Maserati
Maserati | |
---|---|
Datuak | |
Mota | automobile manufacturer (en) , filiala, negozioa eta kapital irekiko enpresa |
Jarduera sektorea | automobilgintza |
Herrialdea | Italia |
Jarduera | |
Enplegatuak | 1.100 (2013) |
Ekoizpena | |
Agintea | |
Egoitza nagusi | |
Egoitza nagusi | |
Osatuta | |
Legezko forma | akzio bidezko sozietate |
Jabea | Stellantis |
Ekonomia | |
Diru-sarrerak | 1.603.000.000 € (2019) |
Irabazi garbia | −199.000.000 € (2019) |
Historia | |
Sorrera | 1914ko abenduaren 1a |
Sortzailea | |
Sorlekua | Bolonia |
webgune ofiziala |
Maserati S.p.A., Fiat S.p.A. etxeko luxuzko kirol-automobilen ekoizle italiarra da.
Historia
Maserati kirol-automobilen marka italiarra Alfieri Maseratik sortu zuen 1914an Bolonian. Maseratiren ezaugarria hiruhortzekoa da, Boloniako Plaza Nagusian dagoen Neptunoren estatuan oinarrituta.
1937an Adolfo Orsi enpresariak eskuratu zuen marka, eta bere agindupean luxuak potentziak besteko arreta jasan zuten lehenengo autoak ekoitzi ziren.
1968an Maserati Citröenek eskuratu zuen.
1975ean Formula 1eko pilotu ohia zen Alejandro de Tomaso argentinarrak administratzen zuen partzuergo bati saldu zion. De Tomasok, Ghia izeneko diseinatzaile baten laguntzaz, garai guztietako automobilik interesgarrienetakoak sortu zituen: Ghibli, Khamsin, Bora, Kyalami eta biturbo modeloak, besteak beste. Autoen izenak Afrika eta Asiako haize ezagunen izenetik datoz.
1993an, Maserati Fiat S.p.A. etxeak erosi zuen. 2004an Maseratiren salmentak 62%ko igoera izan zuten. Igoera honen arrazoi nagusia Maserati Quattroporte 4 ateko modeloren eskaera izan zen.
Gaur eguneko ekoizpena
- Quattroporte (5. belaunaldia) (2004-2012)
- GranTurismo (2007-2012)
- GranCabrio (2010-2012)
Etorkizuneko ekoizpena
- Maserati Kubang (2012)
- Quattroporte (6. belaunaldia)
- Maseratina
Serie mugatuak
- Maserati 5000 GT (1959-1965)
- MC12 (2004-2005)
Aurreko modeloak
- 1957–1964 - 3500 GT
- 1967-1973 - Ghibli
- 1992-1998 - Ghibli II
- 1972-1982 - Merak
- 1971-1978 - Bora
- 1963-1970 - Mistral
- 1981-1994 - Biturbo
- 2002-2007 - GranSport
Prototipoak
- Kubang - 2011n Frankfurteko Automobil-erakusketan aurkeztu zuten.
Lantegiak
Maserati automobila, Maserati Modena lantegian (Modenan), Officine Automobilistiche Grugliasco lantegian (Turinen) eta Detroiteko Chrysler Jefferson lantegian ekoizten da.