Henry Moseley

Henry Moseley

Bizitza
JaiotzaWeymouth (Dorset)1887ko azaroaren 23a
Herrialdea Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua
HeriotzaGallipoliko penintsula1915eko abuztuaren 10a (27 urte)
Heriotza modua: bala zauria
Familia
AitaHenry Nottidge Moseley
Ezkontidea(k)ezkongabea
Hezkuntza
HeziketaEton College
Summer Fields School (en) Itzuli
Trinity College, Oxford (en) Itzuli
Oxfordeko Unibertsitatea
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakfisikaria, ingeniaria eta kimikaria
Enplegatzailea(k)Oxfordeko Unibertsitatea
Manchesterreko Unibertsitatea
Jasotako sariak
InfluentziakErnest Rutherford
KidetzaManchester Literary and Philosophical Society (en) Itzuli
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkakLehen Mundu Gerra

Henry Gwyn Jeffreys Moseley (Weymouth, Dorset, Erresuma Batua, 1887ko azaroaren 23a - Gallipoli, Otomandar Inperioa, 1915eko abuztuaren 10a) britainiar fisikari eta kimikaria izan zen. Zientziari eginiko aportazio nagusia Moseleyren legea izan zen: kimikan, atomo baten zenbakiaren (Z) eta irradatzen dituen X izpien uhin-luzeraren artean dagoen erlazioa zehazten duen legea.

Rutherford eta Antonius van den Broekek zehatz-mehatz definitutako Bohrren eredu atomikoari ezinbesteko laguntza eman zion, nukleo atomikoek zenbaki atomikoaren berdinak diren karga positibok dituztela esanez.

50 elementu baino gehiagoren X izpien espektroak ikertu zituen eta, 1912an, zenbaki atomikoen legea aurkitu zuen, izpi katodikoez bonbardatutako elementu batek ekoizten dituen X izpien frekuentziaren erroa elementu horren zenbaki atomikoarekin proportzionala da.

Biografia

Henry Gwyn Jeffreys Moseley Weymouthen jaio zen, Dorseten, Erresuma Batuan, 1887ko azaroaren 23an.

Aita naturalista izan zuen, Anatomia irakaslea Oxforden eta Challenger Expedition-eko kide[1].

Eton Collegen egin zituen lehen ikasketak eta, 1906an, Oxford Unibertsitateko Trinity Collegen sartu zen. 1910ean, Manchester Universityra joan zen Ernest Rutherfordekin lan egitera[1].

Atomoen egitura aztertu zuen, eta 1913an gai kimiko baten X izpien espektroaren eta atomo-zenbakiaren artean harreman zuzen bat aurkitu zuen, analisi kimikorako prozedura berri bat ezarriz. Bere aurkikuntzei esker elementu kimikoen atomo-zenbakiak zehatzago ezagutu ziren, eta zehatzago kokatu ahal izan ziren gai kimikoen sailkapenean.

Henry Moseleyk taula periodikoko elementu bakoitzari zenbaki atomiko bat esleitu zionean, hutsuneak non zeuden zehazki jakin ahal izan zuen. 1913-1914. urteak ziren artean eta Moseleyk argi ikusi zuen lantanidoak 14 bakarrik izan zitezkeela (zeriotik hasi eta luteziorainokoak) eta 61 zenbaki atomikoduna zela artean aurkitzeko zegoen bakarra. Hala ere, ez zen 1947ra arte isolatu. Prometio izena eman zitzaion[2].

1914an, Manchester utzi eta Oxfordera itzuli zen, ikerketan murgiltzeko xedean, baina I. Mundu Gerra hasi zen eta horrek beste bide batera eraman zuen. Royal Engineers dibisioan alistatu zen eta Gallipolira destinatu zuten. 1915eko abuztuaren 10ean, Gallipoliko guduan, frankotiratzaile baten balan eman zion buruan telegrafiatzen saiatzen ari zen bitartean[3]. Horrela bukatu zen Moseleyren bizia, 27 urte besterik ez zituenean.

Historialari askoren baitan, Moseley Nobel Saria irabazi ahal izateko lanak eginak zituen, baina bizirik dauden ikertzaileentzako bakarrik da sari hori. Orduz gero, Erresuma Batuko gobernuak II. Mundu Gerran eta gaur arte, behintzat, ez die garrantzi handiko zientzialariei gerra garaian armadan alistatzen uzten.

Moseleyren legea: kimikan, atomo baten zenbakiaren (Z) eta irradatzen dituen X izpien uhin-luzeraren artean dagoen erlazioa zehazten duen legea.

Gerra eta heriotza

1914. urtean Manchesterretik joan zen, Oxfordera itzultzeko bere ikerketarekin aurrera jarraitzeko asmoarekin. Baina Lehen Mundu Gerrak bere planak aldatu zituen. Ejertzitu britaniarren Royal Eingeneers-en dibisioan egon zen 1914. urtean bere postua alde batera utziz gerrara joateko. Galipoliko gudura joan zen, Turkian komunikazioko tekniko ofizial gisa lan egitera. Apirilean joan zen eta abuztuan hil zuen frankotiratzaile batek.

27 urterekin hil zen, eta hainbat zientzialarien usteetan, ekarpen handiak egin zitzazken estruktura atomikoaren jakintzan.

Isaac Asimov idazlea eta biokomika irakaslearen ustetan, Moseleyek aukera handiak zituen 1916. urteko Fisikako Nobel Saria irabazteko.

Ikerketak eta lanak

Moseley-ek bere denbora, X izpien ikerketan erabili zuen, aurretik William Henry Bragg eta Max Von Lau-en ikerketetan oinarrituz. Zientzialari hauek, frogatu zuten izpiak antikatodo bezala erabilitako metaletatik zetoztela eta gainera difrakzio kristalografikoaren bitartez beraien frekuentzia kalkulatzea posible zela esan zuten.

Moseley-ren legea:

Erregularitate bat lortu zuen elementu kimikoek igortzen duten X izpien luzeraren eta elementuen zenbaki atomikoen artean. Aurkikuntza honi esker Moseleyek lortu zuen elementu kimikoak berrantolatzea taula periodikoan.

Aurkikuntzarekin hasteko Z zenbaki atomikoa hartu zuen. Honek adierazten du nukleoan dauden protoi kopurua. Mendeléieven sorkuntza hobetu zuen, kuantitatiboki baieztatu zuelako zenbaki atomikoaren kontzeptua. Beste alde batetik, Ernest Rutherfordek proposatutako eredu atomikoa mantendu zuen.

Aportazioak

Moseley-k taula periodikoaren inguruan egin zuen formulazioaren ondorioz bertan  zeuden hutsuneak konpontzea lortu zuen.

Egin zuen formularioaren helburua elementuek katodoan izpien bonbardaketa jasotzean igorritako x-izpien uhin luzera zehaztea zen.

Horretarako sistema kristalografiko bat erabili zuen. Honen helburua x izpiak kristal batean erortzearen ondorioz sortutako desbideratzearen ondorioz sortutako olatuaren neurketa izan zen.

Esperimentuak

Hogeita hamar metal baino gehiagorekin saiakuntza egin ondoren, isuritako espektroetan agertu ziren x izpien inguruko ondorioa lortu zuen.Esperimentu bakoitzean, x izpiak elementu kimikoaren zenbaki atomikoarekiko proportzionala den uhin luzera bat lortu zuen.

Horrela lortu zuen Moseley-k elementu kimikoen zenbaki atomikoa eta honekin taula periodikoa zuzendu eta berreraiki zuen.

Aurkitu ez ziren hiru elementu berri sartu zituen taula periodikoan: Renioa, Teknezioa eta Promedioa.

Erreferentziak

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Henry Moseley Aldatu lotura Wikidatan