Frédéric Passy
Frédéric Passy | |||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
1883 - 1883
1881eko abuztuaren 21a - 1889ko azaroaren 11
1874 - 1898
| |||||||||
Bizitza | |||||||||
Jaiotza | Paris, 1822ko maiatzaren 20a | ||||||||
Herrialdea | Frantzia | ||||||||
Heriotza | Neuilly-sur-Seine, 1912ko ekainaren 12a (90 urte) | ||||||||
Hobiratze lekua | Père Lachaise hilerria | ||||||||
Familia | |||||||||
Ezkontidea(k) | Marie Blanche Passy (en) | ||||||||
Seme-alabak | |||||||||
Familia | ikusi
| ||||||||
Leinua | famille Passy | ||||||||
Hezkuntza | |||||||||
Heziketa | Lycée Condorcet (en) Lycée Louis-le-Grand (en) | ||||||||
Hizkuntzak | frantsesa | ||||||||
Jarduerak | |||||||||
Jarduerak | ekonomialaria, politikaria eta diplomazialaria | ||||||||
Lantokia(k) | Paris | ||||||||
Jasotako sariak | ikusi
| ||||||||
Kidetza | Académie des sciences morales et politiques Parlamentuarteko Batasuna League of Peace and Freedom (en) Ligue internationale de la paix (en) Q20723437 Conférence Molé-Tocqueville (en) | ||||||||
Frédéric Passy (Paris, Frantzia, 1822ko maiatzaren 20a - Neuilly-sur-Seine, Frantzia, 1912ko ekainaren 12a) politikari, ekonomialari eta bakezale Frantziarra izan zen. Bere bizitzan bakearen bilaketari ekin zion. Estatu Kontseiluan lan egin zuen kazetari izan aurretik.
1867an Bakearen Frantziar Elkartea sortu zuen eta ondoren Bake Iraunkorrerako Nazioarteko Liga. 1877an Zientzia Moral eta Politikoetako Akademiako kide izendatu zuten eta 1881tik 1889ra Frantziako Diputatu Ganberako kide izan zen. Jules Ferryren politika kolonialistaren aurka egon zen eta gerrak egotea legez debekatu nahi izan zuen. Langileen aldeko lan-istripuen aurkako lege bat ere egin zuen.
1888an sir William Randal Cremer britainiarrarekin bildu zen. Horren ondorioz parlamentario frantziar, britainiar, italiar, espainiar, danimarkar, hungariar, belgikar eta ameriketako estatubatuarrek Elkarte Interpalamentarioa sortu zuten. Passy lehen presidenteetako bat izan zen.
Pedagogian aditua irakasle izan zen 81 urte izan zituen arte eta honen inguruko lanak ere idatzi zituen. Feminismoa ere bultzatu zuen, heriotz-zigorraren aurka idatzi zuen eta merkatu librearen alde egin zuen. Bere lanen artean Les causes économiques des guerres (1905) eta Historique du mouvement de la paix (1905) daude.
1901ean Jean Henri Dunantekin batera Bakearen Nobel Saria jaso zuen.