Jens Christian Skou
Jens Christian Skou | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Jens Christian Skou |
Jaiotza | Lemvig (en) , 1918ko urriaren 8a |
Herrialdea | Danimarka |
Heriotza | Aarhus, 2018ko maiatzaren 28a (99 urte) |
Hobiratze lekua | Risskov Kirkegård (en) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Kopenhageko Unibertsitatea Aarhusko Unibertsitatea |
Hizkuntzak | ingelesa daniera |
Jarduerak | |
Jarduerak | kimikaria, autobiografialaria, unibertsitateko irakaslea, fisiologoa eta biokimikaria |
Enplegatzailea(k) | Aarhusko Unibertsitatea |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Alemaniako Natur Zientzien Leopoldina Akademia Ameriketako Estatu Batuetako Zientzien Akademia Nazionala Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia European Molecular Biology Organization (en) Academia Europaea (en) Royal Danish Academy of Sciences and Letters (en) The Japanese Biochemical Society (en) American Physiological Society (en) |
Jens Christian Skou (ˈjɛns kʁæsdjæn ˈsɡʌʊ̯ˀ ahoskatua; Lemvig, Danimarka, 1918ko urriaren 8a - Risskov, Aarhus, 2018ko maiatzaren 28a) daniar kimikaria izan zen.
Biografia
Medikuntza-ikasketak egin zituen Kopenhageko Unibertsitatean, eta 1944an lizentziatu zen. 1947an, Aarhus Unibertsitateko Fisiologia Institutuan sartu zen, eta 1954an eskuratu zuen doktoregoa.
1963an, Aarhusko fisiologia-irakasle izendatu zuten, eta biofisikako irakasle gisa lan egin zuen 1977tik 1988ra.
1997an, Kimikako Nobel saria jaso zuen, Paul D. Boyer eta John E. Walker zientzialariekin batera, zelularen sodio-ioiak eta potasio-ioiak orekan iraunarazten dituen ATPasa entzimaren inguruan egindako aurkikuntzengatik.
1950ean, karramarro baten zelularen mintzekin egindako lanen ondorioz, entzima bat aurkitu zuen Skouk sodioa zelulatik kanpora eta potasioa zelula barnera igaroarazten dituena. Mekanismo horrek, zeinak ATPtik eskuratzen baitu energia, garrantzi handiko zeregina du nerbioen kitzikaduran, punpa moduko zeregin horrengatik ez balitz zelulen funtzioak eten egingo liratekeelako.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak