Egur-ziza ezkatatsu
Egur-ziza ezkatatsua | ||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||||||||||||||||||
Erreinua | Fungi | |||||||||||||||||||||||||||
Klasea | Agaricomycetes | |||||||||||||||||||||||||||
Ordena | Agaricales | |||||||||||||||||||||||||||
Familia | Strophariaceae | |||||||||||||||||||||||||||
Generoa | Pholiota | |||||||||||||||||||||||||||
Espeziea | Pholiota squarrosa P.Kumm., 1871 | |||||||||||||||||||||||||||
Basionimoa | Agaricus squarrosus | |||||||||||||||||||||||||||
Mikologia | ||||||||||||||||||||||||||||
|
Egur-ziza ezkatatsua (Pholiota squarrosa) Strophariaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Alkoholik edaten ez bada, gaztetan jan daiteke, baina ez da jateko gozoa.
Sinonimoak: Agaricus floccosus, Agaricus pilosus, Agaricus mammosus, Agaricus squamosus, Agaricus reflexus, Agaricus squarrosus var. reflexus, Lepiota squarrosa, Gymnopus reflexus, Agaricus verruculosus, Pholiota squarrosa var. verruculosa, Dryophila squarrosa, Naucoria squamosa, Pholiota reflexa, Hypodendrum floccosum.
Deskribapena
Kapela: 5 eta 12 cm bitarteko diametrokoa, hasieran ganbil-kanpai itxurakoa eta gero zabaldu egiten da, titi zabal batekin eta ertzak luzaroan biribilduta. Lehorra da eta ez da ikusgarria, horrek bereizten du aurivella eta adiposa espezietatik. Hondoko kolorea hori-arrosa da, eta ezkata marroiak ditu azalaren gainean. Ezkatak ugariagoak dira ertzetan erdigunean baino. Aurivella eta adiposa espezietan kontrakoa gertatzen da.
Orriak: Itsatsiak, estu, meheak, hori argi kolorekoak eta gero marroiak.
Hanka: Luzea eta oinarrira mehetua, zuri-horixka kolorekoa, kapelak dituen antzeko ezkatekin eta goialdean eraztun bat du. Ez da likatsua, adiposa espeziea berriz bai.
Haragia: Zaila, zuri-horixka kapelan eta ilunagoa oinean, usain eta zapore desatseginekoa, errefauarena.[2]
Etimologia: Pholiota terminoak, belarri ezkatatsua, kapela ezkatatsua esan nahi du. Squarrosa epitetoa latinetik dator, ezkata nahasiak, esan nahi duen "squarrosa" hitzetik. Kapela eta oinean ezkatak dituelako.
Jangarritasuna
Ez du sukaldaritzarako baliorik, astun samarra ere bada.[3]
Nahasketa arriskua
Pholiota subesquarrosa delakoa, squarrosa espeziearen forma bat da, honek kapela horiagoa du, ezkata gutxiago eta argiagoak izaten ditu, eta koniferoen enborretan hazten da. Armillaria ostoyae perretxikoarekin nahas daiteke.[4]
Sasoia eta lekua
Udazkenean agertzen da, hostozabalen eta koniferoen zuhaitz bizietan edo hiletan, faszikuluak eratuz.[5]
Banaketa eremua
Amerika, Europa, Errusia, Japonia, Australia.[6]
Erreferentziak
- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya, 247 or. ISBN 84-505-1806-7..
- ↑ (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 346 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
- ↑ (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). [. Guia de los hongos de Europa. ] Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 105 or. ISBN 84-282-0540-X (T. 2). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
- ↑ (Gaztelaniaz) Palazon Lozano Fernando. (2006). Setas para todos. Jose Luis Añanos Echo Editorial Pirineo, 486 or. ISBN 84-87997-86-4..
- ↑ Pholiota squarrosa: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.