Buprenorfina opioide erdi sintetikoa da, modulatzaile misto agonista–antagonista dosi altuetan opioaren eratorrien menpekotasuna tratatzeko erabiltzen dena, dosi baxuagoetan min akutu moderatua arintzeko eta are baxuagoetan min kroniko moderatua.
Erabilpen terapeutikoa
Klasikoki, buprenorfina erabili izan da metadona bezala heroina eta beste opiazeoen adikzioa sendatzeko, ahotik hartuta. Antzeko albo-ondorioak ditu metadonarekin konparaturik, baina arnas-depresio eta sedazio gutxiago eraginez.
Horretaz gain, minbizi, lokomozio-aparatuaren gaixotasun eta beste eritasun kroniko batzuen mina tratatzeko ere erabiltzen da, eta hartzeko modurik ohikoena txaplataren bidez izaten da, 72 ordutik behin.
Eragin desiragaitzak
Sarrien agertzen diren buprenorfinaren albo-ondorioak honakoak dira, familia honetako beste botika batzuekin gertatzen den moduan: