Heinrich Böll
Heinrich Böll | |||
---|---|---|---|
1972 - 1973 ← Pierre Emmanuel - Victor Sawdon Pritchett → | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Kolonia, 1917ko abenduaren 21a | ||
Herrialdea | Alemania | ||
Heriotza | Langenbroich (en) , 1985eko uztailaren 16a (67 urte) | ||
Hobiratze lekua | Q28036176 | ||
Familia | |||
Ezkontidea(k) | Annemarie Böll (en) | ||
Seme-alabak | |||
Hezkuntza | |||
Heziketa | Koloniako Unibertsitatea | ||
Hizkuntzak | alemana | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | kanta-idazlea, gidoilaria, itzultzailea, poeta, eleberrigilea eta idazlea | ||
Lan nabarmenak | ikusi
| ||
Jasotako sariak | ikusi
| ||
Kidetza | Alemaniako hizkuntza eta literatura akademia Bavariako Arte Ederren Akademka Berlingo Arteen Akademia Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia Ameriketako Estatu Batuetako Arte eta Letren Akademia | ||
Zerbitzu militarra | |||
Parte hartutako gatazkak | Bigarren Mundu Gerra | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa | ||
| |||
Heinrich Teodor Böll (Kolonia, Ipar Renania-Westfalia, Alemania, 1917ko abenduaren 21 – Kolonia, Ipar Renania-Westfalia, Alemania, 1985eko uztailaren 16a) Alemaniako idazlea izan zen. 1972an Literaturako Nobel Saria jaso zuen.
Bizitza
Böll langile-senide batean jaio zen. 1924 eta 1928 urteen artean Koloniako eskolara joan zen., eta 1928 eta 1937 urteen artean bigarren mailako ikasketak burutu zituen. Literaturarekiko lehen topaketa 1937 izan zuen, liburu eta gauza zaharren denda batean lan egiten hasi zenean. Urte bat geroago utzi zuen denda, idazteari ekiteko. Hitlerren agintaldian, errejimenaren lan-esparru batera joan zen, hori egitea beharrezkoa baitzen unibertsitatera joan ahal izateko. Filologia alemana ikasteko matrikula egitear zegoenean, 1939ko udan, Wehrmachtek (Alemaniako armada) errekrutatu zuen.
Bigarren Mundu Gerran Frantzian, Errumanian, Hungarian eta Sobiet Batasunean borrokatu zuen. 1942an ezkondu zen, baimen batean. AEBetako armadak preso hartu zuen 1945eko udaberrian eta Frantzia eta Belgikako atxilo-guneetan egon zen. Garai horretan bere lehen semea hil zen.
1945eko abenduan Koloniara itzuli zen, emaztearekin. Gerrako bonbardaketek hondatu zuten etxea konpontzen zuen bitartean, idazteari berrekin zion. 1949an bere lehen liburua argitaratu zuen. “47ko. taldea” zeritzonean parte hartu zuen eta Hans Richter eta Alfred Andersch idazleen laguna izan zen.
Bere estiloa arina izan zen. Kritika gogorrak egin zituen xenofobia eta Alemaniako eskuin muturraren aurka.
Liburu garrantzitsuenak
- 1949 - Der Zug war pünktlich (Trena garaiz heldu zen)
- 1950 - Wanderer, kommst du nach Sparta (
- 1951 - Die schwarzen Schafe (Ardi beltza)
- 1951 - Nicht nur zur Weihnachtszeit
- 1951 - Wo warst du, Adam? (Non egon zinen, Adam?)
- 1953 - Und sagte kein einziges Wort (Eta ez zuen hitzik egin inoiz)
- 1954 - Haus ohne Hüter (Jaberik gabeko etxea)
- 1955 - Das Brot der frühen Jahre (Gazte denboretako ogia)
- 1957 - Irisches Tagebuch (Egunkari irlandarra)
- 1957 - Die Spurlosen (Desagertuak)
- 1958 - Doktor Murkes gesammeltes Schweigen
- 1959 - Billard um halb zehn (Bederatzi t’erdietako billarra)
- 1962 - Ein Schluck Erde
- 1963 - Ansichten eines Clowns (Pailazo baten aburuak)
- 1964 - Entfernung von der Truppe
- 1966 - Ende einer Dienstfahrt (Misioaren amaiera)
- 1971 - Gruppenbild mit Dame (Talde-argazkia andre batekin)
- 1974 - Die verlorene Ehre der Katharina Blum (Katharina Blumen ohore galdua)
- 1979 - Fürsorgliche Belagerung (Segurtasun sarea)
- 1981 - Was soll aus dem Jungen bloss werden?
- 1982 - Vermintes Gelände
- 1983 - Die Verwundung
- 1985 - Frauen vor Flusslandschaft (Emakumeak ibaiko paisaia batean) (hilondokoa)
Euskaraz
- Pailazo baten aburuak (Ansichten eines Clowns). 1986. Elkar argitaletxea. Itzultzailea: Jose Antonio Azpiroz.
- Katharina Blumen ohore galdua (Die verlorene Ehre der Katharina Blum). 1989. Elkar argitaletxea. Itzultzailea: Pello Zabaleta.
Ikus, gainera
Kanpo estekak