Gustavo VI.a Adolfo Suediakoa
Gustaf VI.a Adolf Suediakoa | |||||
---|---|---|---|---|---|
(1962) | |||||
1950eko urriaren 29a - 1973ko irailaren 15a ← Gustavo V.a Suediakoa - Karlos XVI.a Gustavo Suediakoa →
1907ko abenduaren 8a - 1950eko urriaren 29a | |||||
Bizitza | |||||
Jaiotza | Stockholmeko Errege Jauregia, 1882ko azaroaren 11 | ||||
Herrialdea | Suedia | ||||
Bizilekua | Stockholmeko Errege Jauregia Sofiero gaztelua | ||||
Lehen hizkuntza | suediera | ||||
Heriotza | Helsingborgs lasarett (en) , 1973ko irailaren 15a (90 urte) | ||||
Hobiratze lekua | Kungliga begravningsplatsen (en) | ||||
Heriotza modua | : pneumonia | ||||
Familia | |||||
Aita | Gustavo V.a Suediakoa | ||||
Ama | Viktoria Badengoa | ||||
Ezkontidea(k) | Princess Margaret of Connaught (en) (1905eko ekainaren 15a - 1920ko maiatzaren 1a) Louise Mountbatten (1923ko azaroaren 3a - 1965eko martxoaren 7a) | ||||
Seme-alabak | ikusi
| ||||
Haurrideak | |||||
Leinua | House of Bernadotte (en) | ||||
Hezkuntza | |||||
Heziketa | Uppsalako Unibertsitatea | ||||
Hizkuntzak | suediera | ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | arkeologo klasikoa, antropologoa, botanikaria, aristokrata, monarka eta arte bildumagilea | ||||
Jasotako sariak | ikusi
| ||||
Kidetza | Alemaniar Arkeologia Institutua Suediako Zientzien Errege Akademia Royal Swedish Academy of Letters, History and Antiquities (en) Académie des Inscriptions et Belles-Lettres Gruppo dei Romanisti (en) Swedish Olympic Committee (en) Swedish Sports Confederation (en) Royal Society | ||||
Gradua | teniente jeneral | ||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||
Erlijioa | Luteranismoa | ||||
Gustaf VI.a Adolf[1] (suedieraz: Oskar Fredrik Wilhelm Olaf Gustaf Adolf; Stockholm, 1882ko azaroaren 11a - Helsingborg, 1973ko irailaren 15a) Suediako erregea 1950tik 1973ra.
Gustavo V.a Suediakoaren eta Viktoria Badengoaren seme zaharrena. 1905. urtean Margarita Connaughtekoarekin ezkondu zen, eta 1923an Louise Mountbattenekin.
Gustaf VI.a Adolf errege izendatu zuten, erakunde monarkikoak Suediako bizitza politikoan ia indarrik ez zuenean. Gustaf VI.a Adolfen onarpen-mailari esker eutsi zion monarkiak Suediako ordezkaritza historiko eta kulturala izateari.
Lehen urteak
Gustaf Adolf 1882ko azaroaren 11n jaio zen, Gustavo eta Viktoriaren semea zen, orduan Suediako eta Norvegiako printze eta printzesa oinordekoak. Gustaf Adolf jaiotzean Eskaniako duke izendatu zitzaion.
1902n Uppsalako unibertsitatean sartu zen, eta bertan, historia, ekonomia eta arteaz gain, arkeologia ere ikasi zuen.
1905ean, Gustaf Adolf Kairon zegoela, Margarita Connaughtekoa (Connaugtheko dukearen alaba zaharrena) ezagutu zuen. Urte horretako ekainean ezkondu ziren Windsorreko gazteluan. Ezkontza-opari gisa, Oskar II.a Suediakoak ezkonberriei Sofieroko gaztelua oparitu zien. Bikoteak bost seme-alaba izan zituen:
- Gustavo Adolfo (1906-1947), Västerbottengo dukea.
- Sigvard (1907-2002), Upplandeko dukea 1934 urtera arte; 1950etik aurrera Visbyko Bernadotte kodea.
- Ingrid (1910-2000), Danimarkako erregina 1947tik, eta Frederiko IX.aren ezkontidea.
- Bertil (1912-1997), Hallandeko dukea.
- Carl Johan (1916-2012), Dalekarliako dukea 1946 arte; Visbyko Bernadotte kodea 1951etik 2012ra arte.
Margarita printzesa gaixotu eta 1920ko udan hil zen. Alargun pasa zituen urteetan, Gustaf Adolfoek hainbat bidaia egin zituen atzerrira, eta 1923an, Ingalaterran, ezagutu zuen bere bigarren emaztea izango zena, Louise Mountbatten, Milford Haven markesaren alaba, eta Viktoria Erresuma Batukoaren biloba. 1923ko azaroaren 3an ezkondu ziren Londresen. Bikoteak ez zuen seme-alabarik izan.
Erregealdia
Gustavo V.a 1950eko urriaren 29an hil ondoren, Gustaf Adolfek hartu zuen Suediako monarka-titulua.
Gustaf VI.ak fama ona izan zuen erregealdi osoan zehar, eta horregatik, nahiz eta botere politikorik ez izan, iritzi publikoak Suediako monarkia mantentzearen alde egin zuen.
90 urte zituenean (1973an), larriki gaixotu zen eta Helsingborgeko ospitalean hil zen. Bere heriotza Suediako garai nahasian gertatu zen: Parlamentuko hauteskunde-kanpainaren amaieran, eta Norrmalmstorgeko lapurreta ere orduan izan zen. Bere ilobak Carl XVI.a Gustaf Suediakoak oinordetu zuen.
Erreferentziak
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Gustaf VI.a Adolf Suediakoa |