Mahmud Darwix
Mahmud Darwix | |
---|---|
(1980) | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | محمود درويش |
Jaiotza | Al-Birwa (en) , 1941eko martxoaren 13a |
Herrialdea | Palestina |
Lehen hizkuntza | arabiera |
Heriotza | Houston, 2008ko abuztuaren 9a (67 urte) |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Rana Kabbani (en) (1976 - 1982) |
Haurrideak | |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | arabiera hebreera palestinar arabiera |
Jarduerak | |
Jarduerak | poeta, idazlea, autorea, korrespontsala, kantugilea, artista, poet laureate (en) eta panel discussion (en) |
Jasotako sariak | ikusi
|
Influentziak | Abu Salma eta Ziyad Abd al-Fattah (en) |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | ateismoa islama |
darwish.ps | |
Mahmud Darwix (1941eko martxoaren 13a – 2008ko abuztuaren 9a) poeta, kulturgizon eta politikari palestinarra izan zen. Palestinaren egoera bereganatuz, obra poetiko moderno eta indartsu bat eraiki du erbestea, bakardadea eta borroka bezalako gaien inguruan.[1] Maiz sariztatua, bere olerkiek, askatasunaren sinbolo egin dute munduan zehar.[2] Engaiamendu politiko handia eraman zuen, PAE antolaketaren barne, baina literatura aldizkariren editore ere izan zen.[3] 1988an berak zuen idatzi Palestinaren Independentziaren Adierazpena.
Bizitza
Gaztaroa
Mahmud Darwix 1941ean jaio zen Al-Birwan, Galileako mendebaldean, garaian britaniar mandatupean zegon Palestinan. Bere burasoak, Salim eta Houreyyah Darwix, musulman sunitak eta lur-jabeak ziren. Ama analfabetoa izan arren, bere aitonak irakurtzen irakatsi zion. 1948ko Arabiar-israeldar Gerra zela eta, Israelgo indarrek bere herrixka hartu eta suntsitu zuten, familiaren urte bateko ihesa eraginez. Anitzek bezala, familiak Libanoko bidea hartu zuen, Jezzinera lehenik, eta Damurrera gero.[4] 700.000 palestinarren exodo behartu eta masibo hori "Nakba"(hondamena) izenarekin ezagutzen da.
Urte bateko erbestearen ondoren, Darwix familia klandestinoki Akre eremura itzuli zen. Alabaina, haien sortze hiria kolonia israeldarra bilakatu zela ohartu eta, Deir al-Asad ondoko herrira mugitu ziren.[5] Mahmud Darwixek lehen mailako hezkuntza bete zuen Deir al-Asadeko hirian, etengabeko mehatxupean, poliziak bere identitatea deskubritu eta, erbestera behartua izatearen beldurrarekin. Ondotik bigarren hezkuntzako eskolara joan zen Kafr Yasifera Jadeiditi bi kilometro iparrera. Azkenean, Haifara joan zen bizitzera.
Hastapenak
Mahmud Darwixek bere lehen poesia liburua argitaratu zuen 1960an 19 urterekin. Asafir bila ajniha edo "hegorik gabeko txoriak" arabiar poesia klasikoak eragindako poesia lirikoa. Al Jadid literatura egunkarian zituen argitaratzen bere poema eta artikuluak, berantago egunkariaren argitaratzailea bihurtuz. Bestalde Al Fajr egunkarian editore laguntzailea gisa lan egiten du ere bai. Mahmud Darwix politikan sartu zen 1961an, Israelgo Alderdi komunistarekin (RAKAH[6]). Taldeak, ikuspundu antisionista bat defenditzen zuen israeldar paisai politikoan, arabiar eta judu elkartzen zituen bakarretako bat izanez.i
Bere ekintza eta testu politikoengatik 1961 eta 1967 urteen artean maiz gelditua eta atxilotua izan zen Mahmud Darwix. Baina garai hori arrakastaren hastapena izan zen ere bai, Awraq Al-zaytun (Olibondoa) poema liburuarekin.1964ean mundu mailako onarpena lortu zuen, mugez gaindi palestinar erresistentzia haragituz. Fite, Bitaqat huwiyya: Sajel ana arabi (Arabiarra naiz), liburuaren olerki ezagunenak, Palestinako mugak gainditzen ditu eta mundu arabiarreko ereserki bilakatzen da.
Engaiamendu ugaria
Hainbeste engaiamenduk Israeldar autoritateen mesfidantza emendatu zuen, eta 1970an artikulu politiko suminegiak publikatzeagatik, justiziak Haifan obligaziozko bizilekua eman zion. Horren ondorioz, Mahmud Darwixek Israeldik Sobietar Batasunera (SESB) alde egin zuen, Lomonosoveko Unibertsitatean ekonomia politikoa ikasteko, Moskuko estatuan.
1973an Beiruten bizi zela argitaratzearekin segitzen du Xu'un Filistiniyya (palestinar aferak) hilabetekaria zuzenduz, baita Kairon, Al-Ahram beste egunkarian lan eginez. 1973an Palestinaren Askapenerako Erakundeko palestinar ikerketa zentroaren erredakzioburu gisa lan egiten hasi zen, antolaketaren kide bilakatuz.
Horrekin Israelera berriz sartzeko debekua jaso zuen 20 urterako.
1981an Al-Karmel literatura aldizkari ospetsua sortzen eta kudeatzen hasi zen. Artxibo guztiak suntsituak izan ziren 2002an Ramallahren setioko bonbardaketen ondorioz.
Erbestea eta itzulera
1982ko udan (ekainaren 13tik abuztuaren 12ra) "Bakea Galilean" izeneko operazioa hasten da. Israelek Beirut bonbardatzen du PAEko kideak hiritik kanporatzeko helburuarekin. Gertaera honek poeta eta bere obra errotik markatzen du eta gaia poema ugaritan atzeman daiteke. Hots, palestinar erresistentzia aipatzen du Qasidat Bairut (1982) eta Madih al-xill al'ali (1983) liburuetan, behin ere erbestera bultzatua izan zelarik, Kairo, Tunis eta Parisera. 1987an PAEko batzorde eragilean izendatu izan zen.
1995ean azkenean Palestinara itzultzeko baimena lortu zuen Emile Habibi idazlearen hiletara joateko. Urte horretan, Israeldar autoritateek egonaldi baimena eman zioten eta Darwixek etxea Ramallahn sartzea aukeratu zuen.
Heriotza
Mahmud Darwix 2008ko abuztuaren 9an zendu zen Houstonen, kirurgia operazio baten ondotik. Idazleak, deia bi bihotz ebakuntza jasan zituen pare bar urte lehenago 1984 eta 1998an.
Bere heriotzaren berria hedatu eta, 3 egun dolu eta ehorzketa nazionalak antolatuak izan ziren Palestinan. [7]Ramallahn, milaka lagun hurbildu ziren bere ehorzketetara, palestinar pertsonai garrantzitsuenak eta Knesseteko ordezkariak elkartuz (Hadash, United Arab List eta Balad). Mahmud Abbas presidenteak, aurkeztu zuen lehen eulogia. Dominique de Villepin Frantziako lehen ministro ohia ere han izan zen.
Berak galdetu bezala Palestinan lurperatua izan zen, Ramallahko kultura palazioaren ondoan.
Ahmed Darwix poltikariaren arabera "Mahmud ez da familia edo hiri batekoa bakarrik, palestinar guziena baizik. Horren ondorioz palestinar guztiak etorri eta bisitatzeko moduko leku batean lurperatu behar da".
Lanak
Bere bizian zehar, Darwix idazle emankorra izan da 30 bat olerki liburu eta prosako 8 liburu argitaratuz. Naomi Shihab Nye poetaren arabera Darwix "palestinar jendearen ezinbesteko arnasa da, erbestealdi eta atxikimenduaren testigu ele-ederra." [8] Erbestearen esperientzia errepikatuak eta palestinarren eguneroko sufrimenduek sakonki elikatu dute bere obra guztia, gutxitan aurki daiteken indar batekin. Usu saritua eta itzuliak izan dira bere lanak eta gaur egun 20 hizkuntza ezberdinetan aurkitu daitezke.
Estiloa
Bere gaztetako idatziak arabiar poesia klasikoaren kanoian kokatzen dira. Bere lehen liburua adibidez, Hegorik gabeko txoriak (1962), eraikuntza monoerritmiko eta arabiar metrika tradizionalean oinarritzen da guztiz. Horren jarraipenean, Palestinarekin maiteminduta (1966) izenekoan eskola erromantikoaren eragina sumatzen da, bere estiloa delikatuagoa bihurtzen baita. Alabaina, Darwixen benetako berrikuntza 70 hamarkadan berrikuntza poetikoa dator, "bertso librea" teknikaren garapenarekin. Momentu horretan bere estiloa norma klasikoetatik erabat urruntzen da bere poesia abstraktuagoa eginez. Eremu sinbolikoak garrantzi handia hartzen du bere gazte obran agertzen zen hizkera pertsonal eta deklaratibo erabat baztertuz. Horrelakoak dira Gauaren amaiera (1968) eta Txoriak Galilean hiltzen dira (1971) liburuak.
Politikoak pisu tamala ukan arren bere poesiaren ez litzateke zuzen bere obra aipamen politikoetara murriztea. Hasteko berak ez zuelako inoiz ordezkari papera aldarrikatu, eta alderantziz poeta batentzat erantzukizun gehiegiko papera zela ziolako[9]. Bere poesia eguneroko elementuen sinpletasunaren edertasunari lotua da (goiza, kafea, etxea...[10]) eta bere poemak landare zein inguramenari lotutako metaforaz josiak dira. Sinbolismo azkar honen bidez Mahmud Darwixek bere bizi pertsonalari edota bere Palestinaren esperientziari lotuak diren elementuei dimentsio unibertsal bat ematen die. Hala nola hitzak baino haratago erbestean bizi diren palestinar belaunaldi ugarik ukatua zaien lurraren presentzia bat aurkitzen duten poetaren hitzetan.
Eragina
Mahmud Darwixen idazkera egoera politiko korapilatsu eta bortitzaren erakusle izanik, aski fite jendartera hedatu zen errekuperazio eta jabetza ugari piztuz. Esanguratsuenetako bat, Nazareten izan zen, poeta gazteak "Bitaqat huwiyya" (Nortasun ageria) irakurri zuelarik 1965eko maiatzean. Egun batzuen buruan poema arabiar mundura zabaldua zen "Izkriba zak! Aranea nauk" lelo boteretsuarekin. Berantago 6 estrofak "Awraq Al-Zaytun " (Olibondoak) bere bigarren liburuan argitaratuak izan ziren.
Bestalde, bere "To My Mother"(Amari) (1966) Palestinako ereserki ez-ofiziala bilakatu zen.
Horrez gain arabiar tradizio poetikoaren segidan ahozkotasunak ikaragarrizko garrantzia ukan zuen Mahmud Darwixen obraren hedatzean. Kairo, Beirut, Aljer baita Londres edo Parisen idazleak munduko anitzetara hurbildu zen bere poesia jendaldeari errepikatzeko.[11] Errezitaldi horiek bere obra poetikoaren eraikitzean zentralak ziren, erritmoa edo formen esperimentazioen aldetik.
Bere influentziak
Mahmud Darwixen inspirazioak ugariak ziren. Abd al-Wahhab Al-Bayati eta Badr Xakir al-Sayyab irakiar poeten eragina erreibindikatzeaz gain, Arthur Rimbaud, Lorca, Allen Ginsberg eta Maiakovski erreferentzia gisa aipatzen zituen. Yannis Ritsos poeta greziarraren hurbileko bat izan zen ere bai. Beste erregistro batean, Yehuda Amichai poeta hebrearrarentzat zuen mirespena gorde gabe, bien artean zegoen era baterako lehia argiki aitortzen zuen. "Bere lanak erronka botatzen dit, biok ber lekuari buruz idazten dugulako. Bere benefizio propioarentzat erabili nahi ditu paisaiak eta historia, nire izaera deseginean oinarriturik. Orduan sortzen da lehiaketa: nor ote da lur honen hizkuntzaren jabe? Nork du gehien maite? Nork du lur hori hobe idazten?"[2]
« | Izkiriba zak!
Arabea nauk Ene paperen zenbakia: berrogei ta hamar mila Zenbat haur: zortzi Eta bederatzigarrena... udazkenean hor izanen duk! Eta horra non haserre hagoen Izkiriba zak! Arabea nauk Harrobian aritzen nauk lanean neure oinaze lagunekin Eta zortzi haurño ditiat Haien ogi taloa Jantziak, haien eskolako kaierak Harkaitzetarik ateratzen ditiat... Hago gostuan! ez natzaik heure etxeraino eske joanen Ez nauk umil umila egoten hire jauregiko atarrian Eta horra non haserre hagoen! Izkiriba zak! Arabea nauk Deiturarik gabe - neure izena baizik ez nauk «Pazientzia handikoa» nauk halako herri batetan ezer ororen odola berotzen duen Kolerak Ene erroak... Denborak sortu aintzin finkatuak zituan Iraunduraren besarkada aintzin Burontza eta olibondoa baino lehen ...belarrak ireki aintzin Ene aita... laborari familia batetarik duk Deus ez dik delako jauneriarekin Ene aitona laboraria zuan - izaki balio gabekoa - ez zuan aitoren-semea Ene etxea, zainlari txabola bat - sugibeleko eta seskaz egina Horra nor naizen - ongi zaik? Deiturarik gabe - neure izena baizik ez nauk Izkiriba zak Arabea nauk Ene ilea... ikatzaren kolore Ene begiak... kafearen kolore Ezagugarriak Buruan keffiyye bere soka tinki-tinkirik Eta ene ahurra harria bezain gogorra Larrutzen dik hunkitzen duenaren eskua Maiteenik dudan janaria Oliba olio eta xarpota Ene helbidea: Bakar herrixka batetakoa nauk... Hango karrikek ez bait dute gehiago izenik Eta gizon guziek... harrobietan bai eta lande Komunismoa maite ditek Izkiriba zak Arabea nauk Eta horra non haserre hagoen Arabea naizela Ene aiten mahastiak ebatsi dituala Eta lantzen nuen lurra ere Eni eta neure haurrei Denak hartu dizkiguk salbu Ene haurren haurrek iraun ahal dezaten Horko harkaitzak Baina zuen gobernamenduak bahitu beharrak ditik ...diotenaz Izkiriba zak! Lehen horrialdean, haste hastetik Gizonen alderako herrarik ez dudala Ez natzaiola inori oldartzen bainan Goseak baldin banago Usurpadorearen haragia janen dudala Kasu eman! Kasu! Kasu! Ene haserreari! |
» |
— Nortasuna ageria- Mahmud Darwish euskaratzailea: Itxaro Borda |
Iritziak
Istiluak Israelekin
Luzaz antisemita izatea leporatuta izan zitzaion bere obren aipamenak oinarriz hartuz. Alta Mahmud Darwixek beti ezeztatu izan ditu molde horietako akusazioak. "Ez naiz eroso Israeleko etsai eta deabru gisa erakutsia izatearekin. Erran gabe doa ez dudala Israel maite. Baina horrendako arrazoi bat daukat. Haatik ez ditut juduak gorrotatzen."
1988an, Yitzhak Shamirrek eztabaida sortu zuen Knessetaren asanbladan Hitz iragankorretan barrena poema aipatu zuelarik.[2] "Beraz, alde egizue gure lurretik/ gure lur tinkotik, gure itsasotik /gure garitik, gure gatzetik gure zauritik/ gauza orotatik, alde egizue/ oroimenaren akorduetatik".[12] Hitzekin Darwixi leporatzen zitzaion juduek Israel utz zezaten eskatzea. Akusazioari erantzun zuen hark Zisjordaniari eta Gazari buruz ari zela esplikatuz.
Adel Ustak, Darwixen poesiaren aditu batek esan zuen poema gaizki ulertu eta itzulia izan zela.[13] Bestalde Ammel Alcalay poeta eta itzultzaileak hauxe idatzi zuen polemikaren testuingurua oroitaraziz: "poemari neurriz kanpo egindako erreakzio histerikoak, besterik gabe, Israelgo psikearen froga zehatz gisa balio du... (poema) okupazioaren hizkuntza eta lurra definitzen duten terminoak onartzearen ukazio tinkoa baita".[14]
Hebreera
Bestalde esanguratsua dago oroitaraztea Mahmud Darwixek arabiarrez idazteaz gain, ingelesa, frantsesa eta hebreera menperatzen zituela, eta hebreerazko kulturarekin benetako atxikimendu bat zuela. Darwix berak hebreera "maitasun hizkuntza" gisa aipatzen zuen, bere burua Palestinan zen zibilizazio juduaren partetzat ikusiz. Horrez gain palestinarren eta juduen arteko bakearen alde izan da beti. Gertatuko zelarik espero izanez, "judua beregan den arabiarraz gehiago ez dela alke izanen, eta arabiarra elementu juduak barneratu dituela aipatzean, alker ez izatea."[15]
Gaur egun bere obraren zati batzuk hebreeraz eskuragarriak dira, Muhammad Hamza Ghaneimek eta Salman Masalhak Bed of a Stranger (2000), Zergatik utzi duzu zaldia bakarrik? (2000), Setio egoera (2003), Murala (2006) eta Memory for Forgetfulness itzulita.
1993an Yitzhak Rabbin eta Jassir Arafatek,Israel eta PAEko buruzagiek, Osloko Ituna izenpetu dute Arabiar-Israeldar gatazka bukatzeko xedez. Hitzarmenaren ondorioz Mahmud Darwixek PAE erakundea utzi zuen Palestinaren jarrera moldaerrazegia salatzeko."Gerra baino bakea nahiago dut beti, bakea zuzen baldin bada" azaldu zuen.
Alta bere bizian zehar Israel eta palestinar buruzagiei kritikak adierazi izan arren, Darwixek bakean etengabe bakean sinetsi zuen. "Ez naiz desesperatzen" esan zuen Haaretz egunkari israeldarrean. "Pazientea naiz eta israeldar kontzientziaren iraultza sakon baten zain nago. Arabiarrak arma nuklearra duen Israel indartsu bat onartzeko prest daude; egin behar duen guztia bere indarraren ateak irekitzea eta bakea egitea da".[16]
Hamasi kritika
2005ean, kanpoko musika eta dantza emanaldiak bat batean debekatu izan ziren Qalqiliyan Hamasek zuzendutako udalerriak agindu eta. Darwixek bere kezka adierazi zuen indartzen ari zen taldearekiko: "taliban motako elementuak daude gure gizartean, eta hori oso seinale arriskutsua da".[17][18][19][20]
Zentzu horretan 2007ko uztailean, Darwix Haifara itzuli zen, bere omenez antolatutako jaialdi baterako. Ekitaldia Maxaraf aldizkariak eta Hadax Israelgo alderdiak lagundu zuten. Bertan agertu ziren 2.000 pertsonei Gazako zerrendan Hamasen esku hartzeari buruzko kezkak adierazi zituen : "Koma batetik esnatu ginen kolore bakarreko bandera lau koloretako bandera akabatzen ikusteko".
Darwixen poemak musikan eta zineman
Mahmud Darwixen poemek lotura handia dute musikaltasunarekin eta anitz musikatuak izan ziren arabiar artistengandik. Haien artean Marcel Khalife, Reem Kelani, Majida El Roumi eta Ahmad Qa'abour aipagarriak dira.[21][22] 80ko hamarkadan, Sabreenek, Israelgo musika talde palestinarrak, album bat grabatu zuen Darwix "On Man" eta "On Wish" olerkien bertsioekin.[23]
Bere heriotza eta urteak eta urteak geroago ere, Mahmud Darwixen obrak bizirik segitzen du bere indar erreibindikatiboa sekula ez galdu gabe. 2016ean adibidez, "Orainik gabe ginen" poema erabili zuen Tamer Nafar rapzale palestinarrak "Junction 48" filmean "Ya Reit" kanta nagusiarentzat.[24] Gainera, bere poemetako bat irakurri zuen Nafarrek bere diskurtsoan Ophir Sarietan.[25] Era berean 2017an, artista hegoafrikar eta Janna Jihad Ayyad 11 urteko palestinar aktibistak "Besteengan pentsatu" poema musikatu zuen artista hego afrikar batekin.
2009an Berri Txarrak euskal taldeak "Arren, Darwish" kantua idatzi zuen poetaren ohorean, olerki baten hitzak berriz hartuz.
Marcel Khalife
2003an Marcel Khalife konpositoreari birao eta balio erlijiosoak iraintzearen akusazioak botatu zizkioten, Libanon "Yusuf naiz, oh aita" abestiagatik. Kantuak, Darwixen letretan oinarritua, Koranaren bertset bat aipatzen zuen.
Poema horretan, Darwixek ederregia eta atseginegia zelako bere anaiek baztertu egin zuten Yusufen oinazea partekatzen zuen "O, aita, Yusuf / O aita naiz, anaiek ez naute maite eta ez naute elkarrekin maite" hitzekin. Darwixek alegoria honen bidez, israeldarren gandik baztertuak ziren palestinarren egoera agerrarazten zuen.
6 urte kartzela arriskatu arren zuritua izan zen, artista ugariren elkartasun ola batek afera hedabideetara eraman eta.
Presentzia beste komunikabideetan
1997an, Mahmoud Darwish izeneko dokumentala ekoitzi zuen Frantziako telebistak, Simone Bitton zuzendari frantses eta marokoarrak zuzendua.[26]
Darwix bere paperean agertu zen Notre Musique Jean-Luc Godard zuzendari ospetsuaren (2004) lanean.
2008an, id – Identity of the Soul Arts Alliance Productions filman agertu zen, "Lirio zuriak amets zituen soldadua" eta Ibsenen "Terje Vigen" poemak kontatzen. Bere azken lana izan zen. 2008ko urrian estreinatu zen Palestinan, dozenaka mila entzulerekin. 2010ean, filmak nazioarteko proiekzio-birarekin jarraitzen zuen.
Legatua
Mahmoud Darwish Fundazioa 2008ko urriaren 4an sortu zen, dirurik irabazteko xederik gabeko fundazio palestinar gisa, "Mahmud Darwixen ondare kulturala, literarioa eta intelektuala babesteko". Fundazioak urtero "Sormenaren aldeko Mahmud Darwix saria" ematen die Palestinako eta beste leku batzuetako intelektualei.[27][28] Ahdaf Soueif nobelagile egiptoarrak irabazi zuen saria 2010ean.
Sariak
- Literaturako Lotus saria (1969; Idazle Afroasiarren Elkartekoa)
- Bakearen Lenin Saria (1983; SESB)
- Arteen eta Letren Ordenako Zalduna (1993; Frantzia)
- The Lannan Foundation Prize for Cultural Freedom (2001)[29]
- Al Owais saria (2002-2003)
- Prince Claus sariak (2004)
- "Steick bosnio" (2007)
- Struga poesia gauetako urrezko koroa (2007)
- Poesia Arabiarraren Nazioarteko Saria (2007)[30]
- Argana Nazioarteko Poesia Saria (2008; Maroko)[31]
Argitaratutako lanak
Atal honetako zati batzuk ez daude euskaraz Beraz, itzulpena behar dute. |
Poesia
- Asafir bila ajniha (Hegorik Gabeko txoriak ), 1960
- Awraq Al-Zaytun (Olibondoa),Koldo Izagirreren itzulpena 1964
- Bitaqat huwiyya (Nortasun ageria), 1964
- 'Asheeq min filasteen (Palestinarekin maiteminduta), 1966
- Akhir al-layl (The end of the night), 1967
- Yawmiyyat jurh filastini (Palestindar minaren kronika),Itxaro Bordaren itzulpena 1969
- Habibati tanhad min nawmiha (My beloved awakens), 1969
- al-Kitabah 'ala dhaw'e al-bonduqiyah (Writing in the light of the gun), 1970
- al-'Asafir tamut fi al-jalil (Txoriak Galilean hiltzen dira), Itxaro Bordaren itzulpena 1970
- Mattar na'em fi kharif ba'eed (Light rain in a distant autumn) 1971
- Uhibbuki aw la uhibbuki (I love you, I love you not), 1972
- Jondiyyun yahlum bi-al-zanabiq al-baidaa' (Lirio zuriak amets zituen soldadua)Koldo Izagirreren itzulpena, 1973.
- Muhawalah raqm 7 (Attempt number 7), 1974
- Tilka suratuha wa-hadha intihar al-ashiq (That's her image, and that's the suicide of her lover), 1975
- Ahmad al-za'tar, 1976
- A'ras (Weddings), 1977
- al-Nasheed al-jasadi (The bodily anthem), 1980. Joint work
- The Music of Human Flesh, Heinemann 1980, Poems of the Palestinian struggle selected and translated by Denys Johnson-Davies
- Qasidat Bayrut (Beyrutheko poema), Itxaro Bordaren itzulpena 1982
- Madih al-zill al-'ali (Itzal luzearen gorazarrea), 1983
- Hissar li-mada'eh al-bahr (A siege for the sea eulogies), 1984
- Victims of a Map, 1984. Joint work with Samih al-Qasim and Adonis in English.
- Sand and Other Poems, 1986
- Hiya ughniyah, hiya ughniyah (It's a song, it's a song), 1985
- Ward aqall (Arrosa gutxiago), 1985
- Ma'asat al-narjis, malhat al-fidda (Tragedy of daffodils, comedy of silver), 1989
- Ara ma oreed (I see what I want), 1990
- Ahad 'asher kaukaban (Eleven planets), 1992
- Limadha tarakt al-hissan wahidan (Zergatik utzi duzu zaldia bakarrik?), 1995.
- Psalms, 1995. A selection from Uhibbuki aw la uhibbuki
- Sareer al-ghariba (Bed of a stranger), 1998
- Then Palestine, 1999 (Larry Towell, eta Rene Backmann-ekin batera)
- Jidariyya (Murala), 2000
- The Adam of Two Edens: Selected Poems, 2000 (Syracuse University Press eta Jusoor) (ed. Munir Akash eta Carolyn Forche)
- Halat Hissar (Setio egoera), Koldo Izagirreren itzulpena 2002
- La ta'tazer 'amma fa'alta (Don't apologize for what you did), 2004
- Unfortunately, It Was Paradise: Selected Poems, 2003. Translations by Munir Akash, Caroyln Forché and others
- al-A'amal al-jadida (The new works), 2004.
- Lurra murrizten ari zaigu, 2004 Koldo Izagirren itzulpena KM kulturunea-Ahalegina
- al-A'amal al-oula (The early works), 2005.
- Ka-zahr el-lawz aw ab'ad (Almond blossoms and beyond), 2005
- The Butterfly's Burden, 2007 (Copper Canyon Press) (translation by Fady Joudah)
Prosa
- Shai'on 'un al-wattan (algo sobre la patria), 1971
- Youmiat muwaten bala watan (Diario de un ciudadano sin país), 1971, Círculo de Tiza Palestino gisa itzulia
- Wada'an ayatuha al-harb, wada'an ayuha al-salaam (agurra, gerra, agurra, bakea), 1974
- Yawmiyat al-indun al-'aadi (Diario de la tristeza normal), 1973 (itzulpen turkiarra, 2009, Hakan Özkan)[32]
- Dhakirah li-al-nisyan (Memoria para el Olvido), 1987. Ingelesezko itzulpena, 1995: Ibrahim Muhawi
- Fi wasf halatina (Gure egoera deskribatzen), 1987
- al-Rasa'il (The Letters), 1990. Lan bateratua Samih al-Qasim-ekin
- Aabiroon fi kalamen 'aaber (Bypassers in bypass words), 1991
- Fi hadrat al-ghiyab (kanpoan), 2006
- Athar alfarasha (Un río de sed: aldizkariak), 2009 (Libros Archipiélago) (Catherine Cobhamek itzulia)
Erreferentziak
- ↑ Adam Shatz, "A Poet's Palestine as a Metaphor", New York Times, 22 December 2001.
- ↑ a b c Maya Jaggi, "Profile: Mahmoud Darwish – Poet of the Arab world", The Guardian, 8 June 2002.
- ↑ "Prince of Poets", The American Scholar.
- ↑ Peter Clark, "Mahmoud Darwish", The Guardian. 11 August 2008.
- ↑ GeoCities Mahmoud Darwish Biography. Sameh Al-Natour.
- ↑ Web Site of the Israeli Labor Party. Israeli Labor Party.
- ↑ Avi Issacharoff and Jack Khoury, "Mahmoud Darwish – The death of a Palestinian cultural symbol", Ha'aretz, 14 August 2008.
- ↑ Poets the Academy of American Poets
- ↑ Velter, André. (2007). "Poésie sur parole" avec Mahmud Darwish et Elias Sanbar. France culture.
- ↑ D. Prémel, Gérard. (2010). Mahmoud Darwich Poète palestinien, dissident et citoyen. cairn.
- ↑ .
- ↑ "Palestinian's Poem Unnerves Israelis", New York Times 5 April 1988.
- ↑ "Palestinian poet Mahmoud Darwish dies". CBC. 9 August 2008.
- ↑ Alcalay, Ammiel. (7 August 1988). «Who's Afraid of Mahmoud Darwish?» News from within IV (8): 14–16..
- ↑ Behar, Almog. (2011). «Mahmoud Darwish: Poetry's State of Siege» Journal of Levantine Studies 1 (1).
- ↑ Diaa Hadid, "Palestinian poet Mahmoud Darwish dead at 67", Seattle Times, 9 August 2008.
- ↑ «Palestine: Taliban-like attempts to censor music» The World Forum on Music and Censorship 17 August 2005.
- ↑ Zvi Bar'el, "Afghanistan in Palestine", Haaretz, 26 July 2005.
- ↑ "Palestinians Debate Whether Future State Will be Theocracy or Democracy," Associated Press, 13 July 2005.
- ↑ "Gaza Taliban?", The New Humanist, 121 (1), January/February 2006.
- ↑ (Ingelesez) «'My narrative is that I exist'. Reem Kelani, singer and jazz musician, talks about her music» The Guardian 2008-09-19.
- ↑ «- YouTube» YouTube.
- ↑ Smoke of the volcanoes. Sabreen.
- ↑ Junction 48 - Sound Track List. .
- ↑ Palestinian Rapper to Include Darwish Poem in 'Israeli Oscars' Performance. Haaretz.
- ↑ Biography. Official Mahmoud Darwish website.
- ↑ Mahmoud Darwish Foundation.. .
- ↑ "Mahmoud Darwish Award for Creativity".. .
- ↑ 2001 Lannan Cultural Freedom Prize awarded to Mahmoud Darwish. .
- ↑ «Pack of cards» Al Ahram Weekly (833) February 2007.
- ↑ «Remise du Prix international de poésie "Argana"» Le Matin.
- ↑ Hakan Özkan " Book: Turkish Translation of Mahmoud Darwish's يوميات الحزن العادي. Exoriente.