Kentucky Fried Chicken
Kentucky Fried Chicken | |
---|---|
![]() | |
Datuak | |
Izen laburra | KFC |
Mota | janari lasterreko jatetxe-katea, marka eta kapital irekiko enpresa |
Jarduera sektorea | quick service restaurant sector (en) ![]() |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Jarduera | |
Ekoizpena | fried chicken (en) ![]() |
Agintea | |
Zuzendari exekutiboa | Sabir Sami (en) ![]() |
Legezko forma | filial |
Jabea | Yum! Brands (en) ![]() |
Historia | |
Sorrera | 1930 |
Sortzailea | |
Sorlekua | North Corbin (en) ![]() |
webgune ofiziala![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() |
Kentucky Fried Chicken edo KFC (euskaraz Kentuckyko Oilasko Errea) Ameriketako Estatu Batuetako janari laster jatetxe kate edo frankizia bat da. Jatetxe kate honen espezialitatea oilasko errea da eta Yum! Brands elikagai ekoizle taldearen barnean dago.
Historia
Jatetxe kate honen jatorria 1939an Colonel Sanders sukaldari eta enpresariak Kentucky estatuko North Corbin udalerrian zuen jatetxean bere errezeta jarraituz oilasko errea prestatzen hasi zenean kokatzen da. Oilasko hauek arrakasta eduki, bezeroak ugatitzen hasi eta jatetxe berriak irekiz joan zen. Honela Kentucky Fried Chicken enpresa osatuz joan zen.
Aipatzekoa da jatetxe kate hau ospetsu bilakatu duen ikur edo logoko gizona Harland D. Sanders bera zahartzaroan egindako argazki batean agertu ondorengo karikatura bat dela. Harland D. Sandersek nahitan eta jendea nahiz bezero berriak erakartzeko asmoz, hiriz-hiri eta udalerriz-udalerri burutik oinetaraino zuriz eta apain, kapela zuriz eta bizar zuriz agertu ohi zela. Herrialde hartako kultura herrikoira Sanders kapitaina ezizenez iragan da.
Euskal Herrian
Euskal Herrian gaur egunez KFC kateak 6 jatetxe ditu: Iruñea (3 jatetxe), Bilbo (2 jatetxe) eta Baionan (jatetxe bat).
Kanpo estekak
- Kentucky Fried Chicken enpresaren webgunea (Ingelesez)