Erpin (geometria)
![](http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/f/f5/Octahedron.png/220px-Octahedron.png)
Geometrian, erpina irudi geometriko baten puntu bat da, non bi lerro edo gehiago edo bi zuzenki edo gehiago elkartzen baitira.
Erpinaren beste definizio batzuk hauek dira:
- Angelu baten bi aldeek elkar ebakitzen duten puntua.
- Hiru plano edo gehiago elkar ebakitzen duten puntua.
- Poligono baten bi aldek edo poliedro baten hiru aurpegik edo gehiagok elkar ebakitzen duten puntua.
- Grafo batean, puntu bat.