Mirandes
Mirandesa | |
---|---|
lhéngua/léngua mirandesa — Mirandés | |
Mirandesa, gorriz, astur-leonesaren hizkuntz eremuan. | |
Datu orokorrak | |
Lurralde eremua | Portugal ipar-ekialdean |
Hiztunak | 15.000 |
Rankinga | ez 100 mintzatuenen artean |
Ofizialtasuna | Miranda do Douro (Portugal) |
Eskualdea | Miranda do Douro |
Araugilea | Anstituto de la Lhéngua Mirandesa (2003tik) |
Hizkuntza sailkapena | |
giza hizkuntza indoeuropar hizkuntzak Italiar hizkuntzak Hizkuntza erromantzeak italo-mendebaldeko hizkuntzak mendebaldeko hizkuntza erromantzeak Hizkuntza galo-iberiarrak hizkuntza ibero-erromantzeak Iberia Mendebaldeko hizkuntzak Astur-leones | |
Alfabetoa | latindar alfabetoa eta Mirandes alphabet (en) |
Hizkuntza kodeak | |
ISO 639-2 | mwl |
ISO 639-3 | mwl |
Ethnologue | mwl |
Glottolog | mira1251 |
Wikipedia | mwl |
IETF | mwl |
Endangered Languages Project | 4734 |
Mirandesa[1] (lhéngua mirandesa) hizkuntza iberiar-erromantze bat da, astur-leonesaren aldaera.
15.000 bat lagunek hitz egiten dute. Hizkuntzalaritzaren ikuspuntutik, leonesaren dialektoa da.
Hiztunen geografia
Portugalgo Miranda do Douro eta Vimiosoko kontzejuetan (Bragançako barrutia) hitz egiten dute.
Hiru azpi-dialekto ditu: erdialdekoa (normal), iparraldekoa (raiano) eta hegoaldekoa (sendinês).
Historia
José Leite de Vasconcelosek 1882tik idazten eta ikertzen jardun zuen.
1999an, Miranda do Douroko Udalak eta Lisboako Unibertsitateak, portugesean oinarrituz, mirandesaren ortografia arauak zehaztu zituzten. Handik gutxira, Portugalgo Gobernuak mirandesa hizkuntza ofizial izendatu zuen, hizkuntzaren eragin eremuan.
Mirandesaren normalizazio prozesua eta babesa Anstituto de la Lhéngua Mirandesak garatzen du. Erakunde hori 2003ko urtarrilaren 1ean sortu zen.
Erreferentziak
- ↑ 38. araua - Munduko estatu-izenak, herritarren izenak, hizkuntza ofizialak eta hiriburuak. Euskaltzaindia (Noiz kontsultatua: 2010-12-23).
Ikus, gainera
Kanpo estekak
Hizkuntza honek bere Wikipedia du: Bisita ezazu. |