Larruki ubel

Larruki ubela
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaGloeophyllales
FamiliaGloeophyllaceae
GeneroaGloeophyllum
Espeziea Gloeophyllum abietinum
P.Karst., 1882
BasionimoaAgaricus abietinus

Larruki ubela (Gloeophyllum abietinum edo Lenzites abietina) Gloeophyllaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Ez da jangarria.

Deskribapena

Kapela: 10 eta 30 cm bitartekoa, forma tipikoa du, horizontalean luzatua eta beste ale batzuekin inbrikatua. Zerbait tomentosoa da, eremu erradial gutxi ditu edo bat ere ez eta kolore marroi-grisaxka du, ilun samarra, ertzak pixka bat krema kolorekoak dira. Oinik gabe.

Orri-poroak: Zabalak dira, desberdinak, nahiko zabal, kapelaren kolore berekoak, marroi-grisaxka kolorekoak, eta batzuetan, hauts gris batek estaltzen du.

Haragia: Mehea, larrukara, marroi-horixka eta gero marroi-herdoil kolorekoa.[2]

Etimologia: Gloeophyllum terminoa latinetik dator, glutena esan nahi duen "gloeo" hitzetik eta tantak jariatzen duen parte emankorra, esan nahi duen "phyllum" hitzetik. Abietinum terminoa ere latinetik dator, izeien basoetan hazten dena, esan nahi duen "abietinum" hitzetik. Izeien basoetan bizi delako.

Jangarritasuna

Ez da jangarria.

Nahasketa arriskua

Gloeophyllum sepiarium delakoarekin nahas daiteke.

Banaketa eremua

Urte osoan izeien egurretan bizi da.

Banaketa eremua

Ameriketako Estatu Batuak, Kanada, Europa, Errusia, Itsaso Beltza eta Kaspiar itsasoa inguratzen duten estatuak, Japonia, Australia.

Erreferentziak

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto.. (1985). Mil setas ibericas.. Diputacion foral de vizcaya, 402 or. ISBN 84-505-1806-7..

Kanpo estekak