Lucia Berlin
Lucia Berlin | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Lucia Brown |
Jaiotza | Juneau, 1936ko azaroaren 12a |
Herrialdea | ![]() |
Heriotza | Marina del Rey, 2004ko azaroaren 12a (68 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea |
Enplegatzailea(k) | University of Colorado (en) ![]() Naropa Unibertsitatea |
Lan nabarmenak | |
Jasotako sariak | ikusi
|
luciaberlin.com |
Lucia Brown Berlin (Juneau, Alaska, AEB, 1936ko azaroaren 12a – Marina del Rey, AEB, 2004ko azaroaren 12a) estatubatuar idazlea izan zen.[1][2]
77 ipuin idatzi zituen eta hiru ipuin liburu baino ez zituen argitaratu, Homesick (1991), So Long (1993) eta Where I Live Now (1999), bere nortasunarekin eta bizitza konplexu baten esperientziarekin lotutako gaiekin, eta horrek, kritikari literarioen arabera, pertsonaia madarikatu eta legenda bihurtu zuen.[1] 1991n, American Book Award saria irabazi zuen Homesick lanarekin. Hala ere, bere lana ahaztuta geratu zen hainbat urtez, harik eta 2015ean, hil eta hamaika urtera, Manual para mujeres de la limpieza hil osteko kontakizunen liburua argitaratu zen arte. Literatura-aldizkari nagusiek urte hartako libururik onenetakotzat jo zuten, eta bestsellerra bihurtu zen.[3][4][5][6] Berlinek historia sentimental oinazetua izan zuen, alkoholismoa, arazo ekonomiko larriak eta osasun arazoak.[1] Ernest Hemingway eta Raymond Carver-ekin alderatu dute haren lana.[7][8]
Bizitza
1936an jaio zen Alaskako hiriburuan, Juneaun. Aita meatze-ingeniaria zen, eta familiarekin batera Idahoko, Kentuckyko eta Montanako hainbat aztarnategitatan ibilia zen, harik eta 1941ean gerrara joan zen arte. Ama eta ahizpa El Pasora (Texas) joan ziren amaren aldeko aitona-amonekin, eta han Lucia beka bati esker joan zen mojen eskola batera, non protestante bakarra zen.[3] Lucia Berlinek emakume "hotz, arrazista eta alkoholiko" deskribatu du bere ama kontakizun askotan. Isiltasuna izeneko ipuinean azaltzen du "amak botila alabak baino nahiago zuela ". Lucia auzoko familia siriar batekin bizi zen ia-ia.[3]
Gerraren bukaeran, familia Txilen kokatu zen. Han, klase ertaineko neskato estatubatuar bat izatetik goi mailako andereño txiletar bat izatera pasatu zen, eskola pribatu esklusibo bateko ikaslea. Asteburuetan, goi-klaseko jaien eta txaboletara egiten zituen bisiten artean banatzen zuen bere denbora, irakasle estatubatuar erdi misiolari eta erdi iraultzaile batekin batera, Onak eta txarrak ipuinean kontatu zuenez.[3]
Idazle edo kazetari izan nahi zuen eta 1955ean, espainol jariakor batekin, Mexiko Berriko Unibertsitatean hasi zen ikasten, non Ramón José Senderren ikaslea izan zen.[9][10]
Lucia Berlin 17 urte zituela, eskultore batekin ezkondu zen, eta bigarren semea izan zuenean utzi egin zuen. Garai horretan, artean Albuquerquen bizi zela, ikasketak bukatu eta Edward Dorn poeta ezagutu zuen, bere bizitzan funtsezkoa izan zen pertsona bat. Bere maisua, Robert Creeley idazlea ere ezagutu zuen, eta Harvardeko bere bi lankide, Carrera Newton eta Buddy Berlin, jazz musikariak biak. Orduantxe hasi zen idazten.[10]
1958an, 22 urte zituela, Newton pianistarekin ezkondu zen eta Lucia Newton izenarekin sinatu zituen bere lehen testuak. 1959an, senar-emazteak eta seme-alabak New Yorkeko loft batera joan ziren bizitzera. Carrerak etengabe egin zuen lan, eta bikotea Denise Levertov eta Mitchell Goodman bizilagunen lagun egin zen, baita beste poeta eta artista batzuena ere, hala nola John Altoon, Diane di Prima eta Amiri Baraka.[10]
1961ean, Lucíak Newton utzi eta Mexikora joan zen seme-alabekin eta Buddy Berlinekin, zeinekin Mexikon ezkondu eta hirugarren senarra izan zen. Lucia Berlinen biografiaren arabera, Buddy lagun karismatikoa izan zen, baina heroinazalea ere bazen.[9] Berarekin beste bi seme-alaba izan zituen, 1962an eta 1965ean jaioak. 1968an dibortziatu ziren. Lucia ez zen inoiz berriro ezkondu.[10]
Dibortziatu ostean, Mexiko Berriko Unibertsitatean ordezko irakasle lanetan jardun zuen.
1971tik 1994ra Berkeley eta Oaklanden (Kalifornia) bizi izan zen. 30 urte pasatxorekin, Luciak hiru ezkontza utzi zituen atzean eta lau seme-alaba zituen bere ardurapean. Lanbiderik eta diru-sarrera fijo barik, lan ugari egin zituen: bigarren hezkuntzako irakaslea, ginekologiako kontsultategi bateko harreragilea, ospitale bateko larrialdietako gelan erizain laguntzailea eta garbitzailea ere bai —nahiz eta lana aurkitzea kosta egiten zitzaion, andreak, azaltzen duenez, "ikasitako" hautagaiez mesfidatzen baitziren—. Bere esperientziak, alkoholaren desintoxikazio zentroetatik igarotzeaz gain, Mexikora egindako bisita sarriak izan ziren —batez ere 1991n eta 1993an— ahizpa minbiziak jota bizi zen tokian, idatzi zituen kontakizunetan islatuta geratu ziren, literaturan oso ohikoak ez diren gaiak, literaturaren kritikaren arabera.[3][9]
Ama 1986an hil zitzaion. Segur aski suizidioa izan zen.[10]
1994an, Edward Dorn-en bitartez, Coloradoko Unibertsitatean plaza bat lortu zuen eta hurrengo sei urteak Boulderren eman zituen idazle bisitari eta irakasle laguntzaile lanetan. Bere egonaldiko bigarren urtean irakaskuntzaren bikaintasunaren unibertsitateko saria irabazi zuen.[10]
Boulderreko urteetan, lagun-komunitate estu batekin erlazionatu zen, besteak beste, Dorn eta bere emazte Jennie, Anselmo Hollo, Bobbie Louise Hawkins lagun zaharra, Kenward Elmslie poeta eta Stephen Emerson prosistarekin.
Ikasleek biziki maite zuten, baina klimak ez zion onik egiten, eta arnasketa-arazoa okertu egin zitzaion, oxigeno-botila batetik ezin aldentzeraino.[3]
2001ean, biriketako minbizi batek erretiroa hartzera behartu zuen. Kaliforniara joan zen seme-alabengandik hurbil egotera, eta haietako baten etxeko garajean jarri zen bizitzen.[9] 2004ko azaroaren 12an hil zen Marina del Reyn, 68 urte betetzen zituen egunean.
Bere obraren gakoak
Lucia Berlinen lana eta Carverena alderatu dituzte literatur kritikariek. Pertsonaia madarikatu eta kondairazko baten alderdi guztiak erakusten ditu: historia sentimental atsekabetua, alkoholismoa, besteen etxeak garbituz konpondu zituen arazo ekonomiko larriak, osasun-arazoak... bere idatzietan islatu ziren esperientzia horiek.[3]
Bizi-esperientzia horiek daude bere lanaren muinean. So Long lanean, heroinazalea den senar batekiko harremanaren sentsazio kontrajarriak deskribatzen ditu "batzuetan zoriontasun handia Technicolor-en eta beste batzuetan apur bat likitsa eta ikaragarria", bakardadea eta lotsa, ospitaleetan, desintoxikazio-kliniketan, hirugarren adinekoen etxeetan eta espetxeetan jazotzen diren istorioen bitartez. Hala eta guztiz ere, kritikarien iritziz, bizitza, umorea eta maitasuna lortzeko duen grina da lan horren ezaugarri nagusia.[11]
Bere bizitzan zehar, guztira 77 ipuin argitaratu zituen. Gehienak Black Sparrow Press-ek argitaratutako hiru liburukitan batu ziren: Homesick: New and Selected Stories (1991), So Long: Stories 1987-92 (1993) eta Where I Live Now: Stories 1993-98 (1999).
Bere lehen ipuinak 1977an idatziak dira eta aldizkarietan argitaratu ziren.[12] 1981. urtean argitaratu zuen bere lehen liburua, Angels Laundromat (Aingeruen garbitegia).
2015ean, Farrar Straus and Giroux, AEBko argitaletxe garrantzitsuenetarikoa izan zen. Manual para mujeres de la limpieza argitaratu zuen bere ipuin onenen sorta bat.[13] Kaleratu eta aste gutxiren buruan, liburua salduenen artean kokatu zen eta herrialdeko literatur aldizkari eta gehigarri nagusien urteko liburu onenen artean zerrendatu zuten.[3][4]
Lanak
Bizitzan argitaratutako liburuak
- A Manual for Cleaning Ladies. Michael Myersen abenturak. Washington Hiria [i.e. Healdsburg, Kalifornia]: Zephyrus Image, 1977. ISBN 6148887
- Angels Laundromat: Short Stories. Azala eta ilustrazioak Michael Shannon Moore. Berkeley, CA: Turtle Island for the Netzahaulcoyotl Historical Society, 1981. ISBN 40-913-66639-5 ISBN 7532068
- Legacy Berkeley, CA: Poltroon Press, 1983. Michael Bradleyk irudiztatua. OCLC 10869572
- Phantom Pain: Sixteen Stories. Bolinas, CA: Tombouctou Books, 1984. ISBN 633368020
- Safe & Sound. Berkeley, CA: Poltroon Press, 1988. Ilustratzailea: Frances Butler. ISBN 123106761 ISBN 918-39505-4
- Homesick: New & Selected Stories. Santa Rosa ca: Black Sparrow Press, 1990. ISBN 40-876-85816-5 OCLC (22597395)
- So Long: Stories, 1987-1992. Santa Rosa, CA: Black Sparrow Press, 1993. ISBN 27381091
- Where I Live Now: Stories, 1993-1998. Santa Rosa, CA: Black Sparrow Press, 1999. ISBN 475160702
Hil osteko liburuak
- A Manual for Cleaning Women: Selected Stories. Stephen Emersonek argitaratua. Lydia Davisen hitzaurrea. New York, NY: Farrar, Straus and Giroux, 2015. ISBN 898433447. Manual para mujeres de la limpieza izenburupean argitaratu zuen gaztelaniaz Alfaguarak 2016an.
- Evening in Paradise: More Stories. Farrar, Straus and Giroux, 2018. ISBN 0374279486 . 2018an agertu zen gaztelaniazko itzulpena, Una noche en el paraíso, gaztelaniaz Alfaguara zigilupean.
- Welcome Home: A Memoir with Selected Photographs and Letters. Farrar, Straus and Giroux, 2018. ISBN 9780374287597. Gaztelaniaz: Bienvenida a casa, Alfaguara, 2019.
Aldizkarietan
- Berlin, Lucia. 2005. Letters to August Kleinzahler.[12] The London Review of Books. 6. 27 liburukia, 15 zk., or. 33–34. ISSN 0260-9592 ISSN 0260-9592 OCLC 99818133
- Berlin, Lucia. 2015. BF and Me.[14] The Paris Review. 213: zk, Summer 2015, or 269–269.ISSN 0031-2037 ISSN 0031-2037 OCLC 5858374865
Multimedia
- Berlin, Lucia, yasunari Kawabata eta Amy Hempel. Lucia Berlin: Summer 1991. Naropa Institute, 1991. 3 audio kasete. Audio of two classes held at Naropa Institute in Boulder, Colorado during Summer 1991. Naropa Audio Archive: 20051107, 20051111. OCLC 63682481
- Berlin, Lucia. Lucia Berlin Reading 12 Nov 93 at Lincoln Lecture Hall, Naropa. Naropa Institute, 1993. 1 audio kasete. Lucia Berlin reading at Naropa Institute, 1993ko azaroaren 12a. Naropa Audio Archive: 20051208. OCLC 62873090
- Berlin, Lucia, Bobbie Louise Hawkins, Molly Giles, and Lorna Dee Cervantes. W&P Reading Cervantes; Hawkins; Giles, Berlin. Naropa Institute, 1997. 2 audio kasete. Writing and poetics reading featuring Lorna Dee Cervantes, Bobbie Louise Hawkins, Molly Giles, and Lucia Berlin. Naropa Audio Archive: 20060118, 20060119.OCLC 70077867
Sariak eta aitorpenak
- 1991n Homesick-ekin American Book Award saria irabazi zuen.
- National Endowment for the Arts-en beka bat lortu zuen.[15]
- Film laburren Saria (Jack London Short Story Award).
- 2015ean Kirkus Price txapelketako finalista.[16]
Erreferentziak
- ↑ a b c Salvo, Imanol Subiela. (2021-01-24). Lucia Berlin, la autora que venció al olvido. ISSN 0325-0946..
- ↑ Aguilar, Andrea. (2018-11-10). La sonrisa maldita de Lucia Berlin. ISSN 1134-6582..
- ↑ a b c d e f g h Laura Freixas. «Lucia Berlin: mujer de la limpieza, grandísima escritora» La Vanguardia.
- ↑ a b The 10 Best Books of 2015. 3 de diciembre de 2015 ISSN 0362-4331..
- ↑ Hardcover Fiction Books - Best Sellers - Books - Sept. 13, 2015 - The New York Times. ISSN 0362-4331..
- ↑ Cullen, Dave. (2015-09-11). «11 Years After Her Death, Lucia Berlin Is Finally a Bestselling Author» Vanity Fair Blogs.
- ↑ Abdala, Verónica. (2019-09-03). «Una noche en el paraíso, de Lucía Berlin» Clarín.
- ↑ Mostrador, El. (2019-06-09). «Lucia Berlin: la soledad como fuente de fortaleza» El Mostrador.
- ↑ a b c d País, Ediciones El. (30 de noviembre de 2015). «La segunda vida de Lucia Berlin» EL PAÍS.
- ↑ a b c d e f «Lucia Berlin» luciaberlin.com.
- ↑ O'Flynn, Catherine. (30 de septiembre de 2015). A Manual for Cleaning Women by Lucia Berlin review – an acute talent that deserves to be celebrated. ISSN 0261-3077..
- ↑ a b Berlin, Lucia. (4 de agosto de 2005). Love, Lucia. , 33–34 or. ISSN 0260-9592..
- ↑ Mujeres de la limpieza somos todas (sobre Lucia Berlin). Ctxt 28 de septiembre de 2016.
- ↑ Berlin, Lucia. (1 de enero de 2015). B.F. and Me. ISSN 0031-2037..
- ↑ Ensslin, John C. (18 de noviembre de 2004). «Lucia Berlin, 68, acclaimed fiction writer» www.tomraworth.com (Rocky Mountain News).
- ↑ «Book prize finalists announced» Newsday.
Kanpo estekak
- Pedro Almodovarrek Manual para mujeres de la limpieza liburua moldatuko du, Lucia Berlinen liburuko bost ipuinetan oinarrituko da.