Kopenhageko Unibertsitatea
Kopenhageko Unibertsitatea | |
---|---|
![]() | |
Datuak | |
Mota | ikerketa-unibertsitate publikoa eta erakundea |
Herrialdea | Danimarka |
Jarduera | |
Kidetza | ORCID, International Alliance of Research Universities (en) ![]() ![]() ![]() ![]() |
Eskumendekoak | Center for Macroecology, Evolution and Climate (en) ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() |
Erabilitako hizkuntza | daniera |
Zuzendaritza-taldea | |
Osatuta | |
Zeren jabe | |
Historia | |
Sorrera | 1479ko ekainaren 1a |
webgune ofiziala![]() ![]() ![]() ![]() ![]() |

Kopenhageko Unibertsitatea (danieraz: 'Københavns Universitet') Danimarkako unibertsitate eta ikerketa instituzio handiena eta zaharrena da. Kopenhage hiriburuan kokatuta dago.
Historia
1479an sortua, Danimarkako unibertsitaterik zaharrena da. Eta bakarra izan zen 1536an Lund-eko Studium Generale itxi eta 1920ko hamarkadaren amaieran Aarhuseko Unibertsitatea sortu arte. Katolikoen eta teologia ikasketen zentroa bihurtu zen orduan, Zuzenbidea, Medikuntza eta Filosofia irakatsiz.
1675 eta 1788 urteen artean, Unibertsitateak diploma eta titulua lortzeko azterketen beharra ezarri zuen. Poliki-poliki fakultate guztiek azterketak ezarri zituzten diplomak eman aurretik.
Unibertsitatean ondarean Arnamagnæanske Samling edo Arnamagnæanske bilduma dago, islandiar eta norvegiar jatorriko Erdi Aroko eskuizkribu eta pergaminoen bilduma. Bilduma pribatu hau Árni Magnússon intelektualarena zen, eta 1830. urtean Kopenhageko Unibertsitatearen eskuetan utzi zitue, 1730ean, hil baino lehenago.[1]
Lehenengo emakumezko ikaslea 1877an erregistratu zen. Egun ikasle gehienak emakumezkoak dira, %57.
Ezaugarriak
37.000 ikasle inguru ditu, gehienak emakumeak. 9.000 langile ditu. Campus desberdinak ditu, gehienak Kpenhage erdialdean. Kurtso gehienak danieraz ematen dira; dena dela, gero eta gehiago dira alemanieraz eta ingelesez ematen direnak. Unibertsitatea International Alliance of Research Universities (IARU) erakundearen partaidea da. Munduko "Hamar unibertsitate onenen" artean dago (Webometrics Rankings).
Fakultateak
Kopenhageko Unibertsitateak gaur egun zortzi fakultate ditu. Datu hori denboraz aldatzen joan da:[2]
- Osasun Zientzien Fakultatea
- Humanitateen Fakultatea
- Zuzenbide Fakultatea
- Bizi-zientzien Fakultatea
- Farmazia-zientzien Fakultatea
- Zientzien Fakultatea
- Gizarte zientzien Sociales Fakultatea
- Teologia Fakultatea


Ikasle ospetsu batzuk
- Johanne Andersen (1913-1999), apaiz luterotarra.
- Caspar Bartholin (1585-1629), medikuntza irakaslea hasieran eta, ondoren, teologiakoa.
- Rasmus Bartholin (1625-1698), geometri irakaslea eta, ondoren, medikuntzakoa. Birrefringentzia aurkitu zuen.
- Georg Brandes (1842-1927), idazlea.
- Tycho Brahe (1546-1601), astronomoa.
- Niels Bohr (1885-1962), fisikaria, Nobel Saria jaso zuen.
- Ludvig Holberg (1684-1754), idazlea.
- August Krogh (1874-1949), fisikaria, Nobel Saria jaso zuen.
- Ole Christensen Rømer (1644-1710) astronomoa.
- Otto Jespersen (1860-1943), hizkuntzalaria, International Phonetic Associationen sortzailea.
- Wilhelm Johannsen (1857-1927), botanikaria.
- Søren Kierkegaard (1813-1855), filosofoa.
- Adam Gottlob Oehlenschläger (1779-1850), poeta, Danimarkako ereserkiaren letraren egilea.
- Sofie Petersen (1955-), apezpiku luterotarra.
- Poul Nyrup Rasmussen (1943-), Danimarkako lehen ministroa (1993-2001).
- Ole Rømer (1644-1710), astronomoa
- Poul Schlüter (1929-2021), Danimarkako lehen ministroa (1982-1993).
- Jens Christian Skou (1918-2018), kimikaria, Nobel Saria jaso zuena (1997).
- Bengt Strömgren (1908-1987), astrofisikaria.
- Hans Christian Ørsted (1777-1851), XIX. mendeko fisikari ospetsua.
Erreferentziak
Kanpo estekak
- (Danieraz):Webgune ofiziala.
- (Danieraz):Unibertsitatearen historia.