Pertsonalitate

Artikulu hau pertsona baten portaeren multzo egonkorrari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Nortasun (argipena)».
Pertsonalitatearen lau tipo klasikoak: kolerikoa (suterraza), melankolikoa, flematikoa (gibelandia), sanginikoa (odolbizia)

Pertsonalitatea edo izaera, batzuetan nortasuna ere deitua, pertsona baten portaera, pentsamendu eta sentimenduak mugatzen duten sistema psikofisiko iraunkor eta berezia da, pertsonaren bere ingurugirora moldatzearren. Pertsonek jokatzen duten era ere bada, indibidualki nahiz sozialki. Pertsonalitatea bizitzan zehar garatzen eta aldatzen da, herentzia genetiko eta gizabanakoaren ingurugiroaren elkarrekintzen emaitza baita; aldi berean, beste pertsonekin partekatzen diren portaera eta sentimenduen bitartez, gizabanakoaren nortasuna eratzen du besteekiko. Askotan aiurri edo izaera terminoarekin parekatzen da, baina egun aiurri terminoa pertsona bakoitza besteengadik bereizteko ezaugarri indibidual berezia multzoa izendatzeko erabiltzen da eta maiz esanahi morala du (adibidez, pertsona bat jenio edo izaera txarrekoa dela esan ohi da).

Aurrekariak

Pertsonalitatearen azterketan lehenengoa Hipokrates greziarra izan zen. Lau pertsonalitate tipo ezarri zituen: kolerikoa (suterraza), melankolikoa, flematikoa (gibelandia), sanginikoa (odolbizia).

Pertsonalitatearen psikologia

Psikologoek XX. mendearen aurretik egindako teoriak erabili zituzten. Ezagutza hauetatik pertsonalitatearen faktore eredu berriak ez ezik pertsona bakoitzak bereizten zituen ezaugarriak zeintzuk ziren jakiteko frogak ere sortu zituzten.

Pertsonalitatearen ikasketa hiru eredutan banatzen da. Lehenengoa, klinikoa da zein banakoaren ikaskuntzari lehentasuna ematen dion. Bigarrena, elkarrekintzakoa da, inkesten bidez banakoen arteko ezberdintasunak bilatzen eta miatzen dituena. Hirugarrena, experimentala da, zein aldagarrien manipulazioen bidez kausa-efektuen erlazioak bilatzen dituen.

Pertsonalitateari buruzko teoriak

Konduktismoa

Teoria honen arabera, psikologia goi-mailako zientzia praktikoa izan behar da, introspekziorik gabe, eta portaeraren kontrola eta iragarpena ditu helburu. Bere printzipioetan, esperientziak erabiliz jokatzen dela ezartzen da, ikaskuntza prozesu batez. Horrela, pertsonalitatea ingurugiroaren estimulua eratzen du eta erabakimen asketik at dago. Norbaitek zerbait ondo egiterakoan laudorioak merezi ditu eta kontrako egoeretan, berriz, errua. Skinner psikologoarentzat bai laudorioa bai errua irrazionalak dira, jokabide guztiak errefortzu gertakizunen bidez mugatuta daudelako eta ez gizabanako bakoitzaren aukera askeen bidez.

Gizabanakoa bere ingurugiroaz baldintzatuta dago, on eta gaizki egiteak sarituak daude eta ez dago duintasunaren askatasunik. Gizakien jokaera fenomeno naturala da, eta fenomeno natural guztiak bezala, jokaera hau ere naturaren arauei eutsita dago. Jokatzen dugu arrazoi batzuengatik, inguruan zerbait gertatzen da eta horragatik sentitzen eta pentsatzen dugu modu batean edo beste batean. Hau dela eta, jokaera eta inguruaren arteko erlazioa elkarrekikoa da. Hots, jokaera inguruari eragiten dio eta alderantziz.

Humanismoa

Teoria positiboa eta baikorra da, zein gizakiaren auto errealizazioa bilatzen duena, Maslow eta Rogers humanistek azalduta. Biek pentsatzen zuten gizakia borondatezkoa zela eta bazituela bera izateko behar zituen beharrak. Guztiok autoerrealizaziorako joera dugu, berezko motibazioaren bitartsz. Autoerrealizazioa honako alderdi hauek osatzen dute: gaitasunen garapena, gure ahalmenen garapena, eta beharren asetzea.

Hiru alderdi hauetatik mugitzen gara egoera zein den. Horrela, jaioberriak garenean, gure helburuak fisiologikoak dira. Berehala konturatzen gara seguru sentitu behar garela eta piskanaka afektua eta atentzioa bilatzen dugu. Geroago, autoestimua bilatzen dugu. Estresaren eraginez nahiz beste egoera larrietan, aurreko estadio batera itzul daiteke.

Pertsona bilakatzeko prozesua humanisten ustez honakoa da:

  • Maskarak alde batera uztea.
  • Betebeharrak ez sentitu.
  • Barneko presioak alboratu.
  • Bakoitzak sentitzen eta pentsatzen duena baloratu.
  • Gure betekizunak onartu.
  • Aldaketetara egokitu.
  • Gure indibidualtasuna onartu.
  • Garen moduan onartu.
  • Besteak onartu.
  • Bakoitzarengan konfiantza izan.

Psikoanalisia

Sakontzeko, irakurri: «Psikoanalisi»

Freudek kontzientzia gizakiaren buruaren zati bat dela irizten zuen. Banaketa hau planetatu zuen: kontzientea (pentsamenduak eta pertzepzioak ulertzea eta nabaritzea); prekontzientea (pentsamendu, oroipen eta ikaskuntza ez kontzienteak osatzen dute eta hauetara iristeko atentzio berezia beharrezko da); inkontzientea (kontzientziari ihes egin dioten berezko desio erreprimituak). Gainera, eraikuntza psikikoan hiru elementu bereiztu zituen, inkontzientean aurkitzen direnak:

  • zera: alde biologikoa eta instintiboa, zein biziraupenera eramaten gaituen;
  • supernia: moralitatearen eta murrizketaren aldea da, eta osatzen da niaren ideala, hau da, izan nahi duguna, eta el ni ideala, guri buruz dugun ideiaren bidez;
  • nia: zerak dituen inpultsoak asetzeko errealitatea da.

Kanpo estekak