Probabilitatearen dentsitate-funtzio

Probabilitatearen dentsitate-funtzioetan tarte baten probabilitatea tarte funtzioaren azpian geratzen den probabilitatea da.

Probabilitate teorian, probabilitatearen dentsitate-funtzioa, probabilitate-dentsitatea edo besterik gabe dentsitate-funtzioa, labur pdf ere deitua, zorizko aldagai jarraitu baten balioen probabilitate-banaketa azaltzeko moduetako bat da, tarte bati daogkion probabilitatea dentsitate-funtzioaren integralaren bitartez, tarte horretan x ardatzaren eta funtzioaren artean dagoen azaleraren bitartez alegia, definitzen dena. Zehatzago, f(x) dentsitate-funtzioa izanik,

Dentsitate-funtzioak puntu bakoitzean hartzen duen balioak puntuaren inguru horretan beste inguruetan baino probabilitate handiagoa edo txikiagoa biltzen den adierazten du soilik, zorizko aldagai diskretuen banaketa definitzen duten probabilitate-funtzioek ez bezala, non funtzioaren balioak puntuaren probabilitatea adierazten duen.

Kanpo estekak