontzi baten bidez[2].

Erreferentziak
- ↑ «Barkilloa» www.gastronomiavasca.net (Noiz kontsultatua: 2020-06-27).
- ↑ «Barkilloa erosteko jolasa - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2020-06-27).