Lua errorea:expandTemplate: template "Protecció patrimonial/prepara" does not exist.
Magna Carta[1] edo Magna Carta Libertatum (Askatasunen Gutun Handia latinez) 1215ekoekainaren 15eanJoan LurgabeaIngalaterrako erregeak sinatutako eskubide-dokumentua da, herrialdeko baroi ugari erregearen kontra matxinatu eta Londres hartu ondoren (maiatzaren 17an). Izan ere, FrantziakoBouvines eta La Roche-aux-Moines porrot militarren ostean, erregearen eskakizun militar eta ekonomikoek noblezia altuen altxamendua eragin zuen.
Dokumentu horrek erregeen eskubideak murriztu zituen, lege-prozedurak errespetatzera behartuta eta monarken nahia legeen mugen barnan finkatuta. Atxiloketa arbitrarioak galarazten zituen Habeas Corpus eskubidea bermatu zen. Horretaz gain, eskubide feudalak, hirien askatasuna errege-nahiaren aurka eta Erresumaren Kontseilu Gorenak kontrolatutako zergak ere abian jarri zituen.