Kiwi (animalia)

Kiwi (animalia)
Sailkapen zientifikoa
KlaseaAves
OrdenaApterygiformes
FamiliaApterygidae (en) Itzuli
Generoa Apteryx
Shaw, 1813[1]
Azpibanaketa
Datu orokorrak
Mugimenduabipedismo
Eguneko zikloagaueko

Kiwiak (Apteryx) hegan egiten ez dakien hegazti txikia da, oilo baten tamainakoa gutxi gorabehera, Zeelanda Berrian bizi dena. Izena maorieratik dator, europarrak Zeelanda Berrira iritsi aurretik bertan hitz egiten den hizkuntzatik, alegia.

Biologia

Animalia lotsati eta gautarra da. Usaimena oso garatua du, lur azpian dauden zizareak jaten dituelako batik bat. Hala ere, orojalea da.

Arrautzak arrak zaintzen ditu lurraren azpian, baina arrautza jaio ondoren, kiwia oraindik garatuta egon gabe ere, bere kaxa moldatu behar du janaria bilatzeko.

Espezieak

Kiwi generoak bost espezie ditu eta horietako batek, lau azpiespezie:

  • Kiwi orbandun handia edo roroa (Apteryx haastii).
  • Kiwi orbandun txikia (Apteryx owenii)
  • Rowia (Apteryx rowi)
  • Tokoeka (Apteryx australis), lau azpiespezie dituena:
    • Stewart Uharteko tokoeka (Apteryx australis lawryi).
    • Iparraldeko Fiordlandeko tokoeka (Apteryx australis?)
    • Hegoaldeko Fiordlandeko tokoeka (Apteryx australis?)
    • Haasteko tokoeka (Apteryx australis?).
  • Iparraldeko Uharteetako kiwi marroia (Apteryx mantelli)

Erreferentziak

  1. Cite warning: <ref> tag with name SN cannot be previewed because it is defined outside the current section or not defined at all.