Monzón

Monzón
Monzón
Aragoiko udalerria
Administrazioa
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Aragoi
Probintzia Huescako probintzia
AlkateaRosa Maria Lanau Morancho
Izen ofizialaMonzón
Jatorrizko izenaMonzón
Posta kodea22400
INEk ezarritako kodea22158
HerriburuaMonzón (en) Itzuli
Geografia
Koordenatuak41°54′00″N 0°11′00″E / 41.9°N 0.18333333333333°E / 41.9; 0.18333333333333
Azalera155.022476 km²
Altuera273 m
MugakideakBinéfar, Binaced, Pueyo de Santa Cruz, San Miguel del Cinca, Peralta de Alcofea, Ilche, Castejón del Puente, Almunia de San Juan eta San Esteban de Litera
Demografia
Biztanleria17.839 (2023)
189 (2022)
alt_left 8.553 (%47,9) (%48,7) 8.683 alt_right
Dentsitatea115,07 bizt/km²
Informazio gehigarria
Ordu eremuaUTC+01:00
Hiri senidetuakMuret, Bartzelona eta Elx
MatrikulaHU
monzon.es
Artikulu hau Aragoiko udalerriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Monzón (argipena)».

Monzón Aragoiko seigarren eta Huescako probintziako bigarren udalerririk populatuena da. Probintziaren ekialdean dago kokatuta, Cinca Medio izeneko eskualdean.

17.115 biztanle zituen 2010ean.

Historia

Musulmanen garaian, Monzón konkistatzeko Banu Sabrit dinastiak Huescatik eta Banu Qasi-tarrek Lleidatik borroka egin zuten. XI. mendean Banu Hud-tarren eskuetan zegoen, eta El Cidek bereganatu omen zuen 1083an. Kristauek hiria konkistatu nahi zuten Zaragoza eta Lleida arteko taifak isolatzeko.

Aragoiko Sancho Ramírez erregeak bertako erresuma sortu zuen bere semearentzat, Pedro I izango zena. 1143an tenplarioen eskuetara igaro zen.

Kultura

Ondarea

Hirian bi monumentu daude interes historikoa dutenak: Alde batetik gaztelua (IX. mendeko dorre nagusiarekin) eta bestetik Santa María del Romeral katedral erromanikoa.

Hizkuntzak eta Liburu Azoka

Udalerrian aragoierazko hiztunak bizi dira, eta "O Branquil" izeneko aldizkaria argitaratzen dute. Gaztelera hizkuntza nagusia da bestela.

1995etik, "Feria d’o Libro Aragonés" izeneko azokan Aragoiko hiru hizkuntzetan argitaratutako liburuak erakusten dituzte, aragoiera, gaztelera eta katalana alegia. Bertako hizkuntza gutxituaren elkarteen topagunea da halaber. Azukre lantegi zaharrean antolatzen du "Institución Ferial de Monzón" erakundeak, Marisa Mur buru delarik (Jesús Planas ordezkatu zuena).

Pertsonaia ezagunak

Hiri eta herri senidetuak

Argazkien galeria

Ikus, gainera

Kanpo estekak