Birr gaztelua
Birr gaztelua Caisleán Bhiorra | |
---|---|
![]() | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | ![]() |
Province of Ireland | ![]() |
Irlandaren banaketa administratiboa | ![]() |
Herri | Birr |
Koordenatuak | 53°05′43″N 7°54′56″W / 53.0953°N 7.9155°W |
Arkitektura | |
Estiloa | Victorian architecture (en) ![]() |
Birr gaztelua (ingelesez Birr Castle, irlanderaz Caisleán Bhiorra) Birr udalerrian kokatua den gaztelua da, Irlandako Errepublikako Offalyko konderrian. Rosseko zazpigarren kondearen bizilekua da, beraz zati batzuk bakarrik daude publikoarentzako ikusgai.
Historia
1170an jadanik bazegoen gaztelu bat bertan XIV eta XVII mendeen artean O'Carroll familia izan zen inguruko lurren jabe. Sir Charles O'Carroll hil zenean Sir Laurence Parsonsen esku gelditu zen gaztelu zaharra eta honek 1620an masoi ingelesak kontratatu zituen gaztelu berria eraiki zezaten.
1845ean William Parsons Rosseko 3. kondeak mundu osoko teleskopiorik handiena zena eraiki zuen behaketa astronomikoak egiteko.
![](http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/3/39/Greate_Telescope%2C_Birr%2C_Offaly_2.jpg/250px-Greate_Telescope%2C_Birr%2C_Offaly_2.jpg)
Teleskopioa
Teleskopioari Leviathan izena eman zioten. 183 cm-ko diametroko erreflektorea du eta hodiak zortzi metro neurtzen ditu. 1914ean erautsi zuten baina 1990an berreraiki egin zuten. Berehala famatu bihurtu zen Europan ere eta Charles Babbage eta Napoleón Eugenio Luis Bonaparte bezalako bisitari handiak izan zituen.
Williamen semea zen Lawrence Parsonsek jarraitu zuen behaketa astronomikoekin eta ilargiaren tenperatura kalkulatu zuen.
Kanpo estekak
- (Ingelesez) Webgune ofiziala