Bernard Katz

Bernard Katz

Bizitza
JaiotzaLeipzig1911ko martxoaren 26a
Herrialdea Alemania
 Erresuma Batua
 Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua  1927ko apirilaren 12a)
HeriotzaLondres2003ko apirilaren 20a (92 urte)
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaLondresko University College
Leipzigeko Unibertsitatea
Hezkuntza-mailazientzietan doktorea
Tesi zuzendariaArchibald Hill
Martin Gildemeister (en) Itzuli
Hizkuntzakalemana
ingelesa
Irakaslea(k)Archibald Hill
Jarduerak
Jarduerakmedikua, neurozientzialaria, unibertsitateko irakaslea, fisikaria, kimikaria, biokimikaria eta biofisikaria
Enplegatzailea(k)Londresko University College
Jasotako sariak
KidetzaRoyal Society
Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Ameriketako Estatu Batuetako Zientzien Akademia Nazionala

Sir Bernard Katz (Leipzig, 1911ko martxoaren 26a - Londres, 2003ko apirilaren 20a) Alemanian jaioa britainiar sendagile eta biofisikaria izan zen. Nerbioen fisiologian egindako lanagatik da ezaguna. 1970eko Medikuntzako Nobel Saria irabazi zuen Julius Axelrod eta Ulf von Eulerrekin batera.

Alemanian jaio zen, Errusiatik etorritako familia judu batean. Medikuntza ikasi zuen Leipzigeko Unibertsitatean eta Britainia Handira ihes egin zuen 1935ean. Sydneyn ikasketak zabaldu zituen John Carew Ecclesekin. 1941ean britainiar nazionalitatea lortu zuen eta 1942an Australiako Aire Armadara batu zen. Bigarren Mundu Gerran, Ozeano Bareko frontean radar ofiziala izan zen.

Ingalaterrara itzuli zenean, Alan Hodgkin eta Andrew Huxleyrekin lan egin zuen eta University College Londoneko irakaslea izan zen.

Sinapsiei buruz ikertu zuen. 1950eko hamarkadan azetilkolina ikasi zuen. Bere lanak organofosfatoen eta organokloradoen azterketan eragina izan zuen.