Ncuti Gatwa
Ncuti Gatwa | |
---|---|
(2024) | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Mizero Ncuti Gatwa |
Jaiotza | Kigali, 1992ko urriaren 15a (32 urte) |
Herrialdea | Erresuma Batua |
Bizilekua | Londres |
Hezkuntza | |
Heziketa | Royal Conservatoire of Scotland (en) 2013) Artean graduatu Boroughmuir High School (en) Dunfermline High School, Dunfermline (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | aktorea, telebista-aktorea eta antzerki aktorea |
|
Mizero Ncuti Gatwa (Kigali, 1992ko urriaren 15a) ruandar-eskoziar aktorea da[1]. Sex Education telesailean Eric Effiong eta Doctor Who telesailean hamabosgarren Doktorea antzezteagatik da ezaguna.
Sex Education telesailean egindako lanarengatik sari ugari irabazi zituen, tartean BAFTA saria ere bai[2].
Biografia
Ruandan jaio zen Kigaliko Nyarugenge barrutian. Bi urte zituela Tutsien aurkako genozidioari ihesi familia Eskoziara joan zen bizitzera. Edinburgheko Oxgangs suburbioan bizi izan zen 15 urte zituela Dunfermlinera aldatu ziren arte. Aktore ikasketak Glasgowko Erret Kontserbatorioan egin zituen eta 2013an graduatu zen. Ikasten ari zela The Polo Lounge izeneko LGBTQ+ klubean egin zuen lan, hasieran propaganda banatzen eta gero go-go dantzari.
Graduatu ondoren Dundee Repertory Theatren hasi zen antzerkian lanean. Garai hartan hiru ezezagunek jipoitu egin zuten eta titanioz finkaturik du baraila[3]. Dundeen filmaturiko Bob Servant telesailean egin zuen telebista debuta. Antzerkian zentratuta jarraitu zuen eta William Shakespeareren antzezlan pare bat egin ondoren Shakespeare's Globen antzeztea lortu zuen[4].
2018ko maiatzean, bost hilabete kalean bizitzen egon ondoren[5], Netflix plataformako Sex Education telesailean Eric Effiong-en rola betetzen hasi zen[1]. Arrakasta handia izan zuen eta sari ugari irabazi zituen. Protagonistaren lagun beltz gaya bazen ere klitxeetatik haratago joateak eragin zion arrakasta hori.
2022ko maiatzaren 8an Doctor Who telesaileko Doktorea izango zela iragarri zen. Jodie Whittakerren lekukoa hartu eta hamalaugarren Doktorea izango zela uste izan zen arren[6], telesailaren 60. urteurrena ospatzeko David Tennant berreskuratu zen, aurrez hamargarren Doktorea izan zena[7], eta Ncuti Gatwa orduan hamabosgarrena izango da[8]. Doktorearen papera beteko duen lehenengo aktore beltza, Erresuma Batutik kanpora jaiotako lehena eta laugarren aktore eskoziarra izango da[9][10][11].
Bizitza pertsonala
Jendartean zabaldurik zegoen zalantza Ncuti Gatwaren sexualitatearen inguruan. 2023ko abuztuan Elle aldizkariari egindako elkarrizketan esan zuen bere burua queer gisa deskribatzen duela[12].
Filmografia
Zinema
Urtea | Filma | Pertsonaia | Zuzendaria |
---|---|---|---|
2019 | Horrible Histories: The Movie – Rotten Romans | Timidius | Dominic Brigstocke |
2021 | The Last Letter from Your Lover | Nick | Augustine Frizzell |
2023 | Barbie | Ken artista | Greta Gerwig |
Telebista
Urtea | Telesaila/Telefilma | Pertsonaia | Oharrak |
---|---|---|---|
2014 | Bob Servant | Gizonezko bezeroa | atal bakarra |
2015 | Stonemouth | Dougie | 2 atal |
2019–2023 | Sex Education | Eric Effiong | Protagonista, 32 atal |
2023–egun | Doctor Who | Hamabosgarren Doktorea | Protagonista |
2024 | Masters of the Air | 2nd Lt. Robert Daniels |
Antzerkia
Urtea | Antzezlana | Pertsonaia | Antzokia |
---|---|---|---|
2013 | Victoria | Gavin/Callum/Patrick | Dundee Repertory Theatre |
Hecuba | Polydorus | ||
The BFG | Sam/Armadako burua/Childchewer | ||
2014 | And Then There Were None | Anthony James Marston | |
Cars and Boys | Robert | ||
Woman in Mind | Tony | Dundee Rep / Birmingham Rep | |
Romeo eta Julieta | Mercutio | HOME (Manchester) | |
2015 | Shakespeare in Love | Wabash | Noël Coward Theatre |
Lines | Valentine | The Yard Theatre | |
2015–2017 | 946: The Amazing Story of Adolphus Tips | Adolphus | Shakespeare's Globe |
2016 | Uda-gau bateko ametsa | Demetrius | |
2017 | Trouble in Mind | John Nevins | Print Room at the Coronet |
2017–2018 | The Claim | Serge | Crucible Theatre |
2018 | The Rivals | Jack Absolute kapitaina | Watermill Theatre |
Audioak
Urtea | Antzezlana | Pertsonaia | Ekoizpena |
---|---|---|---|
2022 | Lusus | Christopher | BBC Radio 4 |
2023 | David Copperfield | David Copperfield | Audible |
Erreferentziak
- ↑ a b (Ingelesez) «BBC Scotland - BBC Scotland - Black and Scottish — ‘I thought I was the only black person in the world’» BBC (Noiz kontsultatua: 2023-11-17).
- ↑ «BAFTA Awards» awards.bafta.org (Noiz kontsultatua: 2023-11-17).
- ↑ (Ingelesez) Nast, Condé. (2023-11-08). «Ncuti Gatwa Rising» British GQ (Noiz kontsultatua: 2023-11-17).
- ↑ «A Midsummer Night's Dream (2016) | Watch on Globe Player | Shakespeare's Globe» player.shakespearesglobe.com (Noiz kontsultatua: 2023-11-17).
- ↑ (Ingelesez) McLoughlin, Lisa. (2023-02-02). «Doctor Who’s Ncuti Gatwa shows off new London pad, having battled homelessness» Evening Standard (Noiz kontsultatua: 2023-11-17).
- ↑ (Ingelesez) Belam, Martin. (2022-05-08). «Doctor Who: Ncuti Gatwa to replace Jodie Whittaker, BBC announces» The Guardian ISSN 0261-3077. (Noiz kontsultatua: 2023-11-17).
- ↑ (Ingelesez) DWTV. (2022-10-23). Tennant IS the 14th Doctor in First Teaser Trailer | Doctor Who TV. (Noiz kontsultatua: 2023-11-17).
- ↑ (Ingelesez) Lawrence, Daniel David. (2023-11-16). «'Doctor Who's Ncuti Gatwa Says He'll Share the Screen With the First Doctor» Collider (Noiz kontsultatua: 2023-11-17).
- ↑ (Ingelesez) «Ncuti Gatwa becomes first person of colour to play Doctor Who and fourth Scot» The National 2022-05-08 (Noiz kontsultatua: 2023-11-17).
- ↑ (Ingelesez) Ward, Victoria. (2022-05-08). «Sex Education star Ncuti Gatwa announced as first black Doctor Who» The Telegraph ISSN 0307-1235. (Noiz kontsultatua: 2023-11-17).
- ↑ (Ingelesez) «Ncuti Gatwa: The Scottish-Rwandan roots of the 14th Doctor Who» BBC News 2022-05-09 (Noiz kontsultatua: 2023-11-17).
- ↑ (Ingelesez) «ELLE Style Awards: Ncuti Gatwa Is The Modern Pioneer» ELLE 2023-08-30 (Noiz kontsultatua: 2023-11-17).
Kanpo estekak
- IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)