Euskal_filipinar
Euskal filipinar | |
---|---|
Andres Urdaneta monumentua, Urdaneta hiriko udaletxe aurrean (Pangasinan, Filipinak) | |
Biztanleak guztira | |
Biztanleria nabarmena duten eskualdeak | |
Manila Handia, Cebu Hiria, Iloilo Hiria | |
Hizkuntza | |
Tagalo eta ingeles | |
Erlijioa | |
Gehiengo katolikoa, gutxiengo sekularizatua | |
Zerikusia duten beste giza taldeak | |
Euskaldunak |
Euskal filipinarrak (gaztelaniaz: vasco filipino) euskaldun jatorria eta filipinar herritartasuna duten gizabanakoak dira.
Historia
1565 eta 1898 artean, Euskal Herriko etorkin asko ailegatu ziren Filipinetara. Orduko Filipinetako kapitaintza nagusiak Espainiar Ekialdeko Indiak gobernatzen zituen. 1821etik aurrera Madrilgo Gobernuak zuzenean gobernatu zuen uhartedia.
Espainiar Inperioko beste eskualdetan ez bezala, euskal etorkinak gutxiengo txikia ziren Filipinetan, gehiengoa andaluziar jatorrikoa izanda.
Kolonia garaian, euskaldun gehienak soldadu, itsastar, merkatari, misiolari edo apaizak ziren. Denbora aurrera joan ahala, filipinar gizartean bertakotu ziren.[1] Egungo euskaldunen ondorengoek filipinartzat dute bere burua eta negozio eta politika arloetan eragina mantentzen dute.[2] Aboitiztarrak, Zobel de Ayalatarrak, Aranetatarrak, Zubiritarrak edo Ozamiztarrak oraindik klan boteretsuak dira.[2][3][4]
Jendartean ezaguna ez izanda ere, euskal kultura nolabaiteko eragina du egungo Filipinetan, batez ere chorizo de Bilbao saltxitxa mota eta zesta puntaren bidez. Hala ere, eragin nabarmenena bertoko toponimian dago.[2] Hala ere, Hegoamerikan ez bezala, ondorengoek ez dute bere arbasoen kultura mantentzen: ez dute euskal etxerik eta euskara erabat desagerturik dago.
Euskaldun jatorriko filipinarrak
Gaur egun oraindik badira jatorri euskalduneko pertsona asko baina hauek oso azkar ari dira beste etniekin nahasten ari. Nahiz eta jatorriaren inguruko kontzientzia izan zaila da euskal nortasuan herrialde hartan mantentzea.
Euskal toponimia Filipinetetan
Nahiz eta denborarekin asko desagertu, oraindik euskal toponimo ugari aurki daiteke uharteetan. Hona hemen batzuk:[5]
Hiriak eta herriak
Anda, Arteche, Azpeita, Lavezares, Legazpi, Loyola, Mondragón, Nueva Vizcaya, Oroquieta, Oteiza, Pamplona, Urbistondo, Urdaneta, Zarraga, Zumarraga.
Manilako kaleak
Ayala, Arlegui, Barrengoa, Bilbao, Gaztambide, Ozcariz, Elizondo, Guernica, Durango, Echague, Goiti eta Mendiola.
Makatiko auzoak
Makati Filipinetako hiri garrantzitsuenetariko bat da, oso irekia. Han ere euskal toponimoak daude oraindik-orain: Legazpi, Salcedo eta Urdaneta.
Erreferentziak
- ↑ (Ingelesez) «The Basques’s contribution to the Philippines» euskonews.eus (456) 2008/10/10-17.
- ↑ a b c (Ingelesez) Marciano R. de Borja. (2005). Basques in the Philippines. in: The Basque Series. University of Nevada Press ISBN 978-0-87417-590-5..
- ↑ (Ingelesez) Cecil Morella. (2010-3-21). «House of Aboitiz: Basques who helped build the Philippines» ABS-CBN News.
- ↑ (Ingelesez) Benjamin Espiritu III. (2010-9-29). The Basque Culture and its Contributions to the Philippines. School of Humanities, Ateneo de Manila University.
- ↑ http://faroutliers.blogspot.com/2014/02/fate-of-basque-ethnicity-in-philippines.html
Bibliografia
- Marciano R. de Borja: Basques in the Philippines. Nevadako Unibertsitatea Renon, 2005. [1]
Kanpo estekak
- (Ingelesez)(Gaztelaniaz):Euskaldunen presentzia Filipinetatean.