Bragantza (barrutia)
Bragantza (barrutia) | |
---|---|
Portugal | |
Administrazioa | |
Estatu burujabe | Portugal |
ISO 3166-2 | PT-04 |
Hiriburua | Bragantza |
Zatiketa | ikusi
|
Geografia | |
Koordenatuak | 41°49′N 6°46′W / 41.81°N 6.76°W |
Mugakideak | Viseu, Vila Real, Guarda, Salamancako probintzia, Ourenseko probintzia eta Zamorako probintzia |
Demografia | |
Biztanleria | 33.586 (2018) |
Ordu eremua | UTC±00:00 |
gov-civil-braganca.pt |
Bragantzako barrutia[1] (portugesez: Distrito de Bragança, bɾɐˈɣɐ̃sɐ ahoskatua; mirandesez: Çtrito de Bergáncia) Portugalgo 18 barrutietako bat da, ipar-ekialdean kokatutakoa. Trás-os-Montes Garaia azpieskualdean dago, Iparraldeko eskualdean.
6608 km²-ko azalera du eta 2001ean 148.808 biztanle zituen. Hiriburua Bragantza bera da.
Mugakideak
Mugakideak hauek ditu: iparraldean Zamorako probintzia (Leongo Herria); ekialdean Salamancako probintzia (Leon Herria); hegoaldean Guarda (barrutia) eta Viseu (barrutia); eta mendebaldean Ourenseko probintzia (Galizia) eta Vila Real (barrutia).
Kontzejuak
Ondorengo 12 kontzejuak (concelhos edo municípios) hartzen ditu barne:
- Alfândega da Fé
- Bragantza (hiriburua)
- Carrazeda de Ansiães
- Freixo de Espada à Cinta
- Macedo de Cavaleiros
- Miranda do Douro
- Mirandela
- Mogadouro
- Torre de Moncorvo
- Vila Flor
- Bumioso
- Vinhais
Hizkuntzak
Portugesa da hizkuntza nagusia, baina Mirandesa gutxitua ere ofiziala da bertan. Mintzaira hau asturleonerarekin senidetuta dago, eta batik bat Vimioso eta Miranda do Douro kontzejuetan mintzatzen da.
Gizateriaren Ondarea
Natura
- Montesinho Natura Parkea
- Nazioarteko Douroren Natura Parkea
Ondasun nabarmenak
-
Montesinho Natura Parkea.
-
Nazioarteko Douroren Natura Parkea.
-
Azibo paisaia babestua.
Erreferentziak
Kanpo estekak
- (Portugesez)Webgune ofiziala