Londresko maratoia
Londresko maratoia London Marathon | |
---|---|
Sorrera | 1981 |
Tokia | Londres (Ingalaterra) |
Modalitatea | maratoia |
Distantzia | 42,195 km |
Garaipen gehien | Gizonezkoak: Eliud Kipchoge (4) Emakumezkoak: Ingrid Kristiansen (4) |
Errekorrak | Gizonezkoak (2023): 2:01:25 Kelvin Kiptum Emakumezkoak (2003): 2:15:25 Paula Radcliffe |
Txapeldunak | Gizonezkoak (2024): Alexander Mutiso Emakumezkoak (2024): Peres Jepchirchir |
Webgunea | www.virginmoneylondonmarathon.com |
Londresko maratoia (ingelesez: London Marathon) 42,195 kilometroko maratoi bat da, urtero ospatzen dena, apirilean. World Marathon Majorseko kide da, munduko sei maratoirik garrantzitsuenak biltzen dituena.
Historia
Londresko maratoia ez da Erresuma Batuko hiriburuan jokatzen den lasterketa zaharrena. Londresen izan ziren 1908ko Udako Olinpiar Jokoetan maratoian arrakasta itzela izan zuen eta 1909an Unibertsitate politeknikoak Polytechnic Marathon maratoia abiatu zuen, Poly ezizenaz ezagutzen dena, eta urtero jokatu zen 1996 artean.
1979ko New Yorkeko maratoian korri egin eta hango giroaz liluratuta Londresen antzeko maratoi berri bat sortu behar zela erabaki zuten Chris Brasher eta John Disley atletek. 1981ko martxoaren 29an izan zuen lehenengo ekitaldia eta 20.000 lasterkarik parte hartzea eskatu zuten arren 6.747 korrikalarik lortu zuten inskribatzea. Lehenengo ekitaldi hartan gainera aurreneko biak eskutik helduta sartu ziren, biak txapeldun izendatu zituzten beraz, Inge Simonsen norvegiarra eta Dick Beardsley estatubatuarra.
1983an gurpildun aulkien lasterketa jarri zen martxan.
Ibilbidea
Tamesis ibaiaren bi ertzetan jokatzen da maratoia. Greenwich parkean du abiapuntua eta hegoaldeko ertzetik aurrera egin ondoren Tower Bridgen gurutzatzen dute ibaia eta handik Canary Wharf eremura. Handik mendebalderantz jotzen dute St. James jauregiaren inguruan amaitu arte.
Palmaresa
Korrikalariak
Urtea | Gizonezko irabazlea | Denbora | Emakumezko irabazlea | Denbora |
---|---|---|---|---|
1981¹ | Inge Simonsen Dick Beardsley |
2:11:48 | Joyce Smith | 2:29:57 |
1982 | Hugh Jones | 2:09:24 | Joyce Smith | 2:29:43 |
1983 | Mike Gratton | 2:09:43 | Grete Waitz | 2:25:29 |
1984 | Charlie Spedding | 2:09:57 | Ingrid Kristiansen | 2:24:26 |
1985 | Steve Jones | 2:08:16 | Ingrid Kristiansen | 2:21:06 |
1986 | Toshihiko Seko | 2:10:02 | Grete Waitz | 2:24:54 |
1987 | Hiromi Taniguchi | 2:09:50 | Ingrid Kristiansen | 2:22:48 |
1988 | Henrik Jørgensen | 2:10:20 | Ingrid Kristiansen | 2:25:41 |
1989 | Douglas Wakiihuri | 2:09:03 | Véronique Marot | 2:25:56 |
1990 | Allister Hutton | 2:10:10 | Wanda Panfil | 2:26:31 |
1991 | Yakov Tolstikov | 2:09:17 | Rosa Mota | 2:26:14 |
1992 | António Pinto | 2:10:02 | Katrin Dörre-Heinig | 2:29:39 |
1993 | Eamonn Martin | 2:10:50 | Katrin Dörre-Heinig | 2:27:09 |
1994 | Dionicio Cerón | 2:08:53 | Katrin Dörre-Heinig | 2:32:34 |
1995 | Dionicio Cerón | 2:08:30 | Małgorzata Sobańska | 2:27:43 |
1996 | Dionicio Cerón | 2:10:00 | Liz McColgan | 2:27:54 |
1997 | António Pinto | 2:07:55 | Joyce Chepchumba | 2:26:51 |
1998 | Abel Antón | 2:07:57 | Catherina McKiernan | 2:26:26 |
1999 | Abdelkader El Mouaziz | 2:07:57 | Joyce Chepchumba | 2:23:22 |
2000 | António Pinto | 2:06:36 | Tegla Laroupe | 2:24:33 |
2001 | Abdelkader El Mouaziz | 2:07:09 | Derartu Tulu | 2:23:57 |
2002 | Khalid Khannouchi | 2:05:38 | Paula Radcliffe | 2:18:56 |
2003 | Gezahegne Abera | 2:07:56 | Paula Radcliffe | 2:15:25 (R) |
2004 | Evans Rutto | 2:06:18 | Margaret Okayo | 2:22:35 |
2005 | Martin Lel | 2:07:35 | Paula Radcliffe | 2:17:42 |
2006 | Felix Limo | 2:06:39 | Deena Kastor | 2:19:35 |
2007 | Martin Lel | 2:07:41 | Zhou Chunxiu | 2:20:38 |
2008 | Martin Lel | 2:05:15 | Irina Mikitenko | 2:24:14 |
2009 | Samuel Wanjiru | 2:05:10 | Irina Mikitenko | 2:22:11 |
2010 | Tsegaye Kebede | 2:05:19 | Aselefech Mergia | 2:22:38 |
2011 | Emmanuel Mutai | 2:04:40 | Mary Keitany | 2:19:19 |
2012 | Wilson Kipsang | 2:04:44 | Mary Keitany | 2:18:37 |
2013 | Tsegaye Kebede | 2:06:04 | Priscah Jeptoo | 2:20:15 |
2014 | Wilson Kipsang | 2:04:29 | Edna Kiplagat | 2:20:21 |
2015 | Eliud Kipchoge | 2:04:42 | Tigist Tufa | 2:23:21 |
2016 | Eliud Kipchoge | 2:03:05 | Jemima Sumgong | 2:22:58 |
2017 | Daniel Wanjiru | 2:05:48 | Mary Keitany | 2:17:01 |
2018 | Eliud Kipchoge | 2:04:17 | Vivian Cheruiyot | 2:18:31 |
2019 | Eliud Kipchoge | 2:02:37 | Brigid Kosgei | 2:18:20 |
2020 | Shura Kitata Tola | 2:05:58 | Brigid Kosgei | 2:18:58 |
2021 | Shura Kitata | 2:04:01 | Joyciline Jepkosgei | 2:17:43 |
2022 | Amos Kipruto | 2:04:39 | Yalemzerf Yehualaw | 2:17.26 |
2023 | Kelvin Kiptum | 2:01:25 (R) | Sifan Hassan | 2:18:33 |
2024 | Alexander Mutiso | 02:04:01 | Peres Jepchirchir | 2:16:16 |
- ¹ 1981eko gizonezkoen ekitaldian lehenengo biak eskutik helduta sartu ziren helmugan.
Gurpildun aulkiak
Garaipenak
Gizonezkoak
Emakumezkoak
Lasterkaria | Garaipenak | Urteak |
---|---|---|
Ingrid Kristiansen | 4 | 1984, 1985, 1987, 1988 |
Katrin Dörre-Heinig | 3 | 1992, 1993, 1994 |
Paula Radcliffe | 3 | 2003, 2005, 2006 |
Mary Keitany | 3 | 2011, 2012, 2017 |
Gurpildun aulkiak
- Gizonezkoak:
- Emakumezkoak:
Kanpo estekak
- (Ingelesez) Londresko maratoiaren webgune ofiziala