Espainiako Traineru Txapelketa
Espainiako Traineru Txapelketa | |
---|---|
Sorrera | 1944 |
Antolatzailea | Espainiako Arraunketa Federakuntza |
Parte-hartzaileak | EAEko, Kantabriako, Asturiasko eta Galiziako traineruak. |
Modalitatea | lerrokatua |
Garaipen gehien | ![]() |
Azken ekitaldia | 2024 |
Irabazlea(k) | Gizonezkoak:![]() Emakumezkoak: ![]() |
Webgunea | www.federemo.org |
Espainiako Traineru Txapelketa Espainiako Arraunketa Federakuntzak antolutako lehiaketa da. Estropada honetan Galizia, Asturias, Kantabria eta Euskal Autonomia Erkidegoko txapelketetako talde onenek hartu izan dute parte baina XXI. mendean arazo ugari izan ditu antolaketarekin eta partehartzearekin.
Lehenengo edizioa 1944an egin zen eta Pedreña izan zen txapelduna. Orio da garaipen gehien dituena. Emakumezkoen txapelketa 2010an abiatu bazen ere 2022koa izan zen aurreneko txapelketa ofiziala eta Chapela izan zen lehen bi ekitaldietan nagusi.
Historia
Espainiako Txapelketa urtero jokatzen da 1944 urtetik, 1953, 1954 eta 1956 izan ezik (1950ean jokatu zen, Castrok irabazita, baina fitxekin izandako arazo batzuengatik baliogabetu egin zen). Normalean abuztuaren erdian jokatu ohi da.
Estropada maiz hiriburuetan egin izan da, ikusle gehiago izateko. Hori dela eta, hamar aldiz jokatu da Santanderren edo A Coruñan, bederatzi aldiz Donostian edo zazpi aldiz Bilboko itsasadarrean. Horretaz gain, arraunketa maite duten herri txikietan ere egin da, tartean Castropol edo Castro Urdialesen.
XXI. mendean ordea arazo handiak izan ditu Espainiako txapelketak. Alde batetik 2000 eta 2006 artean euskal taldeek Espainiako txapelketan parte ez hartzea erabaki zuten. Bestetik 2020a izan zen puntako traineruek jokatu zuten azken ekitaldia. Espainiako txapelketa denboraldiaren erdian jokatzen da, TKE Liga erdibituz, eta dirusaririk gabeko txapelketa izaten da. Ondorioz 2021etik aurrera arazoak egon dira antolatzaileak aurkitzeko eta TKE Ligako trainerueko uko egin eta bigarren mailetako traineruek hartu izan dute parte. 2021ean KAE 1 eta 2ko eta Galiziako Ligako partaideak izan ziren[1], 2022an galiziarrak, asturiarrak eta Ligan ez zebilen kantabriar bat, eta 2023an soilik galiziarrak, batzuek B traineruarekin. 2024an egoerari buelta eman nahirik Ligak hasi aurretik jokatu zen eta euskal traineruak egon zitezen 32 urteren ondoren Euskal Herrian jokatu zuen. Orduan galiziarrak izan ziren huts egin zutenak, gizonezkoetan bakarra aritu baitzen (bere txapelketako hirugarrena) eta emakumezkoetan bat ere ez.
Emakumezkoen lehenengo txapelketa 2010ean jokatu zen baina gutxieneko lau traineru batu ez zirenez Espainiako Federazioaren Trofeoa jokatu zen. Lehenengo txapelketa ofiziala 2022koa izan zen, baina galiziarrek eta asturiarrek soilik hartu zuten parte., gizonezkoekin gertatzen arazo berdinarengatik. 2023an soilik galiziarrak izan ziren[2].
Palmaresa
Garaipenak
Herriak
Herrien garaipenak:
Herria | Garaipenak | Urteak |
---|---|---|
![]() |
15 | 1946, 1951, 1952, 1955, 1964, 1971, 1973, 1974, 1975, 1976, 1986, 1993, 1995, 1998, 1999 |
![]() |
8 | 1944, 1947, 1948, 1965, 1966, 1967, 1968, 1970 |
![]() |
8 | 1972, 2000, 2002, 2003, 2004, 2005, 2006, 2008 |
![]() |
7 | 1978, 1981, 1982, 2009, 2010, 2011, 2013 |
![]() |
6 | 1957, 1958, 1959, 1962, 1963, 1991 |
![]() |
5 | 1977, 1979, 1980, 1985, 2019 |
![]() |
5 | 2007, 2014, 2015, 2017, 2024 |
![]() |
4 | 1961, 1962, 1996, 1997 |
![]() |
4 | 1988, 1989, 1990, 1994 |
![]() |
3 | 1983, 1984, 1987 |
![]() |
3 | 1949, 2018, 2020 |
![]() |
2 | 1945, 1992 |
![]() |
2 | 2012, 2016 |
![]() |
1 | 1969 |
![]() |
1 | 2001 |
![]() |
1 | 2021 |
![]() |
1 | 2022 |
![]() |
1 | 2023 |
Patroiak
Patroia | Garaipenak | Urteak |
---|---|---|
![]() |
5 | 1971, 1973, 1974, 1975, 1976 |
![]() |
4 | 1944, 1947, 1948, 1965 |
![]() |
4 | 1957, 1958, 1959, 1972 |
![]() |
4 | 1964, 1969, 1983, 1984 |
![]() |
4 | 1988, 1989, 1990, 1994 |
![]() |
4 | 2003, 2004, 2005, 2006 |
![]() |
4 | 2009, 2010, 2011, 2013 |
![]() |
3 | 1951, 1952, 1955 |
![]() |
3 | 1977, 1979, 1980 |
![]() |
3 | 1978, 1981, 1982 |
![]() |
3 | 1993, 1995, 1998 |
![]() |
3 | 2014, 2015, 2024 |
Dominak
|
|
Emakumezkoen txapelketa
Historia
2010an Emakumezkoen Espainiako Txapelketa jokatzeko asmoa izan zen. Galiziatik Rías Baixas, Kantabriatik Astillero eta Euskal Herritik Getaria-Tolosa eta Bilbo Handia ziren sailkatuak, baina gipuzkoarrek nahiango izan zuten Gipuzkoako Ligako estropada jokatzea eta beraz hiru traineru baino ez zeudenez Espainiako Txapelketa beharrean Espainiako Federazioaren Trofeoa jokatu zen. 2011ean ere berriz hiru traineru aurkeztu ziren. 2012tik aurrera ez zen estropadarik izan.
2019 urtean hiru traineru galiziarrek parte hartu zuten eta estropada jokatu ahal izan zen berriro, baina Espainiako Federazioaren Trofeoa. Hala ere aurreneko aldiz eman zen Bandera[3].
2022an izan zuen lehenengo ekitaldi ofiziala Espainiako Txapelketak, lau traineruk hartu baitzuten parte, hiru galiziarrek eta asturiar batek. Chapela izan zen garailea. 2023an berriz ere lau traineru elkartu ziren, denak galiziarrak, eta Chapela izan zen berriz ere txapelduna.
Palmaresa
Edizioa | Urtea | Lekua | ![]() |
![]() |
![]() |
Patroi irabazlea |
---|---|---|---|---|---|---|
ez of.¹ | 2010 | ![]() |
![]() |
Bilbo Handiko Erramulariak | S.D.R. Astillero | Laura Hermo |
ez of.¹ | 2011 | ![]() |
![]() |
Getaria-Tolosa | San Juan | Laura Hermo |
2012- 2018 |
ez zen jokatu | |||||
ez of.¹ | 2019 | ![]() |
![]() |
Riveira | Tirán | Laura Romero |
2020- 2021 |
ez zen jokatu | |||||
I | 2022 | ![]() |
![]() |
Cabo da Cruz | A Cabana-Ferrol³ | Olalla Martínez |
II | 2023 | ![]() |
![]() |
Rianxo | A Cabana-Ferrol³ | Olalla Martínez |
III | 2024 | ![]() |
![]() |
Orio | Donostiarra | Andrea Astudillo |
- ¹ 2010, 2011 eta 2019 urteetako ekitaldiak ez ziren ofizialak izan gutxieneko lau traineru elkartu ez zirelako.
- ² Irabazle ofiziala Mecos izan arren trainerua Mecos eta Coruxoko arraunlariek osatu zuten.
- ³ Hirugarrena ofizialki A Cabana-Ferrol izan arren trainerua A Cabana eta Mugardoseko arraunlariek osatu zuten.
Dominak
Zbk. | Elkartea | ![]() |
![]() |
![]() |
Guztira |
---|---|---|---|---|---|
1 | ![]() |
2 | 0 | 0 | 2 |
2 | ![]() |
1 | 0 | 0 | 1 |
3 | ![]() |
0 | 1 | 0 | 1 |
![]() |
0 | 1 | 0 | 1 | |
![]() |
0 | 1 | 0 | 1 | |
6 | ![]() |
0 | 0 | 2 | 2 |
7 | ![]() |
0 | 0 | 1 | 1 |
Ikus, gainera
- Euskadiko Traineru Txapelketa
- Galiziako Traineru Txapelketa
- Kantabriako Traineru Txapelketa
- Asturiasko Traineru Txapelketa
- Gipuzkoako Traineru Txapelketa
- Bizkaiko Traineru Txapelketa
Erreferentziak
- ↑ (Gaztelaniaz) «Getaria, campeona de España por primera vez en su historia» AS.com 2021-08-01 (Noiz kontsultatua: 2023-08-08).
- ↑ (Gaztelaniaz) Koroibos. (2023-08-06). «Chapela y Ares, campeones de España» Faro de Vigo (Noiz kontsultatua: 2023-08-08).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Mecos, campeonas de España» Diario de Arousa (Noiz kontsultatua: 2023-08-08).
Kanpo estekak
- (Gaztelaniaz) Espainiako Federakuntzaren webgunea[Betiko hautsitako esteka]
![]() |
Espainiako Traineru Txapelketak | ![]() |
---|---|---|
1944 • 1945 • 1946 • 1947 • 1948 • 1949 • 1951 • 1952 • 1955 • 1957 • 1958 • 1959 • 1960 • 1961 • 1962 • 1963 • 1964 • 1965 • 1966 • 1967 • 1968 • 1969 • 1970 • 1971 • 1972 • 1973 • 1974 • 1975 • 1976 • 1977 • 1978 • 1979 • 1980 • 1981 • 1982 • 1983 • 1984 • 1985 • 1986 • 1987 • 1988 • 1989 • 1990 • 1991 • 1992 • 1993 • 1994 • 1995 • 1996 • 1997 • 1998 • 1999 • 2000 • 2001 • 2002 • 2003 • 2004 • 2005 • 2006 • 2007 • 2008 • 2009 • 2010 • 2011 • 2012 • 2013 • 2014 • 2015 • 2016 • 2017 • 2018 • 2019 • 2020 • 2021 • 2022 • 2023 • 2024 |