Extremadura

Extremadura
Extremadura
Estremaúra
Ereserkia: Extremadurako ereserkia

Extremadurako bandera

Extremadurako armarria
Geografia
HiriburuaMérida
38°54′57″N 6°20′0″W
Hiririk handienaBadajoz
Azalera41.634
Punturik altuenaCalvitero (en) Itzuli
MugakideakAndaluzia, Gaztela-Mantxa eta Gaztela eta Leon
Administrazioa
PresidenteaGuillermo Fernández Vara (PSOE)
María Guardiola (en) Itzuli
LegebiltzarraExtremadurako Biltzarra
Demografia
Biztanleria1.059.501 (2021)
−8.209 (2019)
Dentsitatea25,45 bizt/km²
Erabilitako hizkuntzak
Ekonomia
BPG nominala17.334.000.000 € (2010)
BPG per capita16.028 € (2010)
Historia
Sorrera data: 1883
Bestelako informazioa
Ordu eremua
juntaex.es

Extremadura[1] Espainiako mendebaldeko autonomia erkidego bat da, Portugalgo mugan kokatua. Beste mugakideak hauexek ditu: iparraldean, Gaztela eta Leon; hegoaldean, Andaluzia; eta ekialdean, Gaztela-Mantxa. Hiriburua Mérida da. Cáceres eta Badajoz probintziak hartzen ditu.

Inguru naturala eta klima

Erdialdeko Mendikateak gurutzatzen du ekialdetik mendebalera, iparraldean Toledoko mendiak daude eta Sierra Morena mendilerroa hegoaldean. Klima kontinentala du; udak oso beroak dira eta euri gutxi egiten du, baina mendietan elurra sarritan izaten da. Tajo eta Guadiana ibaiek eta bi haien ibaiadarrek ureztatzen dute Extremadura.

Historia

Extremadura erromatarrek hartu zuten. Aztarna ugari ikus daiteke gaur oraindik, batez ere Meridan, antzinako Lusitaniako zati bateko hiriburua baitzen.

Cáceres hiriko plaza nagusia.

Arabiarren garaietan, Badajozeko taifak garrantzia handia izan zuen eta aftasiden garaian Algarve portugaldarrera eta Lusitaniara hedatu zuen bere erresuma. Leongo Fernando II.ak Cáceres aldera jo zuen; Coriara biztanleak eraman zituen eta eraso ausartak egin zituen Badajoz aldera. 1227an hartu zuten Cáceres eta Alfontso IX.ak Mérida, Montánchez eta Badajoz (1230) hartu zituen Abenhut garaitu ondoren. Fernando III.ak Trujillo eta Medellíngo lurrak hartu zituen.

XIII. mendean lursailak hesitzeko ekinaldi bat egin zen, lurrak Mestako abereetatik babesteko. Hala sortu ziren dehesak edo lur hesituak, erregeek bultzatu zituztenak, Mesta erakundearen indar handiari aurre egiteko modua ikusten baitzuten haietan. Lurrak hesitzean, ordea, herri lurrak jabetza pribatuen eskuetara igaro ziren; lurrik ez zuten langileak ugaritu ziren, eta emigrazioa sortu zen. Hala, gaur egun arte dirauen arazoa sortu zen garai hartan.

Bestetik, Portugalek lurralde haiek hartzeko ekinaldi ugari egin zituen Erdi Aro guztian zehar eta XIV. mendean.

1983az geroztik, Espainiako autonomia erkidego bat da.

Ekonomia

Dehesa bat.

Lehorreko nekazaritza jarduera nagusia da, Badajoz egitasmo delakoaren bidez, urez hornitua. Garia, garagarra, oloa, oliba, ardoa eta tabakoa lantzen dira batez ere. Ardiak eta txerriak (urdaiazpikoa) ugari dira eta meen aldetik Logrosango fosforita aipatzekoa da. Industria nekazaritzari lotuta dago batik bat.

Extremaduraren arazo nagusia, Erdi Arotik datorrena, lur banaketarena da, jauntxoena, alegia. Horren ondorioz, oso emigrazio biziak izan zituen, bai XIX. mendean, bai XX. mendean zehar. Mendearen hasieran ahalegin batzuk egin ziren nekazaritza indartzeko, baina ez zuten ondorio aipagarririk lortu eta Extremadura Espainiako eskualderik atzeratuenetakoa da oraindik ere.

Kultura

Hizkuntzak

Extremadurako hizkuntza nagusia eta hedatuena, ezbairik gabe, gaztelania da, batez ere gazte belaunaldien artean. Hori da hizkuntza ofizial bakarra. Gaztelaniarekin batera, hala ere, beste hizkuntza batzuk ere mintzatzen dira:

Udalerri nagusiak

Erreferentziak

Kanpo estekak