Gipuzkoa plaza

Gipuzkoa plaza

Donostia, Erdialdea
Gipuzkoa plaza, atzealdean Gipuzkoako Foru Aldundiaren eraikina ikus daitekelarik.
Herrialdea
Lurraldea
 Euskal Herria
 Gipuzkoa
Gipuzkoa plaza is located in Euskal Herria
Gipuzkoa plaza
Gipuzkoa plaza
Gipuzkoa plaza is located in Gipuzkoa
Gipuzkoa plaza
Gipuzkoa plaza
Gipuzkoa plaza is located in Donostia erdigunea
Gipuzkoa plaza
Gipuzkoa plaza
Koordenatuak: 43°19′16.23″N 01°58′56.06″W / 43.3211750°N 1.9822389°W / 43.3211750; -1.9822389

Gipuzkoa plaza Donostiako Erdialdean dagoen plaza edo enparantza da. Bertan Gipuzkoako Foru Aldundiaren eraikina kokatzen da. Lorategia Pierre Ducasse lorezainak diseinatu zuen.

Ezaugarriak

Plazak gaur egungo izena du 1866ko irailaz geroztik, bertan eraiki baitzen Gipuzkoako Foru Aldundiaren jauregia eta Donostia hiriburu dela omentzeko.

Oinplano laukizuzenekoa da eta bertan amaitzen dira lehen zabalguneko zortzi kale nagusiak: Elkano, Peñaflorida, Andia, Txurruka, Idiakez, Kamino, Bengoetxea eta Legazpi.

Plaza arkupez inguratua dago eta etxebizitzen fatxadak (Foru jauregiarenak ez beste) diseinu bakarrekoak dira.

Lorategia

Pierre Ducasse lehunztarrak udal lorezain gisa egin zuen 1877an lorategi erromantikoaren proiektua, Jose Goikoa arkitektoarekin batera. Plaza oraindik hutsik zegoen: Bigarren Karlistaldian adibidez tropak biltzeko erabili zen. Pierrek lorategia diseinatu zuen eta hamar zuhaitz-espezie exotiko zituen zerrenda bat aurkeztu zuen: paulownia, kakiondoa, Virginiako tulipondoa, lizar urrekara, amerikar intxaurrondoa, ailantoa, likidanbarra, katalpa eta 3500 zuhaixka[1].

Lorategiak 5.400 m2 ditu eta zenbait oroigarri eta eraikuntza berezi dauzka[2]:

2014ko apirilaren 26an Gipuzkoako Foru Aldundiak Ikurrinaren omenaldia egin eta plaza honetan masta batean jarri zuen, aurretik Espainiako Gobernuak Gipuzkoako Foru Aldundian Espainiako bandera ipintzea inposatu baitzion.

Argazki galeria


Erreferentzien aurreikuspena

  1. (Gaztelaniaz) Pierre Ducasse, jardinero de San Sebastian. Revista San Sebastian (Noiz kontsultatua: 2025-01-23).
  2. Gipuzkoa plaza parkea. Donostiako Udala (Noiz kontsultatua: 2025-01-24).