Guadiana
Guadiana | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Mota | Natura 2000 sarea, gold river (en) eta Ibai nagusi |
Luzera | 778 km |
Geografia | |
Koordenatuak | 39°07′54″N 3°43′59″W / 39.1316°N 3.733°W |
Portugalgo azpieskualdea | Algarbe |
Leku geografikoa | Guadiana River Valley (en) |
Hidrografia | |
Ibaiadarrak | ikusi
|
Arroaren azalera | 67.700 km² |
Arro hidrografikoa | Guadiana Ibaiko arroa |
Ur-emaria | 70 m³/s <> 23 m³/s (bokale <> Espainia) |
Lakuak | García Sola Reservoir (en) , La Serena urtegia, Orellana urtegia, Cíjara Reservoir (en) eta Torre de Abraham Reservoir (en) |
Iturburua | Ojos del Guadiana (en) |
Bokalea () | Cádizko golkoa eta Ozeano Atlantikoa (Huelvako probintzia Ayamonte Faro Vila Real de Santo António) |
Guadiana[1] Iberiar Penintsulako ibai nagusietakoa da. Penintsularen erdialdean dago kokatuta. Espainian, Gaztela-Mantxa, Extremadura eta Andaluzia zeharkatzen ditu, eta Portugalen, Baixo Alentejo eta Algarbe eskualdeak.
744 km-ko luzera izanik, Penintsula Iberikoko laugarren ibairik luzeena da Ebro, Duero eta Tajo ondoren.
Ibilbidea
Albaceteko probintzian sortzen da, Fuente del Ojuelo izeneko lekuan, Viveros udalerrian. Hortik Ciudad Realeko probintziara igarotzen da.
Behin Extremaduran, Merida eta Badajoz hiriak zeharkatzen ditu. Hortik Portugalen sartzen da, Baixo Alentejo azpieskualdean, tartean Mértola herritik igaroz.
Huelvako probintzia eta Faroko barrutiaren artean itsasoratzen da Ozeano Atlantikoan, bertako Ayamonte herria eta Vila Real de Santo Antonio (Algarbe, Portugal) bananduz.