Club de Regatas Perillo
Club de Regatas Perillo | |
---|---|
Sorrera | 1970 |
Herria | ![]() |
Lehendakaria | ![]() |
Entrenatzailea | ![]() |
Patroia(k) | ![]() ![]() |
Kolorea(k) | gorria, zuria eta urdina |
Trainerua | Perillo |
Palmaresa | 0 Kontxako Bandera 0 TKE Liga 0 Galiziako A Liga 0 Galiziako B Liga 0 Espainiako Txapelketa 5 Galiziako Txapelketa |
2024 | 6.a (Galiziako B Ligan) |
Webgunea | www.clubregatasperillo.com |
Club de Regatas Perillo Galiziako A Coruñako probintzian hiriburutik gertu dagoen Oleiros herriko itsas kirolen elkartea da[1].
Arraunketari dagokionez, batel eta trainerillatan hainbat Espainiako txapelketa irabazi ditu eta traineruan emaitzarik onenak 1998 eta 2002 urteen artean lortu zituen. Gaur egun Galiziako Traineruen Ligan ari da.
Trainerua
1990 hamarkadan Santa Leocadia trainerua izan zuen. Gaur egun klubaren izenekoa darabil, Perillo.
Historia
Sorrera
1970. urtean sortu zen elkartea A Coruñako badiako itsas kirol desberdinak batu nahian[2]. Arraunketari dagokionez, 1974. urtean jokatu zen Galiziako txapelketa bat irabazi zuen. Horri esker Espainiako txapelketan hartu zuen parte, Portugaleten.[3]
Urrezko aroa
1996. urtean Espainiako Batel Txapelketa irabazi zuen, bai eta hurrengo bi urteetan ere, eta kirol maila nabarmen igo zuen Perillok[4]. 1997. urtean Espainiako Traineru Txapelketan bigarren postua lortu zuen[4] eta 1998 eta 2001. urteetan hirugarrena, S.D. Tiránen atzetik Galiziako klubik indartsuena bihurtuz.
1998 eta 2002 artean lau irabazi zuen Galiziako Txapelketa[5][6] eta Kontxako Banderan hirugarrena izan zen.[7]
Ligak
2003. urtean ez zuen TKE ligan parte hartu nahi izan eta hasierako urtetan Galiziako Ligako ohorezko txandan aritu zen. 2009tik aurrera ordea emaitza kaskarragoak izan zituen eta 2012tik aurrera B mailaren eta A mailaren artean aritu izan da.
A Ligarako azken igoera 2020an izan zuen[8]. Galiziako B Ligan hirugarren egin zuen baina Aresek TKE Ligan sartu zenez Perillok ere igoera lortu zuen.[9] Urtebete baino ez zuen egin A Ligan.
Palmaresa
- Txapelduna (0)
- Bigarrena (0)
- Hirugarrena (1): 2002.
- Sailkatua (3): 1998, 1999 eta 2002.
Ligak
- Galiziako A Liga (0): 1997an bigarren, 1998 eta 2001ean hirugarren.
- Galiziako B Liga (0): 2012an bigarren.
- Txapelduna (0)
- Bigarrena (1): 1997.
- Hirugarrena (2): 1998 eta 2001.
- Txapelduna (5): 1974, 1998, 1999, 2001 eta 2002.
Gainontzeko estropadak
- Conde de Fenosa Bandera (1): 1999.
- El Corte Inglés Bandera (Vigo) (2): 2002 eta 2005.
- Teresa Herrera Bandera (1): 2005.
- Coruñako Diputazioaren Bandera (7): 1993, 1995, 1995, 1997, 1999, 2001, 2006.
Galiziatik kanpora
- Asturiasko Printzearen Bandera (3): 1995, 1997 eta 2004.
- Suancesko Bandera (1): 2002.
- Naviako Bandera (1): 2007.
Trainerillak
- Espainiako Trainerilla Txapelketa
- Txapelduna (0)
- Bigarren (1): 1997
- Hirugarren (1): 1998
Batelak
- Espainiako Batel Txapelketa (3): 1996, 1997, 1998
Azken denboraldiak
Dendoraldiak | ||
---|---|---|
TKE | 0 | |
LGT 1 | 13 | |
LGT 2 | 9 | |
2024 barne. |
Urtea | Liga | Kontxa |
---|---|---|
2002 | - | 3.a |
2003 | Galiziako Liga, 8.a | |
2004 | Galiziako Liga, 5.a | |
2005 | Galiziako Liga, 3.a | |
2006 | Galiziako Liga, 3.a | |
2007 | Galiziako Liga, 4.a | |
2008 | Galiziako Liga, 4.a | |
2009 | Galiziako Liga, 5.a | |
2010 | Galiziako Liga, 8.a | |
2011 | Galiziako Liga, 6.a | |
2012 | Galiziako B maila, 2.a | |
2013 | Galiziako B maila, 4.a | |
2014 | Galiziako B maila, 3.a | |
2015 | Galiziako A maila, 7.a | |
2016 | Galiziako A maila, 11.a | |
2017 | Galiziako A maila, 11.a | |
2018 | Galiziako B maila, 6.a | |
2019 | Galiziako B maila, 8.a | |
2020 | Galiziako B maila, 3.a | |
2021 | Galiziako A maila, 12.a | |
2022 | Galiziako B maila, 6.a | |
2023 | Galiziako B maila, 6.a | |
2024 | Galiziako B maila, 6.a |
Emakumezkoen trainerua
Club de Regatas Perillo | |
---|---|
Entrenatzailea | ![]() |
Patroia(k) | ![]() |
Kolorea(k) | urdina, zuria eta gorria |
Trainerua | A Brava |
Palmaresa | 0 Kontxako Bandera 0 Euskotren Liga 0 Galiziako Liga |
2024: Kontxa | ez |
2024 | 3.a (Galiziako Liga) |
![](http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/c/cc/Perillo_emakumezkoak_2018ko_Kontxako_sailkapen_estropadan.jpg/280px-Perillo_emakumezkoak_2018ko_Kontxako_sailkapen_estropadan.jpg)
2017an emakumezkoen trainerua osatzea lortu zuen eta Galiziako Ligan aritu zen. Galiziako Txapelketan 3. postua lortu zuen, baina Ligan 5.a izan zen. Hurrengo urteetan taldea egonkortu du eta hirugarrena izan da Ligan, 2018an, 2019an eta 2024an.
2021ean aurreneko estropada irabazi zuen, Concello de Redondela Bandera[10], eta Kontxako Banderarako sailkatzetik lau segundutara gelditu zen. 2022an okerrago ibili zen eta Galiziako Ligan azkenengo postuan gelditu zen.
Banderak
- Concello de Redondela Bandera (1): 2021.
Denboraldiak
Dendoraldiak | ||
---|---|---|
Euskotren | 0 | |
LGT | 9 | |
2025 barne. |
Urtea | Liga | Kontxa | Txapelketa |
---|---|---|---|
2017 | Galiziako Liga, 5.a | - | 3.a |
2018 | Galiziako Liga, 3.a | - | 3.a |
2019 | Galiziako Liga, 3.a | - | 5.a |
2020 | Galiziako Liga, 3.a | - | - |
2021 | Galiziako Liga, 3.a | - | - |
2022 | Galiziako Liga, 9.a | - | - |
2023 | Galiziako Liga, 5.a | - | - |
2024 | Galiziako Liga, 3.a | - | - |
2025 | Galiziako Liga, |
Erreferentziak
- ↑ (Gaztelaniaz) Soluciones, Labrax. «Federación Gallega de Remo» Federación Gallega de Remo (Noiz kontsultatua: 2024-12-10).
- ↑ «C.R. PERILLO» traineras.es (Noiz kontsultatua: 2024-12-10).
- ↑ «Campeonato de España» www.traineras.es (Noiz kontsultatua: 2024-12-10).
- ↑ a b (Gaztelaniaz) Villar, Marta. (2016-01-14). «Los tricampeones de Perillo» La Opinión de A Coruña (Noiz kontsultatua: 2024-12-10).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Perillo ondea en Ferrol la bandera Xunta de Galicia» La Voz de Galicia 2001-08-12 (Noiz kontsultatua: 2024-12-10).
- ↑ (Gaztelaniaz) «El título gallego premia el esfuerzo de Perillo» La Voz de Galicia 2002-08-12 (Noiz kontsultatua: 2024-12-10).
- ↑ (Gaztelaniaz) Gogorza, Óscar. (2002-09-09). «Castro vuela de nuevo en La Concha» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2024-12-10).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Regreso dos años después» DxT Campeón (Noiz kontsultatua: 2024-12-10).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Ares consigue la salvación y, con ello, Perillo asciende» DxT Campeón (Noiz kontsultatua: 2024-12-11).
- ↑ (Gaztelaniaz) Redacción. (2021-07-18). «Primera victoria de Perillo en la Liga Femenina» La Opinión de A Coruña (Noiz kontsultatua: 2024-12-10).
Kanpo estekak
- (Gaztelaniaz) Webgune ofiziala
- (Galizieraz) Liga Galega de Traiñeiras-en webguneko informazioa