Ikasle batzuk irakurritako liburu kopuruari buruzko datuak eta dagokien maiztasun absolutuen taularen eraketa.
Balio edo kategoria bat zenbat aldiz azaltzen den adierazten dute maiztasun absolutuek. Adibidez, g-e-g-g-e-e-e-e-g-e datu multzoan g kategoriaren maiztasun absolutua 4 da.
Aldagaiko i-garren balioa edo kategoriari dagokion maiztasun absolutua hizkiaz izendatu ohi da.
Maiztasun erlatiboak
Maiztasun erlatiboak ezagutzen.Bideo hau Jakindun elkarteak egin du. Gehiago dituzu eskuragarri euren gunean. Bideoak dituzten artikulu guztiak ikus ditzakezu hemen.Maiztasun absolutuak eta erlatiboak
Balio edo kategoria bat ehunekotan (edo batekoetan) zenbat aldiz azaltzen den adierazten dute maiztasun erlatiboek. Maiztasun absolutuak datu kopuruaz edo lagin tamainuaz zatituz kalkulatzen dira. Adibidez, g-e-g-g-e datu multzoan g kategoriaren maiztasun erlatiboa (3/5)=0.6 da, ehunekotan %60, da.
Aldagaiko i-garren balioa edo kategoriaren maiztasun erlatiboa hizkiaz izendatu ohi da.
Datuen aurkezpenerako, maiztasun erlatiboak hobesten dira absolutuen aldean, adierazgarriagoak baitira.
Gainera, balio edo kategoria bati dagokion maiztasun erlatiboa, datu multzo batean, balio edo kategoria horri dagokion probabilitatearen neurri bat da, jardunbide enpirikoari dagokiona.
Maiztasun bakunak eta metatuak
Aldagaiakoantitatiboa denean gainera, maiztasun bakunak eta metatuak bereizten dira.
Balio bati dagokion maiztasun bakuna balio horri, eta berari bakarrik, dagokion maiztasuna da, balio hori bera hartzen duten balioen kopurua alegia.
Balio bati dagokion maiztasun metatua balio hori edota bere azpitik dagoen balio bat hartzen duten datuen kopurua da. Maiztasun metatuak, absolutuak zein erlatiboak, eta izendatu ohi dira. Maiztasun metatuak koantilen kalkuluan erabili ohi dira.
Adibidez, (1-2-2-3-3) datu multzoan, 2 balioaren maiztasun metatu absolutua 3 da, 2 edo 2 azpitik 3 datu daudelako. Maiztasun metatu erlatiboa 3/5=0.6 edo %60 izango da.