Nathan Zsombor-Murray
Nathan Zsombor-Murray | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Montreal, 2003ko apirilaren 28a (21 urte) |
Herrialdea | Kanada |
Jarduerak | |
Jarduerak | jauzilaria |
Nathan Zsombor-Murray (Montreal, 2003ko apirilaren 28a) jauzietan lehiatzen den kirolari quebectarra da. 10 metrotako plataforman espezializaturik dago eta brontzezko domina bat eskuratu zuen Parisko 2024ko Olinpiar Jokoetan[1].
Ibilbidea
Munduko txapelketa batean egin zuen nazioarteko debuta 14 urte baino ez zituela eta 10 m plataforma sinkronizatu mixtoan bosgarren postua lortu zuen. 2022ko Commonwealtheko Jokoetan zilarrezko domina lortu zuen Rylan Wiensekin batera[2] eta bikote berazk Parisko Olinpiar Jokoetan brontzezko domina eskuratu zuen[1].
Palmaresa
Udako Olinpiar Jokoak | |||
---|---|---|---|
Urtea | Lekua | Domina | Proba |
2024 | Paris | 10 m-ko plataforma sinkronizatua | |
Munduko txapelketak | |||
Urtea | Lekua | Domina | Proba |
2022 | Budapest | 10 m-ko plataforma sinkronizatua | |
Munduko Kopa | |||
Urtea | Lekua | Domina | Proba |
2021 | Tokio | 10 m-ko plataforma | |
Commonwealth Jokoak | |||
Urtea | Lekua | Domina | Proba |
2022 | Birmingham | 10 m-ko plataforma sinkronizatua | |
Panamerikar Jokoak | |||
Urtea | Lekua | Domina | Proba |
2019 | Lima | 10 m-ko plataforma sinkronizatua | |
2023 | Santiago | 10 m-ko plataforma | |
2023 | Santiago | 10 m-ko plataforma sinkronizatua |
Erreferentziak
- ↑ a b (Ingelesez) «Canada's Zsombor-Murray, Wiens win bronze medal in men's synchronized diving» CP24 2024-07-29 (Noiz kontsultatua: 2024-07-29).
- ↑ (Ingelesez) «Birmingham 2022 Results» results.birmingham2022.com (Noiz kontsultatua: 2024-07-29).