José Torres Gil
José Torres Gil | |
---|---|
![]() (2024) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Santa Cruz de la Sierra, 1995eko martxoaren 28a (29 urte) |
Herrialdea | ![]() ![]() |
Bizilekua | Córdoba |
Jarduerak | |
Jarduerak | txirrindularia |
Parte-hartzailea
| |
![]() ![]() |
José Augusto Torres Gil (Santa Cruz de la Sierra (Bolivia), 1995eko martxoaren 28a) argentinar txirrindularia da BMX modalitatean aritzen dena[1]. 2024ko Udako Olinpiar Jokoetan urrezko domina irabazi zuen estilo librean.[2]
José "Maligno" Torres ezizenaz ezagutzen da.[2]
Ibilbidea
Guraso argentinarrak Boliviara joan ziren lanera eta han jaio zen José Torres Gil. 11 urte zituela Argentinara itzuli zen familia, Córdoba hirira.[3] Ordutik Argentinarekin lehiatzen du nazioarteko txapelketatan. Francisco anaia bikiarekin hasi zen BMX modalitatean lehiatzen.
2017an Nass Pro Park kategoria profesionalean munduko rider onenak garaitu zituen Bristolen. eta 2018an Estonian. 2023an Panamerikar Jokoetako txapelduna izan zen eta 2024ko ekainean Kaliforniako X Games ekitaldian urrezko domina irabazi zuen.[4]
2024ko Udako Olinpiar Jokoetan urrezko domina eskuratu zuen.[2]
Nazioarteko domina taula
Olinpiar Jokoak | |||
---|---|---|---|
Urtea | Lekua | Domina | Lehiaketa |
2024 | Paris (![]() |
![]() |
BMX estilo librea |
Panamerikar Jokoak | |||
Urtea | Lekua | Domina | Lehiaketa |
2019 | Lima (![]() |
![]() |
BMX estilo librea |
2023 | Santiago (![]() |
![]() |
BMX estilo librea |
Panamerikar Txapelketak | |||
Urtea | Lekua | Domina | Lehiaketa |
2021 | Lima (![]() |
![]() |
BMX estilo librea |
2022 | Lima (![]() |
![]() |
BMX estilo librea |
Hego Amerikako Jokoak | |||
Urtea | Lekua | Domina | Lehiaketa |
2022 | Asuncion (![]() |
![]() |
BMX estilo librea |
Erreferentziak
- ↑ «TORRES GIL Jose | FISE» web.archive.org 2018-12-25 (Noiz kontsultatua: 2024-08-25).
- ↑ a b c (Gaztelaniaz) «Primera medalla de oro para la Argentina en París 2024: José “Maligno” Torres se consagró en el BMX freestyle» Todo Noticias 2024-07-31 (Noiz kontsultatua: 2024-08-25).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Quién es José "Maligno" Torres: nació en Bolivia y le dio la primera medalla a la Argentina en París 2024» Todo Noticias 2024-07-31 (Noiz kontsultatua: 2024-08-25).
- ↑ (Gaztelaniaz) Rockwheels. (2023-07-25). «José "Maligno" Torres hace historia en los X Games» Rockwheels (Noiz kontsultatua: 2024-08-25).