Bering itsasartea

Bering itsasartea
Datu orokorrak
Motaitsasarte
Sakonera90 m
EponimoaVitus Bering
Geografia
Koordenatuak66°N 169°W / 66°N 169°W / 66; -169
Honen parte daOzeano Barea
Ozeano Artikoa
Estatu burujabe Ameriketako Estatu Batuak
Estatua Alaska

Bering itsasartea[1] (errusieraz: Берингов проливtranslit.: Beringov proliv; yupikeraz: Imakpik) Ozeano Barea eta Ozeano Artikoa lotzen dituen itsasartea da. Siberia eta Alaskaren artean kokaturik dago. Eskualdea esploratu zuen Vitus Bering daniar itsasgizonaren omenezkoa da izena.

Geografia

Bering itsasarteak Alaska (AEB, Ipar Amerika) eta Siberiako ipar-ekialdea (Errusia, Asia) banatu, eta Ozeano Artikoa (Txuktxien itsasoa) eta Ozeano Barea (Bering itsasoa) lotzen ditu. 82 kilometroko zabalera du gunerik estuenean, eta batez besteko sakonera 30-50 metro artekoa da. Itsasartearen erdian, Diomedes uharteak daude: Diomedes Handia, Errusiakoa, eta Diomedes Txikia, Ameriketako Estatu Batuetakoa.

Historia

Vitus Beringek, Errusiako armadaren zerbitzuko daniar esploratzaileak, aurkitu zuen 1728an, eta Beringia izeneko eskualdea zeharkatu zuen. James Cookek esploratu zuen 1778an. Robert McClurek Ipar-mendebaldeko Pasaia aurkitu zuen 1850ean, eta Adolf Erik Nordenskiöldek Ipar-ekialdeko Pasaia itsastatu zuen 1879an. Gerra Hotzean (1945-1989), Bering itsasartea, Estatu Batuen eta Sobietar Batasunaren arteko muga, erabat itxia egon zen.[2]

Erreferentziak

Kanpo estekak