Mansi
Mansiak | |
---|---|
Biztanleak guztira | |
12.500 | |
Biztanleria nabarmena duten eskualdeak | |
Errusia | |
Hizkuntza | |
Mansiera, errusiera | |
Erlijioa | |
Xamanismoa, kristautasun ortodoxoa | |
Zerikusia duten beste giza taldeak | |
Khantiak |
Mansia[1] (mansieraz: меньдси, моансь; errusieraz: Манси), lehenago vogul deitua, Siberiako mendebaldean, Ob ibaiaren arroan, khanti herriaren batera bizi den herria da. Bi herriok ob-ugriar taldean sailkatzen dira, beren hizkuntza ural familiako ugriar adarrekoa baita.
2010eko Errusiako erroldan 12.269 zenbatu ziren; hauetatik, 11.614 Tiumen oblastan bizi ziren (10.917 Khanty-Mansi barruti autonomoan) eta 251 Sverdlovsk oblastan[2].
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2014-7-13 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
Artikulu hau antropologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |